Irudiak ez igo aldatu

Lankide, [1] orria irakurri eta mesedez, ez itzazu artxibo gehiago igo Wikipediara; Commons-era baizik. Mila esker. Kabri, (erantzunak hemen) 14:24, 29 Martxoa 2006 (UTC)

Urteurrenak aldatu

Epa! Urteurrenak nola egiten diren galdetu omen zenuen aspaldi. Agian erantzun dizute, baian hemen doa nire: Egun bakoitzak txantiloi bat du (artikulu baten antzera), gero automatikoki azalean agertuko dena. Adibidez Txantiloi:Maiatza_24. Txantiloi berriak egiteko, idatzi Txantiloi:egunaren_izena ezker aldeko bilatu laukian, eta orria sortu ahal izango duzu. Adibidez, biharkoa egin nahi baduzu, idatzi Txantiloi:Maiatzaren 29 eta orria sortu (beti ere aurrekoen formatua mantenduz, noski). Ea ba, ia urte osoko egunak dituzu egiteko... ;) Ondo izan --josugoni (hemen idatzi) 09:34, 28 Maiatza 2006 (UTC)

Egunen txantiloiak aldatu

Kaixo, ikusi dut egunen txantiloiak sortzen ari zarela. Honen inguruan detaile txiki bat baino ez nizun komentatu nahi. Kontu izan aditzarekin, lehenaldian ez idatzi mesedez.

  • ... hil zen. (honela ez)
  • ... hiltzen da. (honela bai)
  • ...ren heriotza. (edo honela)

... Mila esker ;) --TXiKi 14:50, 29 Maiatza 2006 (UTC)


Gramatikalki lehenaldian hobeto dagoela iruditzen zait, Euskal gramatikaz gogoratzen dudan apurretik, esango nuke "hiltzen da" ohitura bati buruz ari dela ez? Badakit beste hizkuntzetan holan idazten dala baina ez zait iruditzen ondo dagoenik, akaso belarri kontua da. Etxeorratz 14:57, 29 Maiatza 2006 (UTC)
Ni ere ez nago batere ados aditzak orain aldian idazte horrekin. Nik ere egin nituen urteurren batzuk, eta lehen aldian ipintzen nituen, lehen aldian gertatu zirelako, ez orainaldian. Gero orain aldiara aldatu zizkidaten. Nahiz eta gaztelerak eta orain aldia erabili gauza askotarako (en 1789 estalla la revolución francesa edo en semana santa vamos a Salou) euskaraz iragana lehenaldian eta etorkizuna geroaldian idazten dira. Eztabaidatu beharrekoa, beraz. --josugoni (hemen idatzi) 15:00, 29 Maiatza 2006 (UTC)


Kaixo berriz! Eguneko txantiloiak (urteurrenak) egiten ari zarela, mesedez kontuan hartu Estilo gida. Ez dago dena adostua, baina beste hizkuntzetako irizpideak jarraituz egin dira. Nire ustez, gertaera gehiegi ipintzen dituzu, eta gainera gehienak Estatu Batuetako kultura-edo kontuan hartuz ;) Zer iruditzen? Nahi baduzu, Estilo gidaren Eztabaida ireki dezakegu, aldeko eta aurkako puntuak eztabaidatzeko... Ondo izan: --josugoni (hemen idatzi) 14:52, 10 Ekaina 2006 (UTC)


Agian gogorregia izan naiz. Ze, zuk egiten duzun lana behar-beharrezkoa da eta eskertzen dizut. Hobe gringoa ezer ez baino. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 17:34, 10 Ekaina 2006 (UTC)

Albisteak aldatu

Berez Wikipediaren inguruko albisteak idazteko erabiltzen dugun Wikipedia:Albisteak orrialdea zuk diozun horiek idazteko erabiltzen dute beste hizkuntza askotan. Nire ustez proposatu beharko litzatekeena hori da, atal hori Wikipediako albiste horiez gain, beste edozein gaien inguruko albiste garrantzitsuenak ere komentatzeko moldatzea. Egia da ere helburu horretarako badagoela Wikinews proiektua, euskarazko bertsiorik ez dugun arren. Beraz, nik uste dut Albisteak atal hori eduki xumearekin manten genezakeela nolabait, baina ongi aztertu beharko genuke. Agian garrantzitsuagoa litzateke euskarazko wikinews bat sortzea, baina ez dakit hori mantentzerik dugun... nire iritzia baino ez da, nahi baduzu bozketa baten proposatu zure ideia. --TXiKi 11:46, 30 Maiatza 2006 (UTC)

Gertaerak aldatu

Kaixo, nik gertaerak atalean ez dut ezer ezabatu. Egin ditudan aldaketa bakarrak "Kirolak" atalean izan dira, izen batzuk egokitu eta Munduko Futbol Txapelketa uztailaren 9an amaitzen zenaren kendu dut, hori finala jokatu eta gero jartzekoa iruditzen baitzait. Orain begiratu dut nire aldaketak aztertuz erakusten duena, eta Euskal Herria eta horrelako atalak ezabatu ditudala azaltzen da, baina nik ez dut horrelakorik egin, biok batera editatuz arazoren bat gertatuko zen. Nigatik, gainera, ongi dago bereizketa hori, gertaera asko baitaude. Ongi izan, --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:35, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Txinako probintziak aldatu

Txinaren banaketa berezi xamarra da, bai. Baina 22 probintzia, 5 eskualde autonomo, 4 udal eta 2 eskualde administratibo berezitan dago banatuta, eta eskualde autonomo horietako bat da Tibet. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:54, 4 Uztaila 2006 (UTC)

Irudi:Aresti.jpg aldatu

Arrastion Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Aresti.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 15:53, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Baraka16.jpg aldatu

Arrastion Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Baraka16.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:09, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Bidarte.jpg aldatu

Arrastion Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Bidarte.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:17, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Elurra.jpg aldatu

Arrastion Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Elurra.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:30, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Gran via01.jpg aldatu

Arrastion Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Gran via01.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:19, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Portu09.jpg aldatu

Gauon Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Portu09.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 20:45, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Skyline bilbao.jpg aldatu

Arrastion Etxeorratz. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Skyline bilbao.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:46, 3 Urria 2006 (UTC)

Irudien lizentzia 2 aldatu

Zuk sortutako irudi horiek asko ilustratzen dutela iruditzen zait eta, ez litzateke hobeto izango commons-era igotzea wikipediara barik? Horrela beste hizkuntzetan edo proiektuetan ere erabili ahal izango dituzte. Irudi askeak commons-era igotzea gomendatzen (edo behartzen) da gainera. Horregatik ez dago PD Self izeneko txantiloirik. Beraz, norberak egindako irudiak, aske bezala jartzen badira, commons-era igotzen dira. Baita, GDFL eta horrelakoak; copyright-ik ez dutenak, azken finean. —Barrie(postontzia) 22:09, 5 Urria 2006 (UTC)

Izen berdinarekin igo badituzu, eta hori egin duzula uste dut, ez da aldaketarik egin behar. Artikuluetan jartzen den loturak ([[Irudi:...]]) ez du desberdintzen irudia non dagoen, euskarazko wikipedian edo commons-en. Beraz, jada ez dago inolako arazorik. —Barrie(postontzia) 13:07, 6 Urria 2006 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Ez al da hobe euskal egunkari eta telebisten txantiloi independentea sortzea? Bestela Frantziako telebista eta egunkariak ere ezarri beharko dituzu... Kabri, (erantzunak hemen) 11:50, 13 Urria 2006 (UTC)

Editcounter aldatu

Gauon Etxeorratz. Grafiokoa eta agertzea nahi baduzu zure ekarpenen zenbatzailean kopiatu kopiatzeko eskatzen duena (I agree to the [[w:User:Interiot/EditCountOptIn|edit counter opt-in terms]]) orria gordetzen duzunean egin dezakezun laburpenean; badakizu, aldatzera zoazen bakoitzean ikusten den ondorengo oharraren azpian:

EZ EZAZU ERABILI COPYRIGHT BATEN MENPEAN DAGOEN LANA BAIMENIK GABE!

Baina noski, efektua izan dezan aldaketen bat egin beharko duzu. Lerroren bat gehitu, hutsune bat sartu edota edozein lelokerirekin nahikoa da, beti ere zure eztabaida orrian egiten baduzu (ez lankide orrian). —Barrie(postontzia) 21:41, 19 Urria 2006 (UTC)

Bai, badabil (nik uste). Sakatu berriz OPT IN jartzen duen tokian eta ikusiko duzu. Kargatu egin behar da ;-) —Barrie(postontzia) 22:01, 19 Urria 2006 (UTC)

Konpainia profila txantiloia aldatu

Kaixo! Ez dakit lanean jarraitu nahi duzun txantiloi horrekin, baina itzuli gabe dago, hau da, behean jarritako parametroak eta goikoak ez datoz bat! aio -Theklan; (zer?) 15:40, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Sin mas, sinplea da. Egin behar duzun bakarra da behean erabiltzeko itzuli dituzun parametroen izen berdinak jarri goian {{{ }}} artean dauden testuei. Laguntza behar baduzu, eskatu! -Theklan; (zer?) 15:44, 5 Azaroa 2006 (UTC)
  Egina. Begiratu nola utzi dudan eta hurrengoetarako goikaldeko hori kopiatu eta kitto! -Theklan; (zer?) 18:43, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Beste hizkuntzetako bertsioak gehitu aldatu

Lan hori egitea nahi baduzu aurrera baina jakin ezazu bot-ek interwiki batekin (ona bada) nahikoa dutela beste guztiak jartzeko. Bat ere ez dutenetan, ordea, hor bai jarri behar direla; gutxienez bat. —Barrie(postontzia) 22:20, 6 Azaroa 2006 (UTC)

Bi gauzatxo aldatu

Kaixo Etxeorratz. Bi gauzatxo labur: 1 berez erail hatxe gabe idazten da, gainera, gehienetan hil hitzarekin nahikoa izaten da. 2 Arkitekturari buruzko artikuluak idatzi dituzunez (eta izen arkitektonikoa duzunez), agian Arkitektura Wikiproiektuan parte hartu nahi duzu... --josugoni (hemen idatzi) 20:46, 7 Azaroa 2006 (UTC)

Txinera aldatu

Arratsalde on, Etxeorratz. Txinako hiri-eskualdeen artikuluak dirale eta, leku izenak jatorrizko hizkuntzan ematen dituzunean txinatar arrunta, txinatar tradizionala eta pinyinera erabiltzen dituzu. Berez, badaude hizkuntzari buruzko artikuluak:

Ondo legoke orain arte egindako artukuluak aldatuko bazenitu, eta berriak irizpide horrekin egingo. Agian txinera eta pinyin bakarrik ipiniz nahikoa litzateke. Lagungarri duzulakoan: --josugoni (hemen idatzi) 16:38, 11 Azaroa 2006 (UTC)

Ondo iruditzen zait. Erabilera zure esku.
Beste gauzatxo bat: Txinako lau hiri udaltasun direla ipini duzu. Berez, udalerri izan beharko luke ez? Ingeles/gaztelaniaz municipality/municipalidad hori udalerri esaten da. Zehatzagoa izateko Aginte Zuzeneko Udalerria edo horrelako zerbait izango litzateke Shanghai, Chongqing eta abarrentzat... Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 17:16, 11 Azaroa 2006 (UTC)
Eta ingelesezko Special Administrative Region (SAR) euskaraz Administrazio Bereziko Eskualdea (ABE). Ikusi Macau artikulua. --josugoni (hemen idatzi) 17:20, 11 Azaroa 2006 (UTC)
Nik uste, Hego Amerikako municipalidad horiek udalerriak dira, eta ez beste zeozer. Baina, nolabait desberdintzekotan udal eta udalerri izan zitekeen. Ez? --josugoni (hemen idatzi) 18:03, 11 Azaroa 2006 (UTC)

Erabiltzaileen blokeoa aldatu

Blokeatu daitezke betirako, bai. Baina kontuan izan behar da erabiltzaile gehienok IP helbide ezberdina daukagula konektatzen garen aldi bakoitzean, eta honenbestez, IP bat blokeatzeak ez du erabiltzaile berberak hurrengo egunean IP ezberdinarekin aldaketak egitea saihesten. Bestalde, IP helbide bat betirako blokeatuz gero, agian beste egun baten beste erabiltzaile batek izan dezake blokeatutako IP hori, eta aldaketak egitea ukatzea. Erabiltzaile erregistratuekin egin daiteke betirako, baina IP helbideekin ez dauka zentzurik kasu gehienetan... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:49, 12 Azaroa 2006 (UTC)

arkitektura aldatu

Iepa Etxeorratz! nik wikiarkitektura proiektuan nahi nuke lagundu. Hainbat dokumentazio badut ere. Ongi iruditzen bazaizu, zuri eta Josugoniri, nire ekarpenei buruz jakin araziko dizuet. Ados? Prest edo ia prest dudana: Frank Lloyd Wright-i buruzko dokumentazioa, Neoklasizismoa, Arkitektura greziarraren konposizio elementuen azalpenak (triglifoa, taulamendua e.a.)

Zuzen iruditzen bazaizu, aste honetan zehar sartzen hasiko naiz. aio! --Zazpi (erantzuna hemen idatzi) 10:17, 14 Azaroa 2006 (UTC)

Gaztelugatxe aldatu

Kaixo! Manhattan adibidez irla bat da eta zubiz inguratuta dago argi eta garbi. Beraz Gaztelugatxe irla bat dela iste dut eta Getariako Sagua edo Urgull penintsulak -Theklan; (zer?) 17:37, 24 Azaroa 2006 (UTC)

Niretzat Gaztelugatxeren kasua Mont-Saint-Michelen berdina litzateke (ES, EN). Marea gora dagoenean irla bat da eta marea behera dagoenean oinez joan daiteke. Hala ere Gaztelugatxera beti joan daiteke oinez zubi bat eraiki zelako. Ingelesezko wikipedian en:Tidal island kontzeptua agertzen da, hau da, marea irla. Agian egokiagoa litzateke, baina kontzeptu hau ez da gaztelerazkoan definitzen, bai ordea frantziar wikipedian (fr:Île accessible à marée basse). Hala ere hori horrela jarriko bagenu Lekeition dagoen irla ere honen barruan sartu beharko genuke, marea behera dagoenean oinez joan baitaiteke. -Theklan; (zer?) 15:42, 25 Azaroa 2006 (UTC)
Beno, Gaztelugatxera joan daiteke beti oinez zubi bat eraiki dutelako, definizioz zubiak ez duelako behar azpitik pasa ahal izatea. Egin zuten bakarra agian jada marea behean zegoenean igaro ahal zen bide bat marea goran zegoenean ere sortzea zen. Gainera baselizara joateko bidea eraiki zen, eskailera famatuak eta guzti. Horregatik nik uste berez irla bat dela, Saint-Michel bezala. Baina beno, gu bion arteko eztabaidak ez du konponduko... beraz beste zerbait asmatu beharko dugu! -Theklan; (zer?) 18:31, 25 Azaroa 2006 (UTC) (Bide batez, oso argazki guapoa Kroaziakoa!)

Udalerriak aldatu

Gabon Etxeorratz: Falta diren bizkaiko udalerriak egiten hasi zarela ikusi dut. Eskuineko infotaula osoagoa agertzeko idatzi

| bandera =
| armarria = sin_escudo.svg
| igo = igo

Horrela aramarri generikoa agertuko da, eta azpian armarri/banderak Commonsera igotzeko ohartxoa. Zalantzarik baduzu, hemen nago. --josugoni (hemen idatzi) 19:37, 28 Azaroa 2006 (UTC)

Oso ondo. Baina kontuan hartu ez dela ezer idatzi behar lerro honetan:
| bandera =

Bestela armarria eta bandera generikoak agertzen dira eta batekin nahikoa dugu. Gainera, askotan herriko armarria bakarrik dago. Ikusi ere bai hau idatzi behar dela

| igo = igo

azpian armarri/banderak Commonsera igotzeko ohartxoa agertzeko. Horrela, edozeinek zuzenean Commonsera (eta ez euskarazko wikipediara) igo ditzake armarriak.

Hinomaru aldatu

Hinomaru troll bat dela uste dut: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txinera_tradizionala&oldid=279147

Enpresak aldatu

Enpresak dira eta beraz, ez dira izenak itzuli behar izen propioak baitira. Kabri, (erantzunak hemen) 20:43, 29 Azaroa 2006 (UTC)

Biztanleria aldatu

Kaixo, nondik atera dituzu datu horiek? Ofizialak INE-ak ateratzen ditu eta oraindik 2005. urtean daude. Aio! Kabri, (erantzunak hemen) 12:18, 28 Abendua 2006 (UTC)

Tildeak aldatu

Ez nago oso ados hemengo arau honekin, baina momentuz, tildeak ezin dira jarri izenburuetan. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 19:45, 3 Urtarrila 2007 (UTC)

Lasai, konturatu egin nintzen azkar aldatu zenuela. — Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 21:06, 4 Urtarrila 2007 (UTC)

Bizkaiko udalerriak aldatu

Iepa etxeorratz! Wikipediaren txokoan irakurri dut Bizkaiko udalerrien gainean zaudela idazten. Nik ere hori egiteko asmoa daukat (momentuz armarriak nabil igotzen commons-era) eta onena nire ustez ados jartzea eta lana zatitzea litzateke, alferrikako lanik ez egitearren. Wikiproiektu bat sortu ere genezake. Zer deritzozu? -- Janfri; idatzi lasai 12:35, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Ondo iruditzen zait, hasi zu busturialdekoekin, eta nik armarriekin bukatzean Lea-Artibaikoekin hasiko naiz. Udalerrien wikiproiektu bat sortuko dugu jendea apuntatu dadin? -- Janfri; idatzi lasai 13:44, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Interesgarria izan daiteke kohesioa mantentzeko udalerri denen artikuluak eskema beraren arabera idaztea. Zer proposatuko zenuke? -- Janfri; idatzi lasai 18:00, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Txikik egin du horrelako plantila moduko bat udalerrien eredua modura, ea zer iruditzen zaizun [2] -- Janfri; idatzi lasai 23:33, 12 Urtarrila 2007 (UTC)

Bandalismotik berreskuratzea aldatu

Kaixo!

Badira hiru modu. Nik lehenago zuk bezala egiten nuen, historiari eman, kopiatu eta itsasi. Baina gero konturatu nintzen aldaketak konparatzeko ematen badiozu goian desegin jartzen duela. Hor eman eta gero aldaketak onartu eta zuzenean aldatzen du. Hirugarren modua Lankide:Theklan/monobook.js artxiboko kodea hartu eta Lankide:Etxeorratz/monobook.js artxiboan kopiatzea da. Nahi baduzu Lankide:Theklan/monobook.css ere kopiatu dezakezu. Hau Monobook Suite programa da, aldaketak egiteko askoz modu hobea. Bertan //incluir ("","","reversion.js"); /*Módulo de Reversión */ ikusten duzun lekuan hasierako // kendu behar duzu. Horrekin aldaketak kentzeko modu oso azkarra omen duzu, baina nik oraindik ez dut probatu. Berdina egin behar duzu aurreko anti-bandalismo moduluarekin. -Theklan; (zer?)   12:31, 15 Urtarrila 2007 (UTC)

Artikuluen luzera aldatu

Kaixo! Nola lortu duzu artikuluen luzera jakitea? Non agertzen da datu hori? Aurreko astean intrigatua egon ginen bilatzen eta nik behintzat ez nuen aurkitu. -Theklan; (zer?)   18:05, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

Eskuz, orduan? Bejondeizula! -Theklan; (zer?)   01:21, 18 Urtarrila 2007 (UTC)
Kaixo berriro! Zuk jarritako informazioarekin orrialde bat egin dut, bertan grafikak eta egin ahal izateko. Horrela noizero aztertu ahal dugu zein de kalitatearen hobekuntza. -Theklan; (zer?)   13:59, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

Urakanak eta bestelako ekaitzak aldatu

Gabon wikiproiektukide:

Euskaltzaindiaren arabera urakan da eta ez *hurakan (ikusi hemen). Beheragune hitzari buruz, agian zuk esaten duzuna da aproposena, nik Ibon Sarasola euskaltzainaren aholkuak (edo aginduak) jarraitzen ditut, besterik gabe. Egia dena, *borraska ez dela euskara, gaztelania baizik, ezta ere nazioartekoa. Onena, nik uste, zuk esandako behe presio gune ipintzea litzateke, ingelesak bezalaxe. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 19:53, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal Astea aldatu

Kaixo! Nahi baduzu gai gehiago ere proposa daitezke, eh! -Theklan; (zer?)   11:33, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Wikipedia beste hizkuntzetan terminoak aldatu

Wikipediako artikuluetan beste hizkuntzetako terminoak nola sartzen dira eskuz edo automatikoki egiten da? --Telle 10:52, 24 Urtarrila 2007 (UTC)

Maria Magunazelaia aldatu

Arratsalde on!

Ikusi dut Maria Magunazelaiaren artikuluari biografia gehitu diozula, tira horretarako lanean nenbilen, baina aurre hartu didazu. Tira, ez zait axola eta dena den mila esker, ea bion artean artikulu hau hobetzen dugun. ;)

Gainera, zalantza bat daukat. Maria Magunazelaia Ermuan jaio zen, eta uste dut Eibarren bizi izan zela, orduan ez al zen Eibarko kirol klubean egon? Gainera, Mariari buruzko informazioa bilatzen ari nintzela Mariak Eibarko kirol klubari eskainitako argazki bat ikusi dut. Beraz, horrexegatik nago zalantzan. Gainera Mariari buruzko oso informazio iturri gutxi aurkitu ditut.

Esker anitz.

--Bigun Agentea 18:19, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

Bai, nahiko korapilatsua da gaia. Uste dut ikastolan erabiltzen nituen euskarazko liburuetako batean daukadala Mariari buruzko informazioa, baina ez nago oso ziur. Edukiz gero kontsultatuko nuke. Gainera, lehen esan duadn bezala oso informazio iturri gutxi dago. Maria Magunacelaya izenarekin bilatu dut eta emaitzak urriagoak dira.
Dena dela, nik Eibar Kirol Kluba dela esango nuke. Nire arrazoia honako hau da: Eibarko blog batean dago informazioa eta Ermuako Kirol Kluba balitz, idazleak argi utziko zukeen Ermuakoa zela. Gainera, Eibarko txirrindularitzat hartzen dute nahiz eta Ermuan jaio zen. Halaber, Thieme-Edeler idatzi dut bilatzaile batean eta Eibarko enpresa bat dela jartzen du. Halere, ez da %100 fidagarria Eibar Kirol Kluba denik.
Zalantza konpontzeko modu erraza bururatu zait, "Ermuako kirol klubean" kentzea eta horren ordez "Kirol klub batean" idaztea. --Bigun Agentea 20:05, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

Bilboko historia aldatu

Eskerrik asko!

Egia esan oraindik gauza batzuk geratzen dira, batez ere Gerra Karlistak eta Gerra Zibilaren garaikoa (Bilbon egotea gobernua eta horrelakoak). Eta bestaldi, bai, Bilbopedia egingo dugu laister hemen eta utziko ditugu gipuzkoar horiek euren eduki eskasekin! jejeej! -Theklan; (zer?)   20:37, 27 Urtarrila 2007 (UTC)

Denbora gutxigaitik izango da... ;) Kabri, (erantzunak hemen) 02:34, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Eraikin koordenatuak aldatu

Kaixo! Momentuz hori eginda dago Euskal Herrirako, baina oso erraza da mundurako moldatzea. Beraz orain egingo nuen hori, Estatu Batuetako bat egiten, instalatu berri dudan WikiMiniAtlasaren froga batzuk egiteko. -Theklan; (zer?)   23:53, 29 Urtarrila 2007 (UTC)

Kitto! Egina. Begiratu Etxe Zuria. -Theklan; (zer?)   00:12, 30 Urtarrila 2007 (UTC)
Aldaketa bat ere egin diot. Orain munduko bola bat agertu beharrean etxetxo bat agertzen da. -Theklan; (zer?)   15:46, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Kaixo berriro! Hitz egiten egon naiz WikiMiniAtlasaren egileekin koordenatuen inguruan. Tresna honekin mapatxo bat irekitzen da koordenatuei ematerakoan eta suposatzen da lan bat eginda (eurek) mapa horretan dauden koordenatu loturak agertzen direla. Hau da, Altsasu artikuluan bazaude eta ematen badiozu, irekitzen den mapan Sakanako beste herriak ikusten dira (nik jarri nielako txantiloia). Gauza da eurek lan hori egingo duten edo ez erabakitzeko koordenatu orrialde nahiko izan behar ditugula 3 edo 4 egun hauetan (konbentzitzeko). Animatzen zara egun hauetan herri, auzo eta bestelakoei koordenatuak sartzen? -Theklan; (zer?)   20:02, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Zeinen arin jarri zaren! Egingo dut Wikiproiektu bat egin daitezkeen gauza berriak azaltzeko. -Theklan; (zer?)   21:35, 30 Urtarrila 2007 (UTC)
Zure atzetik lan berdina ez egitearren, begiratu nahi baduzu Amaritan nola egin dudan koordenatuetan eta zuk ere egin dezakezu Gasteizko beste herrietan. Zuk esan. -Theklan; (zer?)   22:38, 30 Urtarrila 2007 (UTC)
Earth Tools erabili dezakezu herriak aurkitzeko eta Kalkulagailua datu horiek aldatzeko bestela. Ni eskuz bilatzen nabil non dauden herri horiek, nahikoa gerturatuta hibrid metodoan izenak agertzen baitira. -Theklan; (zer?)   22:45, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Arkitektura greziarra aldatu

Iepa! hainbat artikulu ditut prestaturik. Arkitektura minoikoa, mikenikoa eta greziarra (arkaikoa+klasikoa+helenistikoa). Arazoa sailkapenean daukat: 3ak greziarrak dira (minoikoa, mikenikoa, eta greziarra). Baina ez dakit greziarra, mikenikoak eta minoikoak, zibilizazio ezberdinak zirelako, beren kapitulu bereizia behar ote duten. Kasu horretan, bi kategoria berri sortu beharko genituzke, ezta? Bi irtenbide ikusten ditut: 1) Arkitektura greziarra=minoikoa+mikenikoa+greziarra ala 2) Arkitektura Minoikoa / Mikenikoa / Greziarra. Zer uste duzue?? Zazpi (zure erantzuna hemen utzi) 15:44, 16 Apirila 2007 (UTC)

Agur Etxeorratz! aldatu

Kaixo Etxeorratz,

I would be greatly thankful if you could help creating an .eu Wiki-entry corresponding to the PIP:

http://en.wikipedia.org/wiki/Puerto_Rican_Independence_Party

http://fr.wikipedia.org/wiki/Parti_indépendantiste_portoricain

Do you think that creating a brief eu version of the article,would be possible?

Mila esker!!!!!