Fernando Rúa Pena

Galiziako arraunlaria

Fernando Rua Pena (Moaña, 1975eko apirilaren 19a) traineru estropadetako arraunlari galiziarra da, ibilbide luzea izan duena. Kontxako 7 Bandera, Espainiako 10 txapelketa eta 4 TKE Liga irabazi ditu besteak beste.

Fernando Rúa Pena
Bizitza
JaiotzaMoaña1975eko apirilaren 19a (49 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea aldatu

1987an hasi zuen arraunlari ibilbidea Moañako Sociedad Deportiva Tirán elkartean. 2001 artean bertan aritu zen arraunean eta Espainiako bi txapelketa eta Galiziako hiru irabazi zituen. 2002an Astillerora joan zen urtebeterako. 2003an Moañako beste taldean aritu zen, Samertolameun, baina berriz ere Astillerora itzuli zen. sei urte egin zituen Kantabriako taldean eta ondoren beste zazpi Bermeon. Bi talde hauekin Kontxako 6 Bandera eta Espainiako txapelketa ugari irabazi zituen. 2017an Galiziara itzuli zen Vila Cangas talde apalera.

2019an Iker Zabalak Santurtzira eraman zuen eta berriz punta puntan ibiltzeko aukera izan zuen, Kontxa berri bat eta beste bi TKE Liga irabaziz. 2022an Oriok fitxatu zuen.

Elkarteak aldatu

Hona hemen Luis Pazos arraunean ibili izan den taldeen hurrenkera.

Taldea Denboraldia/k
  Tirán 1987-2001
  Astillero 2002
  Samertolameu 2003
  Astillero 2004-2009
  Urdaibai 2010-2016
  Vila de Cangas 2017-2018
  Santurtzi 2019-2021
  Orio 2022

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu