Frank Ntilikina

saskibaloi jokalari frantziarra

Frank Ntilikina (Ixelles Belgika, 1998ko uztailaren 28a), saskibaloi jokalari frantziarra da, antolatzaile moduan eta atzealdean jokatzen duena.

Frank Ntilikina

Bizitza
JaiotzaIxelles1998ko uztailaren 28a (25 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
New York Knicks-
Draft NBA New York Knicks
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua86 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: FrankLikina Edit the value on Wikidata

Bere belaunaldiko frantses itxaropen handienetako bat da. 2017ko ekainaren 22an, NBAko aurreikuspenetan, zortzigarren postuan aukeratu zuen New York Knicks-ek.

Biografia aldatu

Hasierak saskibaloian aldatu

Belgikatik Alsaziara (1998-2011) aldatu

Frank Ntilikina, ruandar gurasoengandik, Ixellesen sortu zen. Hiru urte zituela, Alsaziako Estrasburgora joan zen bizitzera familia. Bost urte zituela, saskibaloian[1] hasi zen Strasbourg Saint-Joseph klubean. Ondoren, Matzenheim-eko Saint Joseph College-n kirol-ikasketak egin zituen bi urtez[2].

Itxaropen-polea eta bere lehen garaikurrak (2011-2015) aldatu

13 urterekin, Alsaziako itxaropen-taldean sartu zen, eta, bi urte geroago, Frantziako ligako txapelketa irabazi zuen Alsaziarekin[3]. 15 urterekin, SIG Strasbourg prestakuntza zentroan sartu zen. 2016an, SIGeko talde profesionalean sartu zenean, Ntilikinak batxilergo zientifikoa lortu zuen Marc Bloch institutuan.

2014an, Jordan Brand Classic-ean hartu zuen parte, Bartzelonan[4].

Ibilbide profesionala aldatu

SIG Estrasburgo (2015-2017) aldatu

 
SIG Strasbourg-ekin

2015eko abenduan, SIG Strasbourg-ekin kontratu profesionala sinatu zuen, eta klubarekin lotu zen 2019ra arte[5]. 2015-2016 denboraldian, Ntilikinak gero eta maizago jokatzen du azkenean ASVEL Lyon-Villeurbanne-k bihurtuko den talde profesionalean. SIG Galatasaray SKren aurka finalera iristen den EuroCoupe partidetan ere, parte hartzen du. 2016ko apirilean, Frantziako saskibaloi txapelketako itxaropenik onena hautatu zuten, Luc Loubakiren aurreratik[6] .

2016-2017 denboraldian, Ntilikina titular bihurtzen da Estrasburgoko taldean, baina, Frantziako txapelketako finalean, berriro galtzen du Élan sportif chalonnais-en aurka. Denboraldi horren amaieran, Frantziako txapelketan, berriro hautatu zuten itxaropenik onena bezala, Élie Okobo eta Amine-ren aurreratik[7]. Denboraldi horretan zehar, NBAko begirale asko eta Estatu Batuetako prentsa Rhénus-era joango dira jokalaria ikusteko eta aztertzeko 2017ko NBAko aurreikuspenaren barruan.

New York Knicks (2017-2021) aldatu

NBAko aurreikuspenetan, 8. postuan aukeratu zuen New York Knicks-ek, eta Frantziako jokalaririk altuena izan zen Killian Hayes, 2020ko azaroan, Detroit Pistons-ek zazpigarren postuan hautatu aurretik[8][9]. Knicks-ekin egin zuen lehen entrenamenduan, LNB[10]. Finaleko 5. partidan, belauneko lesio bat sentitu zuen. Lesio arin horrek uztailaren 12ko Udako Ligan parte hartzea galarazi zion.

 
Frank Ntilikina 2018an Knicksekin

Dallas Mavericks (2021etik) aldatu

2021eko irailaren 16an, Frantziako antolatzaileak urtebeteko kontratua sinatu zuen Dallas Mavericks-ekin[11][12].

Selekzio nazionala aldatu

2014ko abuztuan, Ntilikinak parte hartu zuen 16 urtetik beherako Europako Txapelketan Frantziako selekzioarekin. Frantziak irabazi zuen lehiaketa.

2015eko udan, Ntilikinak parte hartzen du Europako Txapelketan 18 urterekin, zeinean Frantziak 6. postua lortu baitzuen.

2016ko abenduan, 18 urtetik beherako Europako txapeldun izan zen Frantziarekin, eta 31 puntu lortu zituen Lituaniaren aurkako finalean. Oraingoan, lehiaketako MVP (Jokalari Baliotsuena) izendatu zuten, eta lehiaketako oinarri-taldeko partaide ere izendatu zuten bere herrikide Sekou Doumbouya, Isaiah Hartenstein alemaniarra, Davide Moretti italiarra eta Tadas Sedekerskis-ekin batera[13].

2019ko abuztuan, Frantziako senior selekziorako lehen aukera izan zuen Turkiaren aurkako lagunarteko partida batean. 2019ko irailean, Txinan antolatutako Munduko Kopan parte hartzeko hautatu zuten, eta hirugarren postuaren lorpenean parte hartu zuen (8 partida jokatutakoak, 8 puntuko batez bestekoa[14]).

Joko-estiloa aldatu

2,13 garaiera du, eta defentsan erabiltzen du barneratzeko edo aurkaria mehatxatzeko[1]. Estrasburgoko bere entrenatzaileak, Vincent Colletek, Tony Parkerrekin egin konparazioak gezurtatzen ditu, baita joko-buru goiztiarra izatea ere, Parkerrek abiadura handiagoa eta 1-1eko joko hobea duen bitartean, Ntilikinak jaurtiketa-arrakasta hobea duela argudiatuz. Hala ere, NBAn egin duen lehen denboraldiaren ostean, Ntilikina, defentsan, espezialistatzat hartzen da, eta, erasoan lotsati aritzen delakoan, bere eraso-jokoa garatzen ari da[15]. Gainera, bere lekuari buruzko zalantzak daude, batzuek buruzagi kargua ez zaiola benetan egokitzen uste baitute[15].

Lorpenak aldatu

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Andrew Albicy, Nicolas Batum, Petr Cornelie, Nando de Colo, Moustapha Fall, Evan Fournier, Rudy Gobert, Thomas Heurtel, Timothé Luwawu-Cabarrot, Frank Ntilikina, Vincent Poirier eta Guerschon Yabusele-k[16][17].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
gizonezkoa[18].

Klubaren lorpenak aldatu

  • Pro A :
    • Finalista 2016 eta 2017an .
  • Eurokopa :
    • Finalista 2016an .

Nazioarteko lorpenak aldatu

  • Munduko Kopa :
  • 16 urtetik beherakoen Europako Txapelketa :
    •   Urrezko domina 2014an 16 urtetik beherakoen Europako Txapelketan.
  • 18 urtetik beherakoen Europako Txapelketa :

Banakako izendapen eta sariak aldatu

  • 2016an 18 urtetik beherako Europako txalpekatako MVPa.
  • 2016 eta 2017an, Pro A-ko etorkizunik onena duen jokalaria.
  • 2018an All-Star week-end-eko Rising Star Challenge-k aukeratua

Ikus halaber aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Andrew Keh. Frank Ntilikina, a Top N.B.A. Prospect, Is Learning to Play With Fire. .
  2. Régis Schneider. L’enfance de l’art. .
  3. Christian Weibel. Pour Frank Ntilikina, c’est l’Amérique !. .
  4. Régis Schneider. La conquête de l’Amérique. .
  5. Frank Ntilikina signe un contrat de trois ans. .
  6. Le palmarès 2016. .
  7. Les lauréats sont connus !. .
  8. Vincent Thiollière. « Frank Ntilikina drafté en 8e position par les Knicks de New York » Artxibatua Bebasket.fr, 2017-06-23 (2017-07-08an begiratua)
  9. Antoine Pimmel, « Ntilikina aux Knicks et dans l’histoire, Butler transféré : ce qu’il faut retenir de la draft » Artxibatua sur Eurosport, 2017.06-23 (2017-06-23an begiratua)
  10. Bastien Fontanieu « Plus de peur que de mal pour Frank Ntilikina : choc au genou, mais tout va bien pour le Frenchie » Artxibatua sur trashtalk.co, TrashTalk, 2017-06-30 (2017-07-08an begiratua)
  11. « Frank Ntilikina a signé aux Dallas Mavericks » Artxibatua L'Équipe, 2021-09-17
  12. Fabrice Auclert, « Officiel : Frank Ntilikina signe un an aux Mavericks » Artibatua Basket USA, 17 septembre 2021-09-17.
  13. MVP Ntilikina headlines All-Star Five of FIBA U18 European Championship. .
  14. FIBA, 15 septembre 2019.
  15. a b Seguin, Mathieu. NBA - Frank Ntilikina est jugé comme "soft" par certains scouts. .
  16. «Frank Ntilikina» olympedia.org 2021-11-21ean begiratua(Ingelesez)
  17. «Frank Ntilikina» Olympics.com 2021-11-21ean begiratua (Gaztelaniaz)
  18. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu

«Frank Ntilikina» Wikipedia (Frantsesez)