Ireki menu nagusia

Galindo —goialdean Agirtza[1] Bizkaiko ibaia da[2]. Adar bi ditu: alde batetik Castaños ibaia (Sasiburuko mendilerroaren Eretzatik datorrena)[3] eta bestetik Ballonti (Serantesetik datorrena), urak Nerbioi ibaira isurtzen dituena[4]. Adar biak kontuan hartuta, luzera guztia 15 km izango litzateke, baina Galindo izena bien lotunetatik aurrera duenez 1,5 km luzera besterik ez ditu.[5][6]

Galindo
Sasiburu Atxurietatik.jpg
Datu orokorrak
Luzera 15 km
Geografia
Koordenatuak 43° 18′ 11″ N, 2° 58′ 50″ W / 43.3030063°N,2.9804583°W / 43.3030063; -2.9804583Koordenatuak: 43° 18′ 11″ N, 2° 58′ 50″ W / 43.3030063°N,2.9804583°W / 43.3030063; -2.9804583
Herrialdea Sestao, Barakaldo
Hidrografia
Arroaren azalera 67 km²
Bokalea Bilboko itsasadarra
Castaños ibaia (behealdean), Galindoko ibarra eta Serantes (atzealdean).

Barakaldo eta Sestao udalerrien artean dabil.

Eduki-taula

IbilbideaAldatu

Galindo ibaiak bi ibaiadar nagusi ditu:

Ibai-ahoaAldatu

Galindo ibaiak Sestao eta Barakaldo arteko mugan du ahoa, Nerbioi ibaian. Hantxe kokatzen dira:

ZubiakAldatu

Ibai-ahoaren ertzetan zubi ugari eraiki izan dituzte:

Urban Galindo-La PuntaAldatu

Barakaldoko Urban Galindo eta Sestaoko La Punta auzoen artean dagoen ahoan bertan, Galindoko zubi zeharrena dago. Duela gutxi, zaharrena ez ezik bakarra ere bada eta "Carmen zubia" edo "La Puntako zubia" izenez ezaguna da. Zubi honen zutabeetan herri bien armarriak eta Bizkaiarena daude.

Bere ondoan zutaberik gabeko zubi modernoa eraiki dute. Bertatik Ballontiko saihesbideak zeharkatzen du eta "Manterola zubia" du izena, Javier Manterola arkitektoa zuelako.

Lasesarre-SimondrogasAldatu

Barakaldoko Lasesarre eta Sestaoko Simondrogas auzoen artean hainbat zubi eraiki dituzte.

 
Bilboko metroaren biaduktua Bagatza eta Urbinaga geltokien aurrean kokatuta.
  • Hegoaldean berriena dago. Bilboko metroaren L2 Lineak zeharkatzen du, bihurgunean eta aldapan kokatuta dagoena.
  • Erdigunean zaharrena dago. Bertatik Renfe Aldirikoen hiru trenbideek zeharkatzen dute. Ondoan oinezkoen pasabidea du, oso antzekoa dena.
  • 2007an Sestao Bizkaiko Labe Garaietara zihoan trenbide batek zeharkatutako zubia bota zuten[7]. Egun ondoan zuen oinezkoentzako pasabideak zutik dirau. Hegoaldean kokatuta dago.

Done BikendiAldatu

Batzuen ustez Galindo zeharkatzen duen lehendabiziko zubia Castaños ibaiaren lotunean kokaturikoa da. Honek Barakaldoko Done Bikendi eta Sestaoko bidegurutzea batzeaz gain  BI-3744  Barakaldo-Sestao (Kareaga eta Sestao arteko errepidea) eta BI-745 Barakaldo-Trapagaran (Done Bikendiko errepidea) errepideen arteko lotunean ere bada. Hori dela eta, oso erabilgarria da eta ibilgailu askok zeharkatua da egunero.

Zubi hau Galindo ibaiaren burutzat dutenak ibaiaren luzerari 550 metro gehitzen dizkiote, gehienek iturria Ballonti errekarekin lotunean kokatzen badute ere.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galindo (ibaia)