Futurama Matt Groening, The Simpsons arrakastatsuaren sortzaileak, egindako bigarren animazio telesaila da. 1999 urtean estreinatu zen baina 2003an FOX telebista kateak bertan behera uztea erabaki zuen bere sortzaileen iritziaren aurka. DVDen salmenta onen ondoren, 2007an telesaila berriro martxan jartzea erabaki zuten, oraingoan lau film luzeren moduan.

Futurama 1999 logo.svg Futurama
Jatorria
Sortzailea Matt Groening
Jatorrizko izenburua Futurama
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 7
Atalak 140
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzioa, Sitcoma, comic science fiction (en) Itzuli eta umorezko telesaila
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 22 minutu
Ekoizpena
Ekoizlea David X. Cohen
Konpainia ekoizlea Fox Broadcasting Company
Matt Groening
David X. Cohen


Ekoizle eragilea Matt Groening
David X. Cohen
Ken Keeler
Bestelako lanak
Musikagilea Christopher Tyng
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company logo (2019).svg Fox Broadcasting Company
Comedy Central 2018.svg Comedy Central (en) Itzuli
Hasiera-data 1999ko martxoaren 28a
Amaiera-data 2013ko abuztuaren 10a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New New York (en) Itzuli eta New York
Fikzio-unibertsoa Futuramaverse (en) Itzuli
Historia
[[Annie Award for Best Animated Television Production (en) ]]
[[Primetime Emmy Award for Outstanding Animated Program (en) ]]
[[Primetime Emmy Award for Outstanding Animated Program (en) ]]
[[Annie Award for Best Animated Television Production (en) ]]
Kanpo estekak
comedycentral.com…

IstorioaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Philip Fry, New Yorkeko pizza banatzaile gazte bat, 1999eko abenduaren 31an, banaketa bat egiten ari zen unean kapsula kriogeniko batean izozturik geratu da. Bertan 1000 urte igaro ondoren, 3000. urteko New New York hirian esnatu da. Lehen egunean Leela begi bakarreko neska eta Bender robota ezagutuko ditu eta eurekin, bere senideren baten bila hasiko da, azkenik belaunaldi askoren ondorengo biloba bat topatuz: Hubert Farnsworth irakasle zaharra. Hiru lagunak, honen Planet Express mezularitza enpresan lanean hasiko dira, handik aurrera hainbat abentura biziz etorkizuneko lurrean eta baita unibertso zabalean.

FormatuakAldatu

TelesailaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Futurama atalak»

Telesailak lau sasoitan zehar emititu zuten FOX telebista katean, bertan behera utzi aurretik, 1999tik 2003ra.

2010etik hasita, Comedy Central kateak finantzatu eta emititu zituen zenbait denboraldi, 2013ra arte.

FilmakAldatu

FOX-ek telesaila bertan behera utzi ondoren, egileek lau film egitea erabaki zuten zuzenean DVDtan saltzeko.

  • Benders big score (2007)
  • The beast with a billion backs (2008)
  • Benders game (2008)
  • Into the wild green yonder (2009)

PertsonaiakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Futurama telesailaren pertsonaiak»

PlanetakAldatu

Eguzki-sistemako planetakAldatu

 
Lur planetaren bandera
  • Merkurio: Fry eta Amy joan ziren behin planetara, labazko ozeano eta gasolindegi bat aurkituz.
  • Artizarra: Futuraman bizitza dago Artizarrean, eta ohian arros eta labazko ibai eta itsasoak dituela.
  • Lurra: Telesaileko planeta protagonista, Planet Expressen etxea.
  • Marte: Lurtarrengatik konkistatua izan zen eta Wong familia bertako lurrazal gehienaren jabe da. Bertan unibertsitate famatu bat kokatzen da.
  • Jupiter: Fry, Amy eta Zoidberg planeta honetako Europa Satelitera joan ziren behin.
  • Saturno: Ez da agertu.
  • Urano: Aurreko menderen batean izena aldatu zioten. 3000 urtean Urrecto deitzen da.
  • Neptuno: Sei besodun izaki moreen jatorrizko planeta; baita ere Robot Santaren bizitokia.
  • Pluton (planeta nanoa): Erabat izoztuta dago. XXXI. mendean pinguino erreserba bat da.

Beste PlanetakAldatu

  • Vergon 6: Planeta hau animalia bitxiez beteta zegoen suntsitu baino lehen.
  • Chapek 9: Gizakiak gorrotatzen dituzten robotez osatutako kolonia bat da.
  • Omikron Persei 8: Lurretik 1.000 argi urtera dago eta Lurra eraso zuten "Ally McNeal" telebista saioagatik.
  • Wormulon: Bare itxurako izaki batzuk bizi dira bertan eta Slurm edaria fabrikatzen dute.
  • Planeta Neutrala: Bertako biztanle grisek ez dute inoiz erabakirik hartzen.
  • Decapod 10: Zoidberg doktorearen jaiotze planeta da hondarrez osatutakoa.
  • Spheron 1: Lurrak planeta honi gerra deklaratu eta irabazi zion arrazoirik gabe. Bertako biztanleek esfera itxura dute.
  • Amazonia: Emakumez osatutako planeta bat da eta bere nagusia robot eme bat da.
  • Eternium: Nibblerren jaiotze planeta da eta unibertsoko lehenetarikoa.
  • Osiris 4: Bertako zibilizazioa Egiptokoaren oso antzekoa da eta monumentu itzelak eraikitzen dituzte.
  • Anphibios 9: Kif Krokerren jaiotze planeta zingirez osatutakoa.
  • Omega 3: Star Trek telesailarekin erlazioa zuen guztia planeta horretara bidali zuten. Bere aktore nagusien buruak baita ere.
  • Tarantulon 6: Tarantula itxurako izakiak bizi ziren bertan eta gizakien kontrako gerra galdu zuten.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu