Timothé Luwawu-Cabarrot

saskibaloi jokalari frantziarra

Timothé Luwawu-Cabarrot edo Timothé Luwawu, (Cannes (Frantzia), 1995eko maiatzaren 9a), saskibaloi jokalari frantziarra da, eta hegaleko moduan jokatzen du.

Timothé Luwawu-Cabarrot

Bizitza
JaiotzaCannes1995eko maiatzaren 9a (28 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Olympique Antibes (en) Itzuli-
Draft NBA Philadelphia 76ers
 
Posizio edo espezialitateaeskolta
Pisua100 kilogramo
Altuera198 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: timcabs Instagram: frenchtouch20 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2015eko martxoaren 28an, 2015eko NBAko aurreikuspenetara aurkeztuko dela iragartzen du[1], baina, gerorago, bere izena kentzea erabakitzen du.

2016ko martxoan, Adriatiko Ligako 2015-2016 liga erregularreko bost onenen artean hautatua da, Miro Bilan denboraldiko erregularren MVPa (Jokalaririk baliotsuena), Tadija Dragićević, Jacob Pullen eta Maik Zirbesekin batera[2].

2016ko apirilaren 11n, Adriatiko Ligan egindako denboraldiaren ostean, NBAko 2016ko aurreikuspenetara aukezten du bere burua[3].

2016ko ekainaren 23an, 2016ko NBA aurreikuspenetan, 24. lekuan aukeratu zuen Philadelphia 76ers-ek, eta, 2016ko uztailaren 3an, 2 urteko, gehi 2 urte aukeran, kontratua sinatu zuen, Philadelphia 76ers-ekin[4]. Urte bereko urriaren 29an, Sixers-en elastikoarekin debutatu zuen, Atlanta Hawks taldearen aurka. 2016ko azaroaren 7an lortu zituen lehen puntuak NBAn, Utah Jazz-i aurre eginez[5].

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Andrew Albicy, Nicolas Batum, Petr Cornelie, Nando de Colo, Moustapha Fall, Evan Fournier, Rudy Gobert, Thomas Heurtel, Timothé Luwawu-Cabarrot, Frank Ntilikina, Vincent Poirier eta Guerschon Yabusele-k[6][7].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
gizonezkoa[8].

Ondorengo klubak aldatu

Sariak aldatu

Selekzio nazionala aldatu

2014 eta 2015ean, Gizonezkoen U20 Europako Txapelketarako hautatu zuten. 8garren eta 4garren, hurrenez hurren, amaitu zuen.

Klubekin aldatu

  • Serbiako Kopako irabazlea 2016an, KK Mega Leks taldearekin.
  • 2015eko Pro B Leaders Cup-eko irabazlea, Antibes Olympique taldearekin.
  • 2012-2013an, Frantziako bigarren mailako txapelduna, Olympique d'Antibes taldearekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu