Franz Anton Mesmer
Franz Anton Mesmer (Iznang, Suabia, Alemania, 1734ko maiatzaren 23a - Meersburg, Suitza, 1815eko martxoaren 5a) alemaniar sendagilea izan zen.
BiografiaAldatu
Sugestioan oinarritutako sistema bat asmatu zuen, zenbait gaixotasunen kontrakoa. Sistema horren oinarria organismo bakoitzak isurkari magnetikoa edo magnetismoa duelako hipotesia da. Izen handia izan zuen aristokraziaren artean, baina Medikuntza Akademiak kondenatu egin zituen dotrina horiek.
Mesmer-en bustoa. F. X. Messerschmidt.1770
Mesmerrek Paris utzi egin behar izan zuen, eta ahazturik hil zen Suitzan. Gaur egun, sendatzeko erabiltzen den hipnosiaren aitzindari da Mesmerren sistema.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Anton Mesmer |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.