Franz Xaver Messerschmidt
Franz Xaver Messerschmidt (1736ko otsailaren 6a – 1783ko abuztuaren 19a) eskultore alemaniar-austriar bat izan zen, bere "pertsonaia-buruak", muturreko adierazpenetan okertutako aurpegiak dituzten bustoen bildumagatik ezaguna.
Franz Xaver Messerschmidt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wiesensteig, 1736ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Bratislava, 1783ko abuztuaren 19a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Bratislava |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Academy of Fine Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Genero artistikoa | erretratua |
Hasierako urteak
aldatu1736ko otsailaren 6an jaio zen Wiesensteig hego-mendebaldeko herrian, Alemaniako Baden-Württemberg eskualdean. Messerschmidt Munichen, bere osaba eta lehen maisua, Johann Baptist Straub eskultorearen etxean hazi zen. Bi urte eman zituen Grazen, bere amaren beste osaba Philipp Jakob Straub eskultorearen tailerrean. 1755aren amaieran Vienako Arte Ederren Akademian matrikulatu zen, non Jacob Schlettererren ikasle izan zen. Lizentziatua, arma inperialen bilduman lana lortu zuen. Bertan, 1760-63an eraikinaren aretoan egin zituen ezagutzen diren lehen artelanak, bikote inperialaren brontzezko bustoak eta koroaren oinordekoa eta bere emaztea irudikatzen zituzten erliebeak. Lan hauekin bat egin zuen Barroko Berantiarreko irudikapen gorteko artearekin, Baltasar Ferdinand Moll-en eragin erabakigarrian zegoena. Joera horri dagozkio bikote inperiala irudikatzen duten eztainuzko tamaina naturaleko beste bi estatua, Maria Teresa Austriakoak aginduak eta 1764 eta 1766 artean exekutatuak. Beste erretratu batzuez gain, gai erlijiosoa duten lanak ere egin zituen. Savoiako printzesak enkargatutako hainbat estatua ere iraun dute.
Heldutasuna
aldatuBere obraren garai barrokoa 1769an amaitu zen Gerard van Swieten gorteko medikuaren busto batekin, enperatrizak enkargatua. Aldi berean, bere lehen obra neoklasikoak agertu ziren, bereziki Akademiarentzat eginak. Lan horiei eta ondorengoei, 1765ean, Erromara egindako ikasketa-bidaian jasotako esperientzia ugari aplikatu zituen. 1769-70 urteetako buru goiztiar eta soil horietako batek, erretratu errepublikar erromatarren eraginez, Franz Anton Mesmer mediku ezaguna irudikatzen du. Garai berean, gutxi-asko, 1770-72an, Messerschmidt bere pertsonaien buruak lantzen hasi zen, eta argudiatu da (bereziki Ernst Kris) ideia paranoiko eta haluzinazioekin lotuta zeudela, 1770eko hamarkadaren hasieran maisua horrelakoak jasaten hasi baitzen. Messerschmidt-ek gero eta kontraesan handiagoa zuen bere ingurunearekin. Horren egoera okerrera egin zuen, non 1774an, 1769az geroztik irakaskuntzan ari zen Akademiako irakasle nagusi baten kargu huts berria eskatu zuenean, lortu beharrean, irakaskuntzatik kanporatu zuten. Enperatrizari bidalitako gutun batean, Kaunitz kondeak Messerschmidten gaitasunak goraipatu zituen, baina bere gaixotasunaren izaerak («buruan nahasmena» deitzen zitzaionak) izendapen hori erakundearentzat kaltegarria izango zela iradoki zuen.
Geroago urteak
aldatuMingotsa, Viena utzi zuen, bere jaioterrira, Wiesensteigara, joan zen bizitzera, eta handik urte berean, gonbit bat onartuz, Munichera. Hemen agindutako komisio bat eta Gortean lan finko bat izateko bi urte zain egon zen. Itxoiten nazkatuta, 1777an Pressburgera (gaur egun Bratislava) joan zen non bere anaia, Johann Adam, eskultore gisa lan egin zuen. Hemen ia erretiroan eman zituen bere bizitzako azken sei urteak, herriaren kanpoaldean. Bere pertsonaia-buruei dedikatzen zen batik bat. 1783an Crohnen gaixotasunak jota hil zela uste da.
Pertsonaia-buruak (Charakterköpfe)
aldatuPertsonaia-buruak Messerschmidten proiektu personala zen. Bere hasierako asmoa 100 bustoko serie egietea zen "aurpegiera kanonikoak" bustoetan irudikatzen zuena, 69 gauzutu zituen azkenean eta horietatik 49 besterik ez dira gurera iritsi (batzuek erreprodukzioen bidez ailegatu arren). Busto batzuei buruzko egin zituen aldaerak 49 horiei gehitu behar zaie.
1781ean, Friedrich Nicolai idazle eta editore alemaniarrak Messerschmidt bisitatu zuen Pressburg-eko bere estudioan eta, ondoren, haien elkarrizketaren transkripzioa argitaratu zuen. Nicolaik bileraren kontakizuna baliabide baliotsua da, Messerschmidten bere pertsonaia-buruen exekuzioaren atzean dagoen arrazoibidea zehazten duen dokumentu garaikide bakarra bait da. Nicolairi bere prozedura azaldu zion. Ispilu baten aurrean, "hemen eta han zimikatzen zen"[1]. Zimiko horien xedea Proportzioaren Espiritua menperatzea zen. Espiritu horrek bere gorputz atal desbertinetan mina eragiten zion, eskultoreak giza proportzioaren eremuan egindako aurkikuntza harrigarriek (haren sekretua Hermes Trimegistoren eskutik zekiena) kausatutako jeloskortasuna medio.
Elkarrizketan zehar, Messerschmidt nekromantzian eta arkanoan zuen interesa eta nola horrek bere pertsonaia-buruak ispiratzen zituen asaldu zuen. Messerschmidt Hermes Trismegistoren dizipulu zorrotza zen (Nicolai-k adierazi zuen Messerschmidten tailerrean zipriztindutako ondasun gutxien artean Trismegistok agertzen zuen ilustrazio baten kopia bat zegoela) eta "oreka unibertsala" bilatzeari buruzko bere irakaspenak bete zituen: Urrezko proportzioaren printzipioen aitzindari bat. Ondorioz, Messerschmidtek esan zuen bere pertsonaien buruek "Proportzioaren Espirituaren" (ezagutza hori babesten zuen antzinako izakia) haserrea piztu zutela. Izpirituak gauez bisitatu zuen, eta tortura umiliagarriak jasatera behartu zuen. Messerschmidten buru ospetsuenetako bat (Bigarren Buru Mokoduna) elkartze tamalgarri horietako batean inspiratu omen zen.
-
Pertsonaia-burua 5: Aharrausi Egiten Duena
-
Pertsonaia-burua 19: Larri Zauritutako Gizona
-
Pertsonaia-burua 24: Agure Negartsua
-
Pertsonaia-buruak 25: Urkatua
-
Pertsonaia burua 26: Satirikoa
-
Pertsonaia-burua 28: Fagotista ezgaia
-
Pertsonaia-burua 30: Hotzeriak jota
-
Pertsonaia-burua 38: Umore Txarreko Gudaria
-
Pertsonaia-burua 39: Hipokrita eta Kalumniatzailea
-
Pertsonaia-burua 44: Barrean Gordetako Barre-algara
-
Pertsonaia-burua 47: Barruan Gordetako Mina
Zenbakia | Jatorrizko Izenburua
alemanieraz |
Izenburua
euskaraz |
Non
kokatua |
---|---|---|---|
01 | Der Künstler so wie er sich lachend vorgestellt
hat |
Artista bere burua barre egiten irudikatua. | Bilduma pribatua. Belgika. |
02 | Ein wollüstig abgehärmter Geck | Lagun lizun eta axolagabea | Bilduma pribatua. |
03 | Ein nasenweiser spizfindiger Spötter | Sasijakintsu Kilika eta Adarjotzailea | Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika) |
03b | Sasijakintsu Kilika eta Adarjotzailea-ren aldaera tamaina txikian | Bilduma pribatua. | |
04 | Erster Schnabelkopf | Lenhendabiziko Buru Mokoduna | Bilduma pribatua. (erreplika) |
05 | Der Gähner | Aharrausi Egiten Duena | Szépművészeti Múzeum, Budapest. |
06 | Zweiter Schnabelkopf | Bigarren Buru Mokoduna | Belvedere, Viena. |
07 | Ein kraftvoller Mann | Gizon Boteretsua | Bilduma pribatua. New York. |
08 | Der sanfte ruhige Schlaf | Lo Lasaia eta Baketsua | Szépművészeti Múzeum, Budapest. |
09 | Die Einfalt im höchsten Grade | Goi-mailako Soiltasuna | Wien Museum, Viena. |
09b | Goi-mailako Soiltasuna-ren aldaera | Fondazione Palazzo Coronini Cronberg, Gorizia. | |
09c | Goi-mailako Soiltasuna-ren aldaera tamaina txikian (Demokrito deiturikoa) | Landesmuseum Württemberg, Stuttgart. | |
10 | Der Bekümmerte | Arazoak Dituen Gizona | Belvedere, Viena. |
11 | Das hohe Alter | Zahartzaroa | Belvedere, Viena. |
12 | Der Nieser | Doministikua | Belvedere, Viena. (erreplika)
Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
13 | Der Speyer | Oka Egiten Duen Gizona | ¿? |
14 | Der Melankolikus | Malenkoniatsua | Bilduma pribatua. |
15 | Ein abgezehrter Alter mit Augenschmerzen | Agure zargaldua begietako minarekin | Belvedere, Viena. |
16 | Der kindisch Weinende | Haur mainak egiten | Szépművészeti Múzeum, Budapest. |
17 | Der Schaafkopf | Artzaina | Belvedere, Viena. |
18 | Der Mismuthige | Kankina | Musée du Louvre, Paris. |
19 | Ein schmerzhaft stark Verwundeter | Larri Zauritutako Gizona | Belvedere, Viena. (erreplika).
Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
20 | Der erbosste und rachgierige Zigeuner | Ijito Haserre eta Mendekaria | Belvedere, Viena. (erreplika)
Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). Städtisches Museum Im Storchen, Göppingen. (erreplika). |
21 | Der Verdrüssliche | Gizon Haserratua | The J. Paul Getty Museum, Los Angeles. |
22 | Der Edelmüthige | Gizon Prestua | Belvedere, Viena. |
22b | Gizon Prestua-ren aldaera | Belvedere, Viena. | |
23 | Der starke Geruch | Usain Bizia | Belvedere, Viena. |
23b | Usain Bizia-ren aldaera | Victoria and Albert Museum, Londra | |
24 | Der weinerliche Alte | Agure Negartsua | Bilduma pribatua. Suitza. |
24b | Agure Negartsua-ren aldaera | Landesmuseum Württemberg, Stuttgart. | |
25 | Ein Erhängter | Urkatua | Belvedere, Viena. |
26 | Der Satirikus | Satirikoa | Germanisches Nationalmuseum, Nuremberg. |
27 | Der Zuverlässige | Fidagarria | Belvedere, Viena. |
28 | Der unfähige Fagottist | Fagotista Ezgaia | Gerolamo eta Roberta Etro Bilduma, Milan. |
29 | Ein aus dem Wasser Geretteter | Itotzeko Erreskatatu Berria | Bilduma pribatua. Belgika. |
29b | Itotzeko Erreskatatu Berria-ren aldaera | Magyar Nemzeti Galéria, Budapest | |
29c | Itotzeko Erreskatatu Berria-ren aldaera tamaina txikian (Heraklito deiturikoa) | Landesmuseum Württemberg, Stuttgart. | |
30 | Ein mit Verstopfung Behafteter | Hotzeriak Jota | Germanisches Nationalmuseum, Nuremberg. |
31 | Geruch der zum Niesen reizt | Dominstiku Eragiten Dizun Usaina | Belvedere, Viena. |
32 | Des Künstlers ernste Bildung | Artistaren Heziketa Serioa | Belvedere, Viena. |
33 | Ein Erzbösewicht | Maltzurra | Belvedere, Viena. |
34 | Ein düstrer finsterer Mann | Gizon goibel eta maltzur bat | Belvedere, Viena. |
35 | Ein Schalksnarr | Keinu Pikaroa | Belvedere, Viena. |
36 | Ein Hipochondrist | Hipokondriakoa | Museum of Fine Arts, Boston. |
37 | Ein absichtlicher Schalksnarr | Nahita Egindako Keinua | Belvedere, Viena. |
38 | Ein mürrischer alter Soldat | Umore Txarreko Gudaria | Bayerisches Nationalmuseum, Munich. |
39 | Ein Heuchler und Verleumder | Hipokrita eta Kalumniatzailea | The Metropolitan Museum of Art, New York. |
40 | Ein starker Arbeiter | Langile Fina | Belvedere, Viena. |
41 | Der widerwärtige Geruch | Kiratsa | Belvedere, Viena. (erreplika)
Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
42 | Der Feldherr | Jenerala | Belvedere, Viena. (erreplika)
Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
43 | Das schwere Geheimnis | Sekretu Gogorra | Bilduma pribatua. New York. |
44 | Das zurückgehaltene Lachen | Barrean Gordetako Barre-algara | Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
45 | Ein Gelehrter, Dichter | Eruditua, Poeta | Jatorrizkoa II. Munduko Gerraren amaieratik galdua.
Belvedere, Viena. (erreplika). Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
46 | Der Trozige | Gizon Desafiatzailea | Belvedere, Viena. (erreplika).
Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
47 | Innerlich verschlossener Gram | Barruan Gordetako Mina | Landesmuseum Württemberg, Stuttgart. |
48 | Ein alter frölicher Lächler | Irribarre Bizidun Agurea | Belvedere, Viena. |
49 | Der heftigste Geruch | Usainik Biziena | Slovenská národná galéria, Bratislava. (erreplika). |
49b | Usainik Biziena-ren aldaera | Fondazione Palazzo Coronini Cronberg, Gorizia. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Wittkower, Rudolf. (2016). Nati sotto Saturno : la figura dell'artista dall'Antichità alla Rivoluzione francese. Einaudi ISBN 978-88-06-23080-7. PMC 1045922730. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ Pötzl-Malikova, Maria. (2015). Franz Xaver Messerschmidt, 1736-1783. ISBN 978-3-99028-449-0. PMC 919437997. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).
Bibliografia
aldatu- Albert Ilg (1885), "Messerschmidt, Franz Xaver", Allgemeine Deutsche Biographie (ADB) (alemanieraz), 21, Leipzig: & Humblot, 497-499 or.
- Michael Krapf, Almut Krapf-Weiler, Franz Xaver Messerschmidt, Hatje Cantz Publishers,ISBN 3-7757-1246-1, 2003.
- Maria Pötzl-Malikova (1994) "Messerschmidt, Franz Xaver", Neue Deutsch Biographie (alemanieraz), 17, Berlin: Duncker & Humbolt, 219-220 orr. (testu osoa online)
- Maria Pötzl-Malíková. " Messerschmidt, Franz Xaver. " Grove Art Online-n. Oxford Art Online, (2012ko urtarrilaren 10ean eskuratua; harpidetza behar da).
- Maria Pötzl Malikova, Franz Xaver Messerschmidt, Jugend and Volk argitaletxea, 1982.ISBN 3-7141-6794-3ISBNa 3-7141-6794-3 . Itzulpena ingelesera: Herb Ranharter, 2006
- Theodor Schmid, 49 Köpfe, Theodor Schmid Verlag,ISBN 3-906566-61-7, 2004.
- Franz Xaver Messerschmidt 1736-1783. From Neoclasicism to Expressionism. Maria Pötzl-Malikova eta Guilhem Scherfek zuzendua, Officina Libraria/Neue Galerie/Musée du Louvre,ISBN 978-88-89854-62-4, 2011.
- Eric R. Kandel, The Age of Insight: The Quest to Understand the Inconscious in Art, Mind, and Brain, Vienna 1900 to Present, Random House Publishing Group,ISBN 978-1-4000-6871-5, 2012.
- Franz Xaver Messerchmidt. Monografie und Werkverzeichnis / Monograph and Catalogue Raisonné. (alemaneraz eta ingelesez) Maria Pötzl-Malikova. Belvedere Wien, 2015, ISBN 978-3-99028-449-0
- Michael Yonan, Messerschmidt's Character Heads: Maddening Sculpture and the Writing of Art History, Routledge,ISBN 9781138213432, 2018
Kanpo estekak
aldatu- Franz Xaver Messerschmidt- en sarrera Artista Izenen Batasunaren Zerrendan
- Franz Xaver Messerschmidt, Hakan Topal-en film dokumentala
- Eslovakiako galeria nazionalean egindako bustoen bilduma
- Web Gallery of Art- eko Franz Xaver Messerschmidt-en biografia
- Messerschmidt-i buruzko webgunea bibliografia zabalarekin
- Messerschmidt-i buruzko Forbes-en artikulua Getty Museoan
- Neue Galerie eta Louvren Messerschmidten lanen 2010-11ko erakusketari buruzko informazioa