eguneko esaldia aldatu

beste hizkuntzetako wikipediatan agertzen den bezala, nik eguneko esaldia ere jarriko nuke azalean, mila esker. agur bero bat


a"Azal" jartzekotan, "Azala" hobe..... aldatu

GOIBURUAK eta abar aldatu

A artikuluetan ez jartzea erabaki da. Ados zeren eta eztabaida atzuetan ibili barik hortxe dugu beste euskal etziklopidien eredua eta denetan berdin jokatu dute orain arte. Hala ere goiburuetan euskarak beti eskatu izan du delako a hori idaztea horregatik idazten dugu: ArategiA, ArraindegiA, SupermerkatuA eta abar. Hortaz Gaurkotasuni (azalean) eta halako guztiei a gehitu beharko litzaike.

article on Germany? aldatu

Of the 41 biggest wikipedias this seems to be one of only two without an article on Germany. But maybe I did only not find it because of missing interwiki-links?

This seems to have been fixed. Look for "Alemania"

Akatsak aldatu

Azal jarri ordez Azala beharko litzateke, bai. Eta Gaurkotasun ordez Gaurkotasuna, Eta "2garren maila goiburuko"ren ordez "2. mailako goiburua"(hori esan nahi badu, behintzat)

Batasuna aldatu

(Sorry that i can't ask this in Basque) I just finished an article about the Batasuna Party for the German Wikipedia. While i was linking the languages I realized that the party has articles in English, Spanish, Italian, Dutch... even Romanian, but none in Basque. Is it really like that or am I just to stupid to find it?

It seems that you're right and there's none yet

Izenak aldatu

Euskaraz hitzak "a" hizkiarekin bukatzen ditugu, baina hori arazo bat da artikuluak idazterakoan. Adibidez, egon behar diren artikuluen zerrenda ikusita, "Eguzki" artikuluan zerbait idatzi dut, baina Eguzki-sistema multzoaren barruan "eguzkia" dago (joan "eguzki"ra ta ikusi amaieran). Lurrarekin ere gauza bera gertatzen da: zerrenda hortan "lur" agertzen da, baina jadanik "lurra" artikulua badago. Uste dut adostasun bat behar dugula. Euskaltzaindiaren arabera, hitza "a" gabe da, hots, hitzaren erroa. Hala uste dut behintzat. Zer iritzi duzue?

"Eguzki" artikuluan zerbait idatzi dut, baina Eguzki-sistema multzoaren barruan "eguzkia" dago (joan "eguzki"ra ta ikusi amaieran). Lurrarekin

Kontinenteak aldatu

Kontenenteen zerrendan Euskal Herria agertzen da, eta nik dakidala, oraindik ez dute kontinente izendatu. Beste atal batean egon beharko luke, baina non?

Bai, oraindik... ;) beraz, munduko kontinenteak kendu eta geografia idatzi dut, hobeto orain? Willy 09:01, 31 Jan 2005 (UTC)

Azala zutabeetan antolatzea ondo legoke aldatu

Kaixo lagunak. Pentsatu dut azalari bizitza pittin bat gehiago emateko, zutabeetan antolatzea ongi litzatekeela. Adibidez lehenengo blokea eta edukien blokea frantziako wikipedian bezala aurkeztea. Zer deritzozue?

  • Niri primeran. Are gehiago, templateetan bilduko nuke nik atal bakoitza, kodigo askotxo du eta bestela azalak. Batenbat animatzen da edo nik apurtzen dut dena? ;) Kaxero 2005-06-03

"Iparraldekoentzako ohartxoa" aldatu

Nere (nire) ustez, ezer egiten ez duenak ezin du egiten duena kritikatu, eta euskaltzaleok elkarri "bai, baina..." esan beharrean "bai, eta..." esateko premian gera (gara). Horregatik, lehen lehenik, egitasmo hau aurrera (aitzinera) ateratzen saiatzen ari zaretenei: ZORIONAK. Ez nuen ezagutzen, eta lehen gain-begirada bota diot. Azalean irakurgai dagoen "Iparraldekoentzako ohartxoa" kentzea proposatzen det (dut), banaketa politikoa islatzen duelako gehiago, euskalkien "arazoa" (nik aberastasunez hitz egitea nahiago badut ere) baino. Theorekin edukitako soslai mamitsua ere irakurri det, eta nere uste apalean, arazoa aberastasun bihurtzeko erabakirik egokiena hartu dezue (duzue), hau da, fitxa edo artikulu bakoitzak ortografia ezberdinak kontuan hartzea. Lotura berak egingo balira sinonimoekin (euskalkiek sortutakoak eta besteak) oraino (oraindik eta) aberasgarriagoa litzateke (eta bateratzailea, berezigarriaren ordez). Dena den, eta haratago (urrunago) joaiten (joaten), artikuluak (euskarari dagokionez) "zuzendu" beharrean, Euskara Batuaz "hornitu" daitezke, parentesi artean esamoldeak bikoiztuz, edo beste kolore batean laburpen bat eginez. Beste ohartxo bat: kontuz euskaldun berriak ezjakinekin nahastearekin! Ni ezjakina eta eskaldun za(ha)rra naizen bezela (bezala), badira meritu izigarrikoak (izugarrikoak)! Bestalde, Theok Euskal Herria "virtuala, egundaino izan gabea" deritzo. Nik 2 gauz esango nizkioke: 1. Neretzat, Euskal Herria (euskararen herria denez), kontzeptu kultural bat DA (eta zoritxarrez, egitura politikoa beharrezkoa duena bizirauteko). Beraz, ez du deus virtualetik. Eta 2. izaera politikoa ere izan duela, "Nafarroako Erreinua"ren izenpean. Azkenik, "Wiki-politika" idatzi duenarekin ados naiz entziklopedia hau leku egokia dela euskalki guztieri, zein eta Euskara Batuari lekua egiteko, koherentzi osoz. Aldiz, "Giputzen euskainola" aipatzea ezegokia iruditzen zait, euskalki guztiak erdera (erdara) batekin edo bestearekin daudelako oso kutsatuta, eta hasierara itzuliz, ez delako berdin hitz egiten, adibidez, Azpeitin (Azpeitian) eta Eibarren. Urko 2005/7/27

Ohartxoaz aldatu

Urkoren iritxikoa naiz eta neuk ere azalaren ohartxoa kendu behar dela uste dut. Ahal dugun lasterren. Jon Peli Oleaga 18:05, 29 July 2005 (UTC)

Ados nago ni ere, baina harago joango nintzateke eta azala berantolatu beharko genukela uste dut. Wikipedia:Txokoan eztabaidatua izan zen hori ere, baina aldaketak ez dira oraindik egin denbora faltagatik. --ziberpunk 11:24, 31 July 2005 (UTC)

Goikaldeko ohartxoa aldatu

"Wikimedia necesita de tu ayuda en su campaña para recolectar USD$ 200.000 (€ 163.000). Véase nuestra página de recolección de fondos para más detalles."

¿Hau nola itzuli daiteke euskarara? Hizkuntz gustiek berean dute guk ezik... hau ez da posiblea. Agur!

Nik euskaratu nuen eta jarri zuenari aldatzea eskatu nion. Dirudienez ez du kasurik egin. Gainer ohartxo hori kenduta izan da beste wikipedietan. Kendu beharko genuke. --ziberpunk 21:15, 19 September 2005 (UTC)

Spam on the Main Page aldatu

What does the bottom of the Main Page mean? That Chinese text seems to be some kind of spam. Miaow Miaow 21:01, 17 September 2005 (UTC)

Konponketa batzuk aldatu

Kaixo!

1-Azala zutabeetan jartzea nahi duzutela ikusi dut. Ni ere ados nago erabaki horrekin, izan ere, beste hizkuntzekin alderantziz gure azala nahiko "pobre" zamar geratzen da. Ziberpunk, ikusi dudanez azalaren lana zuk egin behar duzu (hori ulertu dut), nahi izan ezkero, ni lagundu dezaket. (Nerekin harremanetan jarri nere eztabaidagunean).

  • Nik aldatzea proposatu nuen. Katalanen azala eredutzat hartzea erabaki genuen, hala ere, nik ez dut txantiloien asuntoa ondo menperatzen eta laguntza eskatu nuen. Zuk lagundu nahi baduzu, aurrera :)

2-Iparraldearen ohartxoa kentzeko alde nago. Wikipedia hau euskara batuan (denon euskara) idatzi beharko litzateke. Iparraldekoak ez ezik, beste lekuetan ere hitz ezberdinak erabiltzen dira eta ez gaude iparraldean.

  • Azal berrian ez dezagun jarri ba. Hala ere, euskara batuan idatzi beharrarena ez dago erabat argi, Theo-ren argudioak ikus ditzakezu horren kontrako ideiekin.

3-Azalaren goikaldean erderazko mezu bat agertzen da, denbora asko darama itzuli gabe eta hori administratzaileak soilik egin dezake. Willy! mesedez ;) Hala ere azalean, menuan, aukera asko ingelesez ageri dira euskarara itzuli gabe adib:Community portal, navigation, upload file, move, unwatch etab... Hau guztia itzultzen lagundu dezaket Willy.

Erantzunak itxaroten... biararte! (artikulu gehiago euskaratzen jarraitzeko, pixkanaka aurrera goaz eta, animo!) Agur bero bat --Kabri 22:56, 17 September 2005 (UTC)

  • Aurrera ba. --ziberpunk 21:20, 19 September 2005 (UTC)

Estatistikak aldatu

Aupa, Azalean, "wikipedia" atalean(eskubialdean) estatistikak esteka dago, baina konturatu nahiz ez dabilela, badirudi estatistiken orria mugitu egin dutela. Orain, Euskarazko wikipediaren estatistikak hemen:Tablak eta hemen:Grafikoak daude. Suposatzen dut administratzailea izan beharra dagoela hori aldatzeko, nik "kodea ikusi" besterik ezin dut egin. Renato Longo

Beste hizkuntzetara loturak aldatu

Aupa aurreko azalean ez bezala, berri honetan ez dago beste hizkuntzetako wikipediatara joateko loturarik.

Urteurrenak aldatu

Kaixo! Bueltak ematen egon naiz eta uste dut Azalean Urteurren txantiloiaren azpian gehiago irakurri bat egon beharko litzakela egun horretara eramaten gaituena... horrela txantiloian agertzen dena egunean gertatu diren gauzen detaile bat dela ikus daiteke. Zer deritzozue? (Bide batez, hau bot baten lana da!) -Theklan 12:10, 3 Iraila 2006 (UTC)

Ez dago zertan bot batekin egin behar. Aldaketa txantiloietan egin gabe azalean egitea nahikoa da. [[{{CURRENTYEAR}}]]ko [[{{CURRENTMONTHNAME}}ren {{CURRENTDAY}}]]a (2024ko apirilaren 26a) bezalako zerbait idaztea nahikoa da. Lana 365 aldiz gutxituko luke honek.—Barrie(postontzia) 12:16, 3 Iraila 2006 (UTC)
Egia esan errazagoa da horrela, bai. Zer deritzozue horrela egiteaz? -Theklan 12:20, 3 Iraila 2006 (UTC)
Askoz hobeto dago bai. Oraintxe egin dut aldaketa, ea zer iruditzen zaizuen horrela. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:21, 3 Iraila 2006 (UTC)
Ze azkar! Askoz hobeto dagoela uste dut... beno, ideia bota ba dut ez dut kontrakoa esango, ezta? ;-). -Theklan 12:36, 3 Iraila 2006 (UTC)
BIde batez, aldaketak egiten gaudela... aurreko ekarpenean dio ez direla gainontzeko hizkuntzak agertzen eta egia da. Interwiki guztiak falta dira!!!!! Konpondu daiteke modu erraz batean? -Theklan 12:37, 3 Iraila 2006 (UTC)

NAbarmendutako artikulua aldatu

Hau nola aldatuko da? Beti izango da Arrasate? -Theklan 23:31, 3 Iraila 2006 (UTC)

Ez dago ikusgai. Zuzendu ahal duena, mesedez. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 11:01, 1 Azaroa 2006 (UTC)

Main page aldatu

Please protect the main page because of vandalizm. -- ku:Bangin / de:Bangin 20:31, 4 Azaroa 2006 (UTC)

Azal berria aldatu

Orain 15,000 artikulu ditugula zergaitik ez dugu azala aldatzen? piska bat berritzeko ordua irtsi dela ez duzue uste?

Gaur ez da Azaroaren 20a. Ez dago eraren bat dataren aldaketa automatikoki egiteko egunero 00:00ak heltzen direnean? — Etxeorratz(erantzuna hemen idatzi) 11:58, 26 Azaroa 2006 (UTC)

Data automatikoki aldatzen da. Egin behar duzun bakarra da zure nabigatzailean berritu (ctrl+f5). Katxean gordeta edukiko duzu egun horretako azala. (Bide batez, 1:00etan aldatzen da, UTC orduan) -Theklan; (zer?) 12:19, 26 Azaroa 2006 (UTC)
Nabigatzailea berrituta eguna aldatu zitzaidan atzo, baina gaur berriz ere eguna aldatu da, eta Azaroaren 18a agertzen zait :S Beharbada ordenagailuan zeozer sartu zait. Etxeorratz(erantzuna hemen idatzi) 12:53, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko artikulua aldatu

Kaixo, Agian bozketa bat edo ireki beharko litzateke, baina ikusten baduzue hilabetero kalitatezko artikulu nahiko egiten ditugu azken aldi honetan. Dauden proiektu ezberdinekin artikulu askoren kalitatea igotzea lortu dugu... hori dela eta nik uste hilabete artikuluaren ordez, asteko artikulua igarotzeko aukera aztertu beharko litzatekela. Momentuz bozkaketa orrialdean badira 4 proposamen, gehi beste bi bozkatzeko daudenak 6 dira. Astero bat jarrita horiekin bakarrik urtarrilaren erdialderaino dugu, baina baditugu kalitatezko beste batzuk hortik eta gehiago sortuko dira... Nire bozka baiezkoa da. -Theklan; (zer?) 15:34, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Euskararen eguna! aldatu

Gaur euskararen nazioartekoe guna da, zeozer jarri beharko da, ezta? Istarí Imhotep 11:12, 3 Abendua 2006 (UTC)

Interwikirik ez dago aldatu

Beste hizkuntzetako azaletara loturak falta dira

Bai, aurreko azaletik honara aldatzean, interwikiak ipintzea pasa zitzaigun. Garrantzitsuenen zerrenda sortzen ari naiz, 50.000 artikulutik gora dituzten interwikiekin eta Espainia-Frantziako hizkuntzekin. Adibidez, Katalanen eredua da. Kabri, (erantzunak hemen) 15:36, 13 Abendua 2006 (UTC)

  Egina

Ez duzu japonierazko wikipediarekiko interwikia ipini. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 18:23, 13 Abendua 2006 (UTC)

  Egina Pasa egin zait jeje Kabri, (erantzunak hemen) 20:01, 13 Abendua 2006 (UTC)

Hebreerazko Wikipediak 50.000 artikuluak gainditu ditu, beraz lotura jarri beharko litzateke. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 16:28, 3 Urtarrila 2007 (UTC)

  Egina Kabri, (erantzunak hemen) 17:00, 3 Urtarrila 2007 (UTC)

Errumanierazko Wikipediak 50.000 artikuluak gainditu ditu, beraz lotura jarri beharko litzateke.— Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 20:29, 9 Urtarrila 2007 (UTC)
Ez duzu batere pasatzen, eh?! Agian hobe litzateke 40.000tik gora daudenak jartzea eta horrela hiruhilabetero edo berritzen da berriro ere hortik gora daudenekin eta kitto!


Onki xin, honki jin, ondo etorri, etab. aldatu

Ongi **etorriak Wikipediara, ala Ongi etorri?

Forma egokia "Ongi etorri" da; besteak (ongi etorria, ongietorriak...) okertzat joz. Orereta 16:20, 21 Martxoa 2007 (UTC)

Pare bat gauza aldatu

Kaixo wikitarrok, nik iaz eman nuen izena hemen baina gutxi idazten dut, alferkeriagatik. Ea gehixeago laguntzen dudan. Esan nahi nuke nire ustez dezente hobetzen ari dela proiektua, hau egiten duten guztiei zorionak.

Azalari buruz, zergatik ez daude beste hizkuntzetako wikipediak ordenaturik, adibidez 10000 aritukulura arte, 10-25000...? Beste hizkuntzetan horrela agertzen dira.

Eta hau badakit ez dela hemen idaztekoa, baina ez dakit non idatzi. Euskal Herriko herri guztiak baldin badaude ere, asko eta asko batere informaziorik gabe daude. Adibidez, Tolosa, nahiko garrantzitsua da eta bizpahiru lerro besterik ez ditu. Nik proposatzen dut bakoitzak bere herria behintzat itxuroso uztea, nik Berastegin idatzi nuen zerbait (agian gehiago osatuko dut).

Honelako proposamenak eta ekintzak aspaldidanik proposatuak izan ziren Wikipediako artikuluak hobetzeko. Hau iedazteko leku egokiena Txokoa da. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen)  

baina onekin interwikiei buruz ari zara ezta?

Azken Berriak atalaren itxuraz aldatu

Aupa! Azalean, Azken Berriak atalean batez ere, hizki gehiegi eta oso pilatuak agertzen direla iruditzen zait. Beste modu batera jarriko zenuteke? Nik, esaterako, albiste gutxiago baina espazio gehiagorekin jarriko nituzke. Horrelako zerbaiten antzera:

 
Zarauzko kostaldea.

Martxoaren 27a

Martxoaren 26a

Martxoaren 21

Martxoaren 14a

Martxoaren 11


Norbaitek zerbait txukunagoa presta badezake hobe! Zer iruditzen zaizue? --Orereta (erantzunak) 19:31, 27 Martxoa 2008 (UTC)

Niretzat Oreretak egindako formaz gehiago gustatzen zait--EnzaiklopediaEztabaida ekarpenak 11:55, 8 Apirila 2008 (UTC)
Iritzi edo proposamen gehiagorik? --Orereta (erantzunak) 21:42, 8 Apirila 2008 (UTC)
Bueno, oraintxe goiko itxurarekin jarri dut Azken Berrien txantiloia, gustokoa ez bada erraz asko alda daiteke eta! --Orereta (erantzunak) 22:32, 8 Apirila 2008 (UTC)

Wikimediaren beste proiektuak atala aldatu

Aupa! Azalaren beheko zatian dagoen Wikimediaren beste proiektuak atalan, Wikiesanak sarreran akatsa dago, ingelesezko wikipediara bidaltzen baitu, wikiesanakera beharrean. Horretaz gain, Wikiturriak eta Wikialbisteak sarrerek ez dute inora eramaten, horien euskarazko bertsiorik ez baita. Horiek aldatu beharko liratekeela iruditzen zait. Bestalde, "Edukierak" jarri ordez ez litzateke egokiagoa Commons jartzea? (Hau guztia proiektu horietako batzuen osasuna alde batera utzita). --Orereta (erantzunak) 11:02, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Guztiz ados. --josugoni (erantzun hemen) 12:03, 11 Ekaina 2008 (UTC)
  Egina -Theklan · ezt  · @   22:15, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Proposamena aldatu

Kaixo proposamen batekin natorkizue: Azala aldatzea. Oso sinplea dela iruditzen zait eta azalak ez duela "bizirik". Horregatik nik egindako proposamena hau da. Gauzatxo gehiago ere alda daiteze, adibidez, data, artikulu kopurua, etab. agertzen den taulatxoa. Denon artean hobetu dezakegu. --An13sa 13:55, 4 Urtarrila 2009 (UTC)

Asteko esaldia honekin bateratu al daiteke lan gutxiago egiteko?--Unai (esan) 14:27, 4 Urtarrila 2009 (UTC)
Bestalde, iruditzen zait kolore batzuekin letrak ez direla ondo ikusten.--Unai (esan) 14:28, 4 Urtarrila 2009 (UTC)
Wikiquote-tik jar ditzazkegu esaldiak. Koloreak aldatu ditzazkegu eta taulen ordena ere. --An13sa 14:36, 4 Urtarrila 2009 (UTC)

Baina Wikiquotekoa sartzeko wikiquote bera hobetu beharko genuke. Ez dut uste esaldiarena momentu honetan aurrera eraman dezakegun... -Theklan · ezt  · @   16:35, 4 Urtarrila 2009 (UTC)

Stewardship Election 2009 aldatu

Thanks a lot for your vote and support in the Stewardship Election 2009! I'll probably try again next year, so... stay tuned :) Al Lemos 15:10, 28 Otsaila 2009 (UTC)

Proposamena: Euskal artikulu nabarmendua aldatu

Egunon denoi.
Galiziar Wikipedia ikusi berri dut (gureak baino 8.000 artikulu gehiago ditu baino estatistikako zenbaki eta kopuru askotan gure Wikipediaren antza handian du) eta honen azal nagusian "Sobre Galicia" atala ikusi berria dut, hain zuzen ere Galizia eta Galiziar Gaiei buruzkoa. Proposamen bat egin nahiko nuke: Euskal Wikipediaren azalean atal berri bat irekitzekoa, Euskal Artikulu Nabarmendua izenburupean. Bertan hilabetean behin Euskal Herria edo Euskal Gaiak jorratuko lituzkeen artikulua nabarmenduko litzateke, honela Artikulu Nabarmenduaren atalarekin ederki koordinatu litzateke, bai denboraz: biak ere hilabete osoan aurkeztutako artikulu multzo bat bozkatu ondoren argitaratuko liratekelarik, bai lanez: atal berri hau artikulu nabarmenduaren atalarekin koordinatuz gero kudeatzeko lana erraztuko litzateke. Nere ustez atal hau Asteko Irudiaren behekaldean itsatsirik joan beharko luke (Wikipedia atalaren gainekaldean), gaurko egunez hemen beste atal bat gehitzeko leku sobera dagoelakoan bainago.

Honela era berean Euskal Wikipediaren azalak atal bat irabazteaz gain beste osotasun eta "bixitasun" bat irabaziko luke.
Gero arte.Euskalduna 11:59, 2009ko urriaren 3a (UTC)

"HobeTU dezakezu"!? aldatu

Euskara batuan, adizki laguntzailea indikatibokoa ez bada, aditz nagusian aditzoina erabili behar da bakarrik. Hau da, izenburua hobeto legoke "Hobe dezakezu" bezala.

Begiratu ezazu Euskaltzaindiaren 28. araua: hobetu aditzoin gisa erabil daiteke.--Unai (esan) 19:41, 7 Azaroa 2009 (UTC)
Unaik dioen bezala, "aditzoina erabili behar da bakarrik" ez, modu batera edo bestera erabil daiteke. "Hobe daiteke" eta "hobetu daiteke", biak daude ongi.--Assar; (erantzun hemen) 20:23, 7 Azaroa 2009 (UTC)

«Maiatzaren 11a» aldatu

«Azken berriak» ataleko lehenengo albistearen goiburuan, «Maiatzaren 11a» jartzen duen horretan, azken «a» hori sobera dago. Inork kentzerik bai? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:16, 13 Maiatza 2010 (UTC)

Hara, oraintxe konturatu naiz atal hori editatzeko aukera badugula lankide arruntok ere. Egin dut zuzenketa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:25, 13 Maiatza 2010 (UTC)

Wikipedia in Tatar aldatu

Dear friends, may I ask you to add a hyperlink to our Tatar Wikipedia (http://tt.wikipedia.org) to yourr Front page. Tatars - are turkic nation living in Tatarstan Republic, second biggest nation in Russian Federation. hope to hear from you soon. sincerely yours, Muhtac 20:39, 20 Martxoa 2011 (UTC)

  Egina. Thank you, Muhtac! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:33, 21 Martxoa 2011 (UTC)

Bozkaz aldatu

Aspaldion hainbeste hedatu den oker linguistiko bat gure Wikipedia honetatara ere heldu da. Azalean bada hego Euskal Herrian izandako azken udal eta foru haureskundeen emaitzen berri jakinarazten duen artikulua. Bertan "bozka" sasihitza erabiltzen da zuzenak diren "boz" edo "boto"-ren ordez. "Boz"-etik "bozkatu" dator, baina baten batek kontrako bidea egin du, eta "bozkatu"-tik inoiz izan ez den "bozka" engendrora heldu da.Eta zoritxarrez sekulako onespena lortu du. Nik ez dakit hori zelan aldatzen den, baina ardura duenari horrela egiteko eskatuko nioke. Eskerrik asko. Haitz

Eskerrik asko zuri. Artikulu guztietan automatikoki aldatzeko agindua eman diot nire bot-ari. Ea ondo egiten duen.--Unai (esan) 13:33, 6 Ekaina 2011 (UTC)

Ukrainera 305 000! aldatu

Ukrainian has more then 250 000. Please correct this on Main Page. --Nickispeaki 18:29, 1 Abuztua 2011 (UTC)

Survey on this wikipedia aldatu

Hi, I'm sorry, but I cannot speak Euskara. I therefore write in English, if it is okay. I am from Germany, Bremen, and I am studying linguistics and I have a seminar on language ausbau. This is, when a language doesn't have enough words to express all the modern things and it gets then upgrated with new expressions to fulfill it. And I want to study how Wikipedia can help on that and this is why I doing those surveys. I have two questions for you: 1. What do you think is the contribution of Wikipedia that your languages gets beter developped and gets new expressions for modern things, 2. How do you build new words, are there certain patterns or methods? (And would you be so kind and show me, where you are discussing on new words?) I would be really thankful, if there came some meanings and answers together. Thank you very much, Sincerely Zylbath 17:04, 13 Iraila 2011 (UTC)

"Azala/2004-2011" orrira bueltatu.