Fatema Mernissi

Fatima Mernissi» orritik birbideratua)

Fatema edo Fatima Mernissi, arabieraz: فاطمة مرنيسي, (Fez, Maroko, 1940ko irailaren 19aRabat, 2015eko azaroaren 30a) marokoar historialaria, soziologoa, irakaslea eta idazlea izan zen. Parisko Unibertsitatean ikasi ondoren, herrialdeko feministarik ospetsuenetariko bat izan zen.[1]

Fatema Mernissi

(2004)
katedradun

Bizitza
JaiotzaFez1940ko irailaren 27a
Herrialdea Maroko
HeriotzaRabat2015eko azaroaren 30a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaSorbona
Brandeis University (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
arabiera
ingelesa
marokoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, saiakeragilea, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista
Enplegatzailea(k)Mohammed V University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Fatma Aït Sabah
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
IMDB: nm1031314 Edit the value on Wikidata

Emakumeen eskubideak defendatzeagatik eta Koranean mundu mailako aditua izateagatik nabarmendu zen. Historialaria, saiakeragilea, soziologoa, Unibertsitateko irakaslea eta idazlea izan zen besteak beste. 2003an Asturias Printze Saria izan zen.[2]

Oihu egiten eta protestatzen ikasi behar duzu, ibiltzen eta hitz egiten ikasi duzun moduan. (...) Amarentzat kezkagarria zen urteen poderioz ni emakume otzana bilakatuko nintzela pentsatzea eta... Fatema Mernissi

Biografia aldatu

Fátima Mernissi 1940an jaio zen Fezen (Maroko), okupazio frantsesaren aurkako Marokoko mugimendu nazionalistaren guneetako batean. Lur-eremu zabalen jabea zen familia aberats batekoa zen, ohiturak mantentzen zituen famili batekoa. Familia-etxe handian emakumeentzako gelak (harem-a) zeuden eta horien artean jaio eta hazi zen. Nazionalismo politikoaren garaipenari esker, analfabetoak izan ziren amak eta amonak gozatu ez zuten hezkuntza lortu zuen.[3] Eskolako lehen urteetan, eskola koranikoetan trebatu zen, eta, gero, sortu berri zen Estatuak proposatutako irakaskuntza-ereduan sartu zen. Hogei urte arte arabieraz baino ez zuen hitz egiten, baina hizkuntzaren muga gainditzeko, hainbat hizkuntza ikasi zituen eta bere lanak arabieraz, frantsesez eta ingelesez idatzi zituen.

Mernissik Politika Zientzien Ziurtagiria lortu zuen Rabateko Mohamed V Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, eta Parisko Sorbona Unibertsitatean beka batekin jarraitu zuen ikasten.[1] Ondoren, 1973an Soziologiako doktoretza lortu zuen Estatu Batuetako Brandeis Unibertsitatean, Beyond the Veil: Male-Female Dynamics in Modern Muslim Society lanarekin.[3] Marokora itzuli zenean, 1974ko apirileko Soziologiako 24. Biltzarrean, Aljerren (Argel), hasi zen ezaguna egiten. Bere saiakera eta lan literarioek Magrebeko idazle ezagunenetako bat eta pentsamendu arabiar garaikidearen lehen mailako erreferente bihurtu dute. 1973tik 1980ra, Soziologiako irakasle izan zen Rabat unibertsitatean.[4] Ondoren, Institut Universitaire de la Recherche Scientificen, Universidad Mohamed V, Rabaten irakatsi zuen. Gainera, Mernissi nazioarteko hainbat erakundetako aholkularia izan zen (BIT, UNESCO) eta hainbat bildumatako zuzendaria, besteak beste, Femme Magreb Horizons 2000, Marocaines, Citoyennes de demain.[1]

Lana aldatu

Mernissiren bilakaera intelektualak, bere lanetan agerian, bi ikuspegi giltzarri zituen politika islamikoan. 70eko hamarkadan, Mernissik gizarte musulmana berreraikitzeko beharrari buruz idatzi zuen, eta errotik aldatu zuen sistema patriarkala zalantzan jartzeko. Horrek esan nahi zuen, halaber, Islama berrikustea eta esperientzia garaikidean zuen garrantzia. Azken lanetan, ez zuen eskatzen sistema osorik berrikustea, baizik eta erreforma sozial, politiko eta erlijiosoak egitea, emakumeen eskubideak berrezartzeko.[5]

Sexua, ideologia eta Islam (1975) aldatu

Bere tesia eta lehen liburua, Sexo, ideología e Islam izenekoa (ingelesezko jatorrizko titulua: Beyond the Veil: Male-Female Dynamics in Modern Muslim Society, 1975) hiriko emakume marokoarrekin egindako 14 elkarrizketetan eta Marokoko erlijio-aholkularitzako zerbitzu batera bidalitako 402 gutunetan oinarrita dago Islam ofiziala genero-berdintasunarekin kontraesanean dagoela frogatzen saiatu zen Mernissi. Emakumeak eta gizonak berdinak dira islamaren ideologian, baina manipulatzailetzat, sexualki aktibo eta arriskutsutzat hartzen dira (mendebaldeko kulturan, aldiz, emakumeak biologikoki gizonak baino txikiagoak diren usteak justifikatzen du genero-desberdintasuna). Gainera, emakumeak gizonen mende daude lege islamikoaren (Sharia) eta erakundeen arabera, boterea mugatzeko. Hala ere, modernizazioak zalantzan jartzen ditu erakunde horietako batzuk. Liburuaren I. zatian, lehen akademiko musulmanek emakumeei, sexualitateari eta familiari buruz idatzitako idazkiak zehazten dira. II. zatian Marokoko egoera modernoa aztertzen da. Bere ideietako batzuk: Umma (islameko fededunen komunitatea), berdintasunean oinarritua, gatazkan dago familia musulmanarekin, desberdintasunetik abiatuta eraikitzen baita. Islamaren mehatxua elementu heterosexuala da, ez emakumearen askapena. Emakume musulmanak belaunaldiz belaunaldi askatuko dira, eta ez sexu-gatazkekin.[6] [7]

Maroko emakumeen bidez (1990) aldatu

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Mernissik emakumeen alfabetatzearen eta jaiotza-indizearen arteko korrelazioa zientifikoki frogatzen zuen lehen azterketetako bat egin zuen. Azterketa horiek biltzen dituen liburuan, Maroko, emakumeen bidez (1990) (jatorrizko titulua frantsesez: Le Maroc raconté par ses femmes, 1983), alfabetatu gabeko emakumeetan bost seme-alaba izatetik alfabetatutakoetan bi izatera pasatzen dela azaldu zuen. Nazio Batuen Batzorde Espezializatuek ere erabili zituzten ikerketa horiek.[8][9]

Mernissiren arabera, liburu hori:[10]

"Nik aukeratutako elkarrizketa-multzo bat da, niri gustatzen zaidalako, besterik gabe. Subjektibotasunez betetako liburua da. Elkarrizketatutako emakumeekin lotzen nauten lotura afektiboak oso sendoak dira. Nik isileko emakumeei eman diet hitza, inork ikusi edo entzun gabe bizitzan zehar pasatzen direnei. Independentziaren aurretik eta ondoren ia ezkutuan proletarizatu zirenak. Alderdiek eta Gobernuak diplomak dituztenekiko interesa dute, gizartean ondo moldatzen direnekiko. Nik nekazarien eta langileen isiltasuna azaleratu dut, emakume langile horiei buruz hauteskundeetan baino ez baita hitz egiten. Nire liburuaren mezua arazoak planteatzea da, mundu arabiarrari, Marokori, legegile marokoarrei. Nor islatzen du, bada, legeak? Norentzat dago egina?” Fátima Mernissi

'Harem' politikoa: Profeta eta emakumeak (1992) aldatu

Liburu honetan (frantsesezko jatorrizko titulua: Le harem politique – Le Prophéte et les femmes, 1987), emakumeen giza eskubideak babesten dituzten tradizio islamiar premodernoak aurkitu eta deskribatu egiten ditu.[5] Bere lana egiteko eskubidea defendatzeko, Mernissik zera pentsatu zuen, aditu baino gehiago, berriz ere testu koranikoak berrikusi behar zituela. Koranaren bertsio ezberdinak zehatz-mehatz aztertu ondoren, Mernissik zirkulu islamiar batzuetan nagusi den misoginiaren printzipioa erakutsi zuen, eta bere baieztapen ospetsua egin zuen:

Mahoma profeta gizon feminista eta oso aurrerakoia izan zen bere garairako, eta ez zen Mahoma bera izan, beste gizon batzuk baizik, emakumeak bigarren mailako pertsonatzat hartzen hasi zirenak. Profeta emakumeen duintasunaren defendatzailea izan zen, eta meskiten ateak zabaltzen zizkien, gizonaren berdintasunean.[11]

Fátima Mernissik honako hauxe gaineratu zuen:

“(Mahomaren) garaiko Arabia bidegabea eta basatia zen. Bahitu, saldu eta emakumeak 'herentzian' hartzen ziren. Hark (Mahomak) debekatu egin zuen hori guztia, eta mugak jarri zizkion beduino haien poligamia basatiari. Emakumeak otoitzean eta gerran parte hartzera bultzatu zituen, orduko bi ekintza garrantzitsuenak.”[12]

Mernissik Profetaren emazteek duten zeregin garrantzitsuaz eta islamaren fundazioaren gertakizun politiko nagusietan duten parte-hartzeaz ere idatzi zuen.[11] Hori guztia ez zitzaion Marokoko Erregimenari gustatu eta liburua Marokon debekatutako autorearen liburu bakarra izan zen, nahiz eta beste herrialde musulman batzuetan, Sirian esaterako, arrakasta handia izan zuen.[1]

Ahaztutako boterea. Emakumeak aldatzen ari den islamaren aurrean (1995) aldatu

Ahaztutako boterea. Emakumeak, aldatzen ari den islamaren aurrean (1995) (jatorrizko titulua frantsesez: Sultanes oubliées – Femmes chefs d’Etat en Islam, 1990), laurogeiko hamarkadako eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako artikulu batzuk ditu, hainbat alderditatik hainbat galderari erantzuten saiatzen direnak, hala nola: zergatik dira Estatu arabiarrak emakumeen etsai? Zergatik ezin dituzte emakumeak aurrerapenaren indar eragile gisa ikusi? Mernissik zera dio:

ez zuela ulertu “Estatuak emakumearenganako duen etsaitasunaren misterioa, Persiako Golkoko gerra piztu zen arte. Orduan ikusi zen argi eta garbi ez zela feminitatearen aurkako gerra, demokraziaren aurkakokoa baizik". [13] [9]

Ametsak atalasean: Haremgo neskato baten memoriak (1995) aldatu

Liburu horretan (ingelesezko jatorrizko titulua: Dreams of a Trespass – Tal of a Harem Girlhood, 1994), Fátima Mernissik Fezeko etxe-harema deskribatzen du; hain zuzen ere, 1940ko hamarkadan eta 50eko hamarkadako lehen urteetan, haurtzaroan eta nerabezaroan bizi izan zuen harena. Deskribapen hori ez da Mendebaldera pintura eta filmen bidez iritsi den otomandar inperialetik (1909an desagertua) heldu zaiguna, oso bestelakoa baizik.[1] Lan horretan, Mernissik lehen pertsonan kontatzen ditu patioan bizi ziren eta kanpoko mundura sartzerik ez zuten emakumeen ametsak eta memoriak. Horregatik, mundua bere irudimenean birsortu behar zuen. Aitaren aldeko aitonarekin, haren emazteekin, osaba-izebekin, lehengusuekin eta beste senide batzuekin bizi zen, aitarekin eta amarekin batera. Mernissiren amak hezi eta eragin egin zuen, emakume kikila izan barik, indartsua izateko. Horretan paper garrantzitsua dute Mila eta bat gauetako pertsonaiek; adibidez, Xererazadek, bere adimenarekin eta hitzaren nagusitasunarekin zuen errege, senar eta gizona kontrolatzen jakin baitzuen. Aitonaren landako harena ere tradizionala zen, baina irekiagoa era geografikoan; izan ere, emakumeak ez ziren etxe barruan bizi, askatasun handiagoz gozatzen zuten, kanpoan mugi zitezkeen eta naturarekin harreman handia zuten. Landa-etxean, Mernissiren amaren aldeko aitonaren emazte Yasminarekin eta beste 'emaztekide' batzuekin bizi zen. Mernissi eta Samir lehengusua helduen kontzeptuak ulertzen saiatu ziren– harenaren izaerari, hudud terminoari (muga sakratuak), egiaren auzia versus gezur inuzenteak eta indar frantses kolonialen eta nazionalista marokoarren arteko tentsio gero eta handiagoa eztabaidatzen zuten. Hudud-ei dagokienez, Mernissiri oso garrantzitsuak zirela zoriontsu izateko eta errespetatu egin behar zirela erakutsi zioten. Muga fisikoak dira, hala nola etxeko atea edo muga sozialak, gizonak leku batean eta emakumeak beste batean jartzen dituztenak. Hala ere, gaztetatik, Mernissi mugak hausten saiatu zen, seguru asko amak, izeba Habibak eta amona Yasminak inspiratuta. Yasminak zera zioen, Mahoma profetak ez zuela inoiz bereizketarik egin gizonen eta emakumeen artean, ezta aberatsen eta txiroen artean ere.[14]

Gaztelaniazko liburuen zerrenda aldatu

  • 1990 Marruecos a través de sus mujeres; Ediciones del Oriente y del Mediterráneo
  • 1990 Aixa y el hijo del rey, o ¿Quién puede más el hombre o la mujer? : cuento popular marroquí; Ediciones del Oriente y del Mediterráneo
  • 1992 El harén político: El Profeta y las mujeres; Ediciones del Oriente y del Mediterráneo
  • 1992 El miedo a la modernidad: Islam y democracia; Ediciones del Oriente y del Mediterráneo
  • 1995 El poder olvidado: Las mujeres ante un Islam en cambio; Icaria argitaletxea
  • 1995 Sueños en el umbral: Memorias de una niña del harén; El Aleph Editoreak
  • 1997 Las sultanas olvidadas; El Aleph Editoreak
  • 2001 El harén en occidente; Espasa Liburuak
  • 2004 Un libro para la paz; El Aleph Editoreak
  • 2005 El hilo de Penélope: La labor de las mujeres que tejen el futuro de Marruecos; Lumen argitaletxea
  • 2008 El amor en el Islam: A través del espejo de los textos antiguos; Aquilar
  • 2016 Reflexiones sobre la violencia de los jóvenes; Icaria argitaletxea[15]

Beste lan batzuk aldatu

  • 1979 Les Ait-Débrouille- ONG rurales du Haut Atlas; Marsam argitaletxea
  • 1983 Al Hubb fi hadaratina al-Islamiya (Amor en nuestra civilización islámica); Al-dar al-‘alamiya li-l-tiba’a wa-l-nashr wa-l-tawazi’
  • 1985 Femmes du Gharb
  • 1988 Chahrazad n'est pas marocaine, autrement elle serait salariée!, La Fennec argitaletxea
  • 1988 Etes-vous vacciné contre le Harem? – Texte-Test pour les messiuers qui adorent les dames; Le Fennec argitaletxea
  • 2001 Scheherazade Goes West; Washington Square Press
  • 2004 Les Sindbads marocains: voyage dans le Maroc civique; Marsam argitaletxea.[15][16]

Aintzatespena aldatu

Fatima Mernissik kontzeptu humanista aldezten zuen, non emakumeek hitzarekin borrokatuz hartu behar baitute beren eginkizuna, berdintasuna lortzeko eta iraultza egiteko arma nagusia.

  • 2003an Letren Asturiasko Printzea Saria jaso zuen, Susan Sontagekin.[2] Lehiaketaren antolaketaren arabera, autoreak “hainbat generotako literatura-lan bat, pentsamendu eta kalitate estetikoaren sakontasunez, gure garaiko funtsezko gaiak lantzen dituena, kulturen arteko elkarrizketaren ikuspegi osagarritik”.[11]
  • 2003an Bartzelonako Mercè jaietako pregoia egiteko ardura izan zuen.[17]
  • 2004an, Praemium Erasmianum Neerlandesaren Erasmus Saria jaso zuen, Abdolkarim Soroush eta Sadiq al-Azmrekin batera.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «Biografia de Fátima Mernissi» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  2. a b (Gaztelaniaz) IT, Desarrollado con webControl CMS por Intermark. «Fatema Mernissi y Susan Sontag - Premiados - Premios Princesa de Asturias» Fundación Princesa de Asturias (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  3. a b «Fatima Mernissi - Biografía, libros y novelas (pag 1)» web.archive.org 2017-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  4. (Gaztelaniaz) Arroyo Medina, Poder. (2002). Fatima Mernissi, 1940. Del Orto : Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales, Instituto de la Mujer ISBN 978-84-7923-286-3. PMC 53707046. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  5. a b Barlow, Rebecca; Akbarzadeh, Shahram. (2006). «Women's Rights in the Muslim World: Reform or Reconstruction?» Third World Quarterly 27 (8): 1481–1494. ISSN 0143-6597. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  6. «Fatema Mernissi | Casa África» web.archive.org 2020-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  7. Joseph, Suad. (1977). «Review of Beyond the Veil: Male-Female Dynamics in a Modern Muslim Society» American Anthropologist 79 (2): 468–468. ISSN 0002-7294. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  8. (Gaztelaniaz) «MARRUECOS A TRAVES DE SUS MUJERES | FATIMA MERNISSI | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  9. a b Hybridos, Arte. (2012-05-29). «VOCES SOBRE EL VELO: FATIMA MERNISSI» VOCES SOBRE EL VELO (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  10. (Gaztelaniaz) Bouissef-Rekab, Dris. (1991-03-01). «Marruecos, visto por sus mujeres» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  11. a b c (Gaztelaniaz) garcía, leonor merino. (2015-12-02). «Fátima Mernissi, voz humanista en el islam» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  12. (Gaztelaniaz) Valenzuela, Javier. (1989-10-30). «Fátima Mernissi: "No tener petroleo es la gran suerte de la mujer marroquí» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  13. (Gaztelaniaz) «EL PODER OLVIDADO: LAS MUJERES ANTE UN ISLAM EN CAMBIO | FATIMA MERNISI | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  14. «Wayback Machine» web.archive.org 2010-12-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de libros editados en España» www.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  16. (Frantsesez) Mernissi, Fatima. (2003). ONG rurales du Haut-Atlas: les Aı̈t-Débrouille. Marsam Editions ISBN 978-9981-149-65-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  17. a b «Edición del sábado, 20 septiembre 2003, página 4 - Hemeroteca - Lavanguardia.es» hemeroteca.lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).

Kanpo estekak aldatu