Futurama telesailaren pertsonaiak

Wikimediako zerrenda artikulua

Futurama marrazki bizidunetako telesailaren pertsonaiak.

Pertsonai nagusiak aldatu

  • Philip J. Fry: berez XX. mendean jaioa, baina istripuz XXXIgarrenean amaitu duen pizza banatzaile gaztea da. Etorkizuneko mendean, banatzaile bezala lan egiten jarraituko du, Planet Express enpresan. Leela, bere lankideaz, maitemindurik dago.
  • Bender Tolestutzaile Rodriguez: robot alkoholiko, erretzaile, kleptomano, ligoi, eta jenio biziduna da; Mexikon fabrikatua izan zen eta bere espezializazioa gauzak tolestea da. Fryren lagunik onena da eta elkarrekin bizi dira.
  • Turanga Leela: begi bakarreko neska gazte hau, umezurtz etxe batean hezi zen; bere jatorria ezagutzea da bere nahirik haundiena. Fry ezagutu zuenean, berekin batera Planet Expressen lanean hasi zen, espaziuntziko kapitain bezala.
  • Hubert J. Farnsworth Irakaslea: agure zahar hau Planet Expressko burua eta belaunaldi askoren ondorengo Fryren biloba da. Zientzialaria den aldetik, denbora asmakizun harrigarriak egiten pasatzen du.
  • Amy Wong: Marteko familia dirudun bateko alaba bakarra da. Planet Expressen ingeniari bezala lan egiten du.
  • John A. Zoidberg Doktorea: txipiroi gorriaren itsurako estralurtarra da; eskuen ordez bi matxarda handi ditu. Planet Expressko medikua da.
  • Hermes Conrad: Jamaikan jaioa; Planet Expressko gai burokratiko guztietaz arduratzen da. Labarbara izeneko emakume batekin ezkonduta dago eta seme bat dute.

Bigarren mailako pertsonaiak aldatu

  • Hozkadatxo: Leelaren maskota delakoa egiten du, baina berez Lurrean eginkizun batzuk betetzen ari da.
  • Zapp Brannigan: Lurreko armadaren burua da. Leelarekin oheratu zen behin eta handik aurrera ez du pakean uzten.
  • Kif Kroker: Zapp Braniganen laguntzaile estralurtarra da. Baita ere, Amy Wongen mutil laguna.
  • Scruffy: Planet Expressko atezaina.
  • Cubert Farnsworth: Hubert Farnsworth Irakaslearen kloi gaztea. Ez ditu aurrekoaren pausoak jarraitu nahi. Dwight eta Tinny Timen laguna da.
  • LaBarbara Conrad: Hermesen emastea.
  • Dwight Conrad: Hermes eta LaBarbararen semea. Cubert eta Tinny Timen laguna da.
  • Leo eta Inez Wong: Amyren gurasoak. Marteko familiarik aberatsena dira.
  • Turanga Morris eta Munda: Leelaren gurasoak. Estoldetan bizi den mutante bikotea.

Doilorrak aldatu

Famatuak aldatu

  • Calculon: Lurreko aktore robot famatua. Telesailetan egiten du lan gehien bat.
  • Morbo eta Linda: Telebistako bi kazetari dira. Lehena estralurtar beldurgarri bat da eta bigarrena neska hilehori gazte bat.
  • Hypnoapoa: Bere begiekin hipnotizatzeko boterea duen apo handi bat da. Telebistako programa bateko protagonista bakarra da.
  • Famatuen buruak: Historiako famatu askoen buruak, ontzi barruan daude.
  • Elzar: Neptunotar sukaldari prestigiotsua. Lurreko jatetxe batean lan egiten du.

Beste pertsonaiak aldatu

  • Tim Txikia: Robot haur hankamotza. Cubert eta Dwighten laguna da.
  • URL eta Smitty: New New Yorkeko bi polizia. URL robota da, eta Smitty gizakia. Biak homosexualak dira, eta elkarrekin irtetzen dute.
  • Ethan Tate: Harlem Globetrottersen lider adimentsua da, eta Planet Express langileen laguna.
  • C. Randall Poopenmeyer Alkatea: New New York hiriko alkatea.
  • Hedonismbot: Urrezko robota, grezia zaharraren enperadore bat bezala jokatzen du.
  • Hattie McDoogal: Katu batsuk duen andre zahar bat da.
  • Petunia: Antza denez prostituta lan egiten duen emakume bat da.
  • Preacherbot: Lurreko erlijio nagusienetako baten apaiz robota da.
  • Hyperoilarra: Lurreko oilar itsurako abokatu bat. Bere lanean ez da oso ona.
  • Flexo: Benderren antza handia duen robota da.

XX. Mendearen jendea aldatu

  • Panucci Jauna: Pizzeria bateko jabea eta Fryren nagusia XX. mendean.
  • Yancy Fry: Fryren anaia handia.
  • Fryren gurasoak: Fry eta Yancyren aita eta ama.
  • Philip J. Fry II: Yancy Fryren semea bere osabaren izen berdina daramana. XXI. mendean Martera iritsi zen lehen pertsona izan zen.
  • Seymur: Fryren XX. mendeko txakurra.
  • Michelle: XX. mendeko Fryren neska laguna, bera ere XXXI. mendera joan zen.

Filmen pertsonaiak aldatu

  • Lars Fillmore: Buruen museoko langilea eta Leelaren mutil laguna.
  • Nudar: Extralurtar talde baten burua da denbora bidaien sekretua bereganatzen duena.
  • Lilu: Fryk zaintzen duen itsasoko narbal adarbakarra da.
  • Zylex: Lehen filmeko kredituetan protagonista bezela agertzen da, baina gero ezer egiten ez duen pertsonaia da.
  • Colleen: Bost mutil lagun dituen neska gaztea, horietako bat Fry izanik.
  • Yivo: Beste dimentsio bateko izakia milioka garroz osatutakoa.
  • Fanny: Donboten emazte robota.
  • Frida Waterfall: Neska feminista eta ekologista gaztea.
  • Hutch Waterfall: Talde sekretu bateko kidea den eskalea.
  • Encyclopodak: Desagertzear dauden izakien ADNa gordetzen duen izakia.
  • Iluna: Unibertsoko izaki guztiak akabatu nahi dituen izakia.

Kanpo estekak aldatu