Lorena Lopez de Lacalle

euskal politikaria

Lorena Lopez de Lacalle Arizti (Gasteiz, 1959ko abuztuaren 16a) politikari arabarra da.

Lorena Lopez de Lacalle

Europako Aliantza Askeako lehendakari

2019ko martxoa -

Q43371228 Itzuli

2007 -
Bizitza
JaiotzaGasteiz1959ko abuztuaren 16a (64 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
euskara
italiera
portugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, interpretea eta unibertsitateko irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Twitter: lorenalacalleA LinkedIn: lorena-lopez-de-lacalle-a88244190 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Europar Parlamentuan lan egin du interprete bezala[1].

Eusko Alkartasuna alderdiko militantea da 2005etik, eta 2009tik Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionaleko kidea.

2007ko abuztutik Arabako Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatua izan zen. Diputatu bezala, Gasteizko Santa Maria Katedraleko fundazioko kide, Artium museoko batzordeko kide eta Gasteizko Arte eta ofizioen eskolaren fundazioko lehendakari izan zen. Añanako gatza haraneko fundazioko lehen lehendakaria izan zen.

Diputatu zela, Iruña Veleiako ostraken aurkikuntzak gertatu ziren[2]. Hasiera batean aurkikuntzei egiazkotasuna eman bazitzaien ere, 2009an Lopez de Lacallek auzitara eraman zituen aurkikuntzak egin zituzten arkeologoak piezak faltsutu izanaren aztarnak zeudela eta[3].

2011an Eusko Alkartasunako Nazioarteko politika eta garapen laguntzarako idazkari izendatu zuten[4], eta baita Europako Aliantza Askeko batzordeko kide.

2011ko eta 2015eko foru eta udal hauteskundeetan, Arabako Batzar Nagusietan batzarkide aukeratu zuten[5], lehengo Bildu koalizioa ordezkatuz eta ondoren EH Bildu[6] koaliziotik.

2012 urtetik, Eurobasque, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko lehendakariordea da[7].

2019tik Europako Aliantza Askearen presidentea da [8]

Erreferentziak aldatu

  1. «Albisteak | EHB» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) ««En cinco años Iruña Veleia atraerá a tantos visitantes como la catedral»» El Correo 2010-05-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. Unidad Editorial Internet. «La Diputación se querella contra los responsables del caso Iruña-Veleia | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Lorena Lopez de Lacalle» EA - Eusko Alkartasuna 2013-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  5. «Juntas Generales de Álava» www.jjggalava.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Gaztelaniaz) «Lorena López de Lacalle (EH Bildu): generosa, comprometida y valiente» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  7. (Gaztelaniaz) «Lorena Lopez de Lacalle Arizti» EuroBasque (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  8. Lorena López de Lacalle elected as new EFA President European Free Alliance, 2019ko martxoa