Ireki menu nagusia

Bi Haizpeak[1][2][oh 1] (gaztelaniaz Dos Hermanas, euskaraz Haizpe eta Ahizpa hitzek duten antzagatik[3]) Aralar mendilerroaren ekialdeko muturrean dagoen haitzarte bat da, Larraun ibaiak zeharkatua. Mendebaldeko gailurrari Aixita deitzen zaio eta, hainbat agiritan gorde denez, haitzarteari A(i)xitarte deitu omen zaio.[oh 2] Egun, errepide zaharraz gain, Leitzarango Autobidea igarotzen da bertatik; izan ere hor du abiapuntua, Irurtzun parean.

Gora igotzeko biderik ohikoena, Patxi Berrio bidea da, 1964an Patxi Berrio eta Alberto Cáceresek ireki zutena. Ibaiaren eskuinaldean dagoen monolito harritsua da bietan garaiena, 705,14 metroko garaierarekin. Ezkerretara dagoenak, berriz, 673,48 metroko garaiera du.

Bi Haizpeak Irurtzun kanpoaldetik
Bi Haizpeak Ergako hegaletik

Eduki-taula

LiteraturanAldatu

Francisco Navarro Villosladak idatzitako "Amaia edo euskaldunak VIII. mendean" izenburuko liburuan, bisigodoen euskaldunen aurkako erasoa, Bi Haizpeetako pasabide honetatik igarotzen da. Goñerriko Jauna zen Teodosio Goñikoak, gezi bat botatzen dio Amaia doan zaldiari, Amaia bera salbatzeko.

OharrakAldatu

  1. Errepidean, berriz, Biaizpe izendatzen da.
  2. Historikoki hori omen da izendapen ohikoena; ikus Itzul itzultzaileen foroko komentarioa.

ErreferentziakAldatu

  1. Bi Haizpe Argia astekarian]
  2. Bi Haizpeak txosten geologiko batean.
  3. [1]

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu