Inaziotar bidea
- Artikulu hau Azpeitia eta Manresa arteko ibilbideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ignazio bidea».
Inaziotar bidea [1] (katalanez Camí Ignasià eta gaztelaniaz Camino Ignaciano) Euskal Herriko Azpeitia udalerria eta Kataluniako Manresa udalerria lotzen dituen bidea da. Hain zuzen ere, 1522an San Ignazio zaldun zela egin zuen ibilbidea egiten du. Loiolako Santutegian abiatu eta Manresako San Ignazioren leizean amaitzen da, tartean Montserrateko monasteriotik igarota.[2] Ibilbideak 675 kilometro inguru ditu eta 30 egun inguru behar dira 5 autonomia erkidego zeharkatzeko.
Inaziotar bideak hainbat bidezidor zeharkatzen ditu, tartean GR 120 osoa, Hiru Tenpluen ibilbide osoa, Frantses bidearen zatia, Ebroko Donejakue bidearen zatia, Kataluniako bidearen zatia eta Gironako bidearen zatia.
GR 120
aldatuIbilbidea Euskal Herriko lurretatik abiatzen da, Gipuzkoa eta Araba probintziak zeharkatuz. Guztira, 150 kilometro eta 7 etapa ditu, GR 120 markekin ondo seinalatuta. Esperientzia berezi bat bizitzeko aukera ematen du. Euskadiko zatirik malkartsuena izanik, sei eskualde ezagutu eta zeharkatzeko aukera eskaintzen du Navarreteraino: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa.
Hiru Tenpluen ibilbidea
aldatuHiru Tenpluen ibilbideak Inaziotar bidearen pausoei jarraikiz, Loiola eta Arantzazu artean Antioko Baselizan barrena egiteko aukera eskaintzen du, Hiru Tenpluen Ibilbidea izenarekin. Ibilbideak Urola Kostako, Goierriko eta Debagoieneko inguru ederrak zeharkatzen ditu, eta eskualdeko hiru monumentu adierazgarriak lotzen ditu: Azpeitia udalerriko Loiolako santutegia, Zumarraga udalerriko Antioko baseliza eta Oñati udalerriko Arantzazuko santutegia Aizkorri-Arazko natura parkean. GR120 da honi atxikitutako ibilbide luzea. Gutxi gorabehera 45 kilometroko luzera du.[3][4]
Etapak
aldatu• Gipuzkoa[5]
1. etapa: Loiolako Santutegia-Zumarraga (17,5 km) (GR 120 bidearen amaiera)
2. etapa: Zumarraga-Arantzazu (19,2 km)
3. etapa: Arantzazu-Araia (17,7 km)
• Araba
4. etapa: Araia-Alda (21,5 km)
5. etapa: Alda-Genevilla (17,9 km)
6. etapa: Genevilla-Guardia (27 km)
• Errioxa
7. etapa: Guardia-Navarrete (17,3 km) (GR 120 bidearen amaiera)
8. etapa: Navarrete-Logroño (13 km) (Frantses bidearen zatia)
9. etapa: Logroño-Alcanadre (30,6 km) (Ebroko Donejakue bidearen hasiera)
10. etapa: Alcanadre-Calahorra (20,6 km)
11. etapa: Calahorra-Alfaro (24 km)
• Nafarroa
12. etapa: Alfaro-Tudela (24,6 km)
13. etapa: Tudela-Gallur (36 km)
• Aragoi
14. etapa: Gallur-Alagón (21,2 km)
15. etapa: Alagón-Zaragoza (28,8 km)
16. etapa: Zaragoza-Fuentes de Ebro (26 km) (Ebroko Donejakue bidearen amaiera)
17. etapa: Fuentes de Ebro-Venta Santa Lucía (28,5 km) (Kataluniako bidearen hasiera)
18. etapa: Venta Santa Lucía-Bujaraloz (20,5 km)
19. etapa: Bujaraloz-Candasnos (20,2 km)
20. etapa: Candasnos-Fraga (26,3 km)
• Katalunia
21. etapa: Fraga-Lleida (33 km)
22. etapa: Lleida-Castellnou de Seana (32,8 km)
23. etapa: Castellnou de Seana-Verdú (18 km)
24. etapa: Verdú-Cervera (16 km)
25. etapa: Cervera-Igualada (37 km)
26. etapa: Igualada-Montserrat (26,8 km) (Kataluniako bidearen amaiera)
27. etapa: Montserrat-Manresa (23,5 km) (Gironako bidearen zatia)
Iruditegia
aldatu-
Inaziotar bidearen seinaleztapen-plaka
-
San Inazioren leizea
-
Mapa osoa
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ edo Ignaziotar bidea
- ↑ Inaziotar bidea Euskadin, turismoa.euskadi.eus
- ↑ (Ingelesez) GR120 - GR286 (1)
- ↑ (Ingelesez) GR120 - GR286 (2)
- ↑ Inaziotar bidea, Loiolako Santutegitik (Azpeitia) Manresara