François Alfonsi

politikari frantziarra

François Alfonsi (Ajaccio, 1953ko irailaren 14a) korsikar nazionalismoaren militante historikoa da.

François Alfonsi


Europarlamentaria

2019ko uztailaren 2a -
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Q65504166 Itzuli

2014ko martxoaren 23a - 2020ko maiatzaren 17a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli

Europarlamentaria

2009ko uztailaren 14a - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Hego-ekialde barrutia
Hautetsia: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Mayor of Osani (en) Itzuli

2002, 2014ko martxoaren 29a - 2020ko maiatzaren 22a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAjaccio1953ko irailaren 14a (70 urte)
Herrialdea Korsika
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
korsikera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irakaslea eta French Environment and Energy Management Agency (en) Itzuli
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Europako Aliantza Askea
Femu a Corsica

Twitter: F_Alfonsi Edit the value on Wikidata

Grenoblen ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta Korsikara itzuli zen gero. Grenoblen zela, Korsikako diasporarekin harremanetan jarri zen, eta korsikar abertzaletasuna bereganatu.

1987an Korsikako Asanbladaren kontseilari bihurtu zen eta 1989an Unione di u Populu Corsu (UPC) alderdiaren idazkari izandatu zuten.

Geroago (2002an) Partitu di a Nazione Corsaren (PNC) fundatzaileetako bat izan zen, Femu a Corsica koalizioan 2015ean integratu zena.

Osaniko alkatea izan zen urte luzeetan (2001-2020) eta 2009an Europako Parlamentuko europarlamentari bihurtu zen. Kargu horretan jardun du urte askotan, eta Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioaren bozeramailea da gaur egun (2021ean).

Europako Aliantza Askearen lehendakaria izan zen 2014tik 2019ra arte, urte horretan lekukoa Lorena Lopez de Lacalle Arizti euskaldunari pasatuz.