Sallent de Gállego edo Sallén de Galligo (aragoieraz) Huescako iparraldean dagoen udalerria da, Alto Gállegoko eskualdean kokatutakoa. Halaber, Tenako ibarran herri nagusia da.

Sallent de Gallego
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
AlkateaJesús Eugenio Gericó Urieta
Izen ofizialaSallent de Gállego
Posta kodea22640
INEk ezarritako kodea22204
HerriburuaSallent de Gállego
Geografia
Koordenatuak42°46′19″N 0°19′58″W / 42.771944444444°N 0.33277777777778°W / 42.771944444444; -0.33277777777778
Map
Azalera162.138163 km²
Altuera1.305 m
MugakideakCanfranc, Sabiñánigo, Biescas, Hoz de Jaca, Panticosa, Cauterets, Estaing, Arrens-Marsous eta Laruntz
Demografia
Biztanleria1.554 (2023)
−3 (2022)
alt_left 746 (%48) (%47,1) 732 alt_right
Dentsitatea9,58 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaHU
Hizkuntza ofizialaaragoiera eta gaztelania
sallent.info

1.227 biztanle zituen 2004an, eta 1.444 2017an.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Iparraldean Laruns (Pirinio Atlantikoak), hegoaldean Biescas, ekialdean Panticosa eta mendebaldean Canfranc udalerri huescarrak mugakide ditu.

Sallent bestaldean duen Laruns herri mugakide frantziarrarekin senidetuta dago.

Ingurune naturala aldatu

Erdialdeko Pirinioen inguruan egonda, Sallent Anayet (2.545 m), Gran Facha (3.005 m) edo Balaitus (3.144 m) mendietarako sarbidea da. Izan ere, mendi hauek udalerriaren barruan daude. Peña Foratata (2.282 m) mendiaren itzalpean kokatzen da herria. Halaber, Gallego ibaiak Sallent zeharkatu ez ezik izena ere ematen dio.

Herriak aldatu

Sallent herriguneaz gain, Formigal, Lanuza, Escarrilla, Sandiniés eta Tramacastilla de Tena herriek ere udalerria osatzen dute.

Kultura aldatu

Uztailero Pirineos Sur izeneko musika-jaialdia antolatzen dute ondoko Lanuza herrixkan 1992tik. Izan ere, 1990eko hamarkada hartan Lanuza biziberritzeari ekin zioten, urtegia egin eta gero herria hustuta gelditu ondoren.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu