Ireki menu nagusia

Feminismo islamikoa islamean emakumeen rola aldarrikatzen duen mugimendua da. Musulman guztien berdintasun osoaren alde egiten du, sexua edo generoa kontuan hartu gabe, bai bizitza publikoan bai bizitza pribatuan eta justizia sozialaren alde, testuinguru islamiko batean. Nahiz eta Islamean izan oinarria, mugimendu honek erreferentziatzat hartu ditu diskurtso feminista sekularrak edo ez musulmanak, eta mugimendu feministaren partetzat onartzen da.

Mugimenduaren bozeramaileak Koranean erro sakonak dituzten berdintasun irakaskuntzak nabarmentzen saiatzen dira, baita Koraneko, hadizeko (Mahomaren esaldiak) eta xariako (legea) irakaskuntzen interpretazio patriarkalaren kritika sustatzen. Gainera, sakratutzat hartzen diren testuak ikertzen dituzte genero ekitatea lortzeko nahian, gizarte ekitatiboago baten eraikuntzan lagunduz.

Feminismo islamikoa aurkako bi jarreren artean espazio bat sortzen saiatzen da. Izan ere, alde batetik, fundamentalismo islamikoa dago, zeinek feminismoa Mendebaldeko herrialdeen asmakizuntzat hartzen du. Beste aldetik, jarrera feminista edo liberala dago, zeinek ez du bateragarritasuna ikusten feminismo eta Islamaren artean eta era berean, mugimendu hauen agerpena ukatzen du lurralde musulmanetan. Valentine Moghadam soziologoak, Unescoko “Genero berdintasuna eta Garapena” saileko buruak adierazten duen bezala, muturreko bi jarrera horiek ez dute mugimendu erreformisten sorrera ulertzen uzten.

Feminismo islamikoa herrialde ezberdinetan dago presente, Magrebetik, Mashreg eta Asia, Europara eta Estatu Batuetara, patriarkatuaren aurka mobilizatuz, musulmandar erreferentziatan oinarrituz. Feminismo Musulmanaren inguruko Nazioarteko Kongresu bat burutu zen 2005eko Urriko 27tik 29ra Bartzelonan.

Feminismo musulmana ijtihad-ean edo Koranaren interpretazioan oinarritzen da, herrialde musulmanetan eta Islamean emakumeen lekua zalantzan jartzeko. Hezkuntzari paper nagusia ematen dio, emakumeen autonomiarako. “Feminismo islamiarra” kontzeptua 1990.urtea eta gero garatu zen, batez ere, Irango emakumeengan, 1980.urteaz geroztik mugimendu feministak sortutako mugimenduen sorrera interesa agertu zen emakume laikoek eta Islamismoaren paradigmaren barruan feminismoaren problematika berrikusiz. Irandarren tesiak Hegoafrikan, Egipton, Turkian, Europan eta Estatu Batuetan zirkulatu zuten.

Mugimendu hau Shahla Sherkat-ek sortutako Zanan (Emakumea) aldizkarian bateratu zen. Honek Islamaren barruan genero harremanei buruzko eztabaida eta Islamaren eta feminismoaren arteko bateragarritasuna planteatu zuen. Zanan aldizkariak generoen ezberdintasunaren jatorri soziala eta politikoa azpimarratzen zuen, Koranen interpretazio patriarkala oinarritzen ziren lege musulmanak kritikatzen. Beraz, ijtihad gaia emakumeen jurisprudentzia mulsumanaren berrikuntzarako eskubidea bereganatzeko eskubidea da.

Iranen, Egipton, Morokon eta Yemen, feminista musulmanak familia patriarkal legea eraso zuten. Irango Islamiar Errepublikan, feministek oinarrizko askatasun islamikoa onartzen dute maila politikoan, beste batzuk ordea, ez dute inolako errekurtsorik onartzen doktrina horretan.

Mugimendua musulmanen intelektualek egindako galdeketan oinarritzen da, Islamaren, demokraziaren eta giza eskubideen arteko harremanei dagokienez, esate baterako; Abdulkarim Soroush, Mohsen Kadivar, Hassan Yousefi-Eshkevari eta beste batzuk Intelektualitate erlijioso berrikoak Iranen; hildako Mahmoud Taha, Sudanen; Hassan Hanafi Egipton eta Zeid Abu Nasr erbesteratua; Aljeriako Mohammed Arkoun, Sorbonako irakaslea; Chandra Muzzafar, Malaysia, Fathi Osman, besteak beste. Koranaren interpretazioaren eskubideaz gain, feminista islamisten aldarrikapena otoitzak eta erlijio zerbitzu mistoak parte hartzeko eskubidea da.

Margot Badranentzako, musulmandar eta kristauen ulertzearen aldeko Al Walid printzipe sauditaren zentroko ikertzailea, Georgetown Unibertsitatean (Estatu Batuak), mugimendu honen kontzeptu zentralak emakumeen berdintasuna eta justizia soziala dira. Badranek dioenez:

«Liburuko hiru erlijioen artean Islamak testuetan emakumearen eta gizonaren berdintasunaren ideia barne hartu duen bakarra da (biak gizakitzat hartuz) eta horren barne emakumearen eskubideak eta justizia soziala daude. Mezu hau galdu egin da Islam beraren izenean. Lehendik baden patriarkatuak, Koranak leundu duena eta azkenean erauzi duena (...) oso iraunkorra dela frogatu du. Nahiz eta patriarkatuaren iraunkortasuna izan, erlijio musulmana bereganatu zen. Gizartearen boteredun fakzioen manipulazioa hain handia izan zen ezen Islama naturalki patriarkaltzat hartu zen, hitz errebelatua eta patriarkatuaren arteko kontraesana ezabatuz eta sexuen berdintasunaren eta justizia sozialaren aldeko edozein aldarrikapen islamiko suntsituz. Paradoja da, bere testuetan berdintasunaren onarpena barne duen erlijio bakarra gaur egun erlijioen artean matxistena kontsideratzea. Musulmandar matxistak arlo estatalean, sozialean edo familiarrean eta Islamaren aurkakoek interes komun bat dute, arrazoi ezberdinak direla eta, fikzio hori eta Islam patriarkala iraunarazteko.»

Margot Badranek dioenez, feminismo Islamikoak umma edo fededun komunitatean berdintasun kontzepzioa aldarrikatzen du, banaketa Ekialde/Mendebaldetik, publiko/pribatutik, sekular/erlijiosotik haratago doana, eta Estatu islamikoaren ideia deuseztatzen du. Valentine Moghadamen ustez, feminismo musulmanak orokorrean kristau feminismo eta feminismo juduarekin batera, ikuspuntu erlijiosoan oinarritzen da.

Mugimenduaren aurrekariakAldatu

Saharako tuareqak Koranari jarraitzen dioten musulmanak dira baina lege propio tradizionalak mantentzen dituztenak izanda ere, ez dute xaria erabiltzen, ez eta hiyaba ere. Emakumeek aktiboki parte hartzen dute komunitateetako batzar pribatu eta publikoan, gizonezkoekin libreki hitz eginez, ez dute haien aurpegia estaltzen, dibortzioa eskatu ahal dute eta haien jabetza propioak izatea aukeratu. Filiazioak matrilinealak dira eta herentzia transmititu egiten da linea femeninoaren bidez. Beraz, tuareg islamikoa, zuzenbide zibila, politiko eta familiarra praktikatu egiten dituzte​, zeintzuk arlo batzuetan feminismo islamikoak egiten dituen aldarrikapenekin bat egiten duten.

Egipton, feminismo terminoa 1920an erabiltzen zen emakumea askatzeko mugimenduetan zeuden emakume musulmanengatik. Era berean, 1986an Estatu Batuetan Jumari Jayawardenak ikerketa bat eginez frogatu zuen mugimendu feminista, ikerketan frogatu egin zen feminista egiptoarrek ez zituztela beren feminismoko jakintzak Mendebaldeko feminismotik hartu eta beraz, baztertu egin zuen feminismoa Mendebaldeko asmakizuna izatea. Berdintasunaren aldeko borroka, antikolonialismo eta patriarkatu autoktonoaren kontra batera borrokatu zuten, kolonialismo patriarkatuaren kontra eginez. Nazionalismoarekin zuten loturak gainera, feminismo laikoa izendatzera eraman zituen, feminismo nazionalaren sinonimotzat erabiliz. Huda Sharawi, Wafd-eko komite zentraleko lehendakaritzara heldu zena, alderdi nazionalistan Egiptoko Feminismo batasuna 1923an eraiki zuena, urte berean presidenteak estalkia ekitaldi publiko batean kendu egin zuen, hau egiten zuen lehenengo emakumea bihurtuz. Bitartean, musulman mundu barnean mugimendu feminista laikoak garatzen ziren marko nazionalean, feminismo islamikoa mugimendu unibertsaltzat hartzen da, muga estataletatik haratago hedatuz. 1970 urte inguruan, Islam politikoaren agerpenarekin batera, zeinek sekular eta erlijioaren ezberdintasuna zehaztu zuen, feminista musulmanak “irainduak izan ziren, musulman desbideratu eta mendebaldartutzat deskribatuak izan ziren. Eraso hauei feminista laikoen kritikak batu zitzaizkien, zeintzuk erlijio sexista baten dependentzia zutelakoan kritikatu egin zituzten. Gaur egun ere klixe hau mantentzen da. Fundamentu islamikoa duten herrialdeetan, erregresio handia sortzen da sozietatean emakumeek dituzten espazioetan. Fundamentalistek antolakuntza feministak gaitzetsi egiten dituzte, RAWA Afganistán-en, Al-Fanar, Palestinako lurraldeetan, horrek familia ohoreetako hilketak zalantzan jartzen dituzte. Fundamentalistek feministak usteldutako eta ukatutako lasakak direla salatzen dute. Baina gaur egun, feminista islamiko eta laikoen arteko trukea garrantzi handikoa da, mugimendu musulman feminista mugimendu islamikoen barne garatzen delako baita, Turkian gertatzen den bezala. Hego Afrikan apartheiden kontrako borroka agertu zen. Feminismoak eremu guztietan agertzen da, baita erlijiosoan ere, hezkuntzaren sarrera, komunikazio hedadura eta urbanizazioa dela eta batez ere.


Koranaren interpretazioakAldatu

Mugimendu islamiko feminista gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren ideian oinarritzen da, Koranak berak bere testuetan barne hartzen duen ideia. Ideia honek oreka printzipioa (tawwazun) berdintasun printzipioarekin lotzen du eta “Koranak rol sozial zehatzak ez dituela esleitzen” aldarrikatzen du, formulatzen duen esaldia “Mutualitate ideia ezkontza-harremanetan: senar-emazteek babesa eta laguntza zor diote elkarri”.

Fatima Mernissi soziologo marokoarrak eta Hidayet Tuksal ikasle turkiarrak hainbat hadiz misoginoen benetakotasuna errefuxatzen dute, testu islamikoak metodo klasikoen bidez analizatuz. Tuksal Turkiako Gai Erlijiosoen Sailarekin lan egiten du (Dinayet), instituzio publiko honek 76.000 mezkitetara zabaltzen dituen hadith misoginoak kentzeko.

Feminista musulmanak Fiqh-ean lan egin dute baita ere, jurisprudentzia musulmana hain zuzen, bere elaborazioaren ostean eta lau eskola juridikoetan kristalizatu eta gero oso gutxi zabaldua izan dena. Moudawanan ere lan egin dute, hau da, Marokoko familiaren eskubidearen berritzean, emakumearen eta gizonaren arteko berdintasuna ezarriz etxeko jaberi dagokienez, edozein poligamia mota ezabatuz eta dibortzioa bai emakumearentzat bai gizonarentzat posible izanez.


Emakumeen lekua eremu erlijiosoanAldatu

El Cairo-ko Al-Azharrreko unibertsitatearen emakume musulmanak gizonen paper berdina lortu egin dute ulemak bezala, esfera publikoan ez ezik eremu erlijiosoan ere parekatuak izatea lortuz. Jurisprudentzia islamikoko ikertzaileak eta Al-Azhar, Souad Salih irakasleak emakumeek Egptoko mufti izendatzeko kapazitatea izateko kanpaina sustatu zuen. emakume eta gizonak Haij-ra doazenean ere, mezkita handian batera otoitz egiten dute, eta mathafen bildu egiten dira. Kaabara bueltazteko momentuan emakumeak gizonen atzean jarri ohi dira eta ezin dituzte sermoiak eman. 90. hamarkadako erdialdean El Cabo-ko Mezquita Claremonten (Sudafrican), emakumeak gizonen hilaren paraleloan jartzen dira. Gainera, teóloga amerikanak Amina Wadud.4 sermoi bat predikatu egiten du.


Frantziako kasuaAldatu

Frantzian laikotasun legeak (2004ko martxoaren 15eko legeak z° 2004-228), zeinek eskoletan erlijio sinboloak debekatzen dituen, beloa barne hartzen duena, beloaren aldeko eta kontrako alderdi politikoen arteko eztabaida piztu du. Muga handi bat sortuz, beloak erlijioaren aurreiritzien aurreko emantzipazioa manifestatzen duela pentsatzen dutenen artean eta feminismoaren instrumentalizazioari kritika egiten diotenen artean, eskuineko alderdiek arrazismoa, etnozentrismoa eta xenofobia sustatuz.

Houria Bouteldjak, errepublikako indigenen bozeramaileak, 1958eko Argeliako gudako jarraipen bat ikusten du eta Frantz Fanon aipatu egiten du, frantziar gonbidapenetik ez dela emakumeen askatasuna egongo. Bouteldjak “Ni putas ni sumisas” elkarteari kritika egiten dio, estatuko ideologia tresnatzat izendatzen duen heinean. Malika Abdelazizek gogoratzen du beloaren erabilpena erresistentzia sinboloa izan zela Shah tiranian Iranen eta beloa eramatearen edo ez eramatearen eskubidea aldarrikatzen du, emakumeen erabakia izanik. “gakoa da musulmana izatea autonomia eta eskubide gabezia izatearekin batera ez joatea inorentzako eta inoiz gehiago“ esaldiarekin ondorioztatzen du.


Feminismo Islamikoaren inguruko iritziakAldatu

Mugimendu feminista honen inguruan plazaratu diren iritziak anitzak dira. Wassyla Tamzali Argeliarra, emakumeen eskubideen aldeko aktibista da, eta irainduta sentitzen da ezkerraldeak burka edo zapia defendatzen duenean. Bere esanetan, burka ez da erlijio Musulmanaren ezta erlijio Islamiarraren sinboloa, herrialde konkretu batzuetan soilik erabiltzen da, eta pre-islamikoa da. Gainera, Tamzalik ez du feminismo islamikoan sinisten, berak dioenez, feminismoa askatasun ideologia bat da, eta Islama obedientzia ideologia.

Asma Lamrabeten ustez ordea, emakume islamiarrenganako diskriminazioa eragin dutenak instituzio eta sistema erlijiosoak izan dira, ez Islamaren mezua. Zapiaren inguruan ere bere pentsamendua partekatzen du, kulturala, politikoa edo ideologikoa ez dela izanik, are gutxiago gizonenganako sumisio sinboloa. Erabaki pertsonala da, jainkoaren eta emakumeen artekoa. Lambartek, bere ikuspuntua eskainiz, Mendebaldekoen jarrera kritikatzen du emakumearen gorputzarekin publizitatea egiteagatik.


Feminista musulman ospetsuen zerrendaAldatu

Asma Barlas (Estatu batuak) Amina Wadud (Estatu batuak) Irshad Manji (Canadá) Shahla Sherkat, Zanan aldizkariaren fundatzailea Azzam Taleghani (Irán) Riffat Hassan(Estatu batuak) Azizah al–Hibri(Estatu batuak) Leila Ahmed(Estatu batuak) Margot Badran (Estatu batuak) Ziba Mir–Hosseini (Irán eta Erresuma Batua) Shamima Shaikh (1960-1998, Hego África) Huda Sharawi (1879-1947, Egipziar feminista batasuneko fundatzailea) Bchira Ben Mrad, Tunezko emakumeen batasun musulmaneko fundatzailea) (UMFT: 1936-1956) Sisters in Islam (Malasia)

Nigerianas Baobab asoziazioa

Fatima Mernissi bi azken hauek Women Living under Muslim Laws en afiliatuak daude (emakumeak lege muslumanen barne bizitzen)