Ireki menu nagusia
Eustakio Beaumarchèskoa
Datu pertsonalak
Izen osoa Eustache de Beaumarchès
Jaio 1240
Othis (Frantziako erresuma)
Hil 1295
? ()

Eustakio Beaumarchèskoa[1] (Othis, Seine-et-Marne, 1240 - 1295) Frantziako erresumako seneskala izan zen.

Filipe III.a Frantziakoaren erreinaldian, Aurillaceko abadiaren jagolea izan zen. 1268an Alfontso Poitiersekoak Tolosako konderriaren seneskal bilakatu eta, hau hil zenean, 1272 eta 1294 artean, konderria kudeatu zuen[2].

Blanka Artoiskoa hil zenean, honek Frantziako koroaren babesa eskatu zuen bere alaba erregina izan zedin eta, Nabarreriako Gerran zegoela, 1275ean erresumako gobernadore bilakatu zen[3].

Aragoiar Gurutzadan ere parte hartu zuen: Navardúngo setioan, Arango haranako inbasioan eta Perpinyàko matxinadan. 1285ean Girona okupatu bazuen ere, Coll de Panissarseko guduan menderatua izan ondoren, Okzitaniara itzuli zen.

Bere lurraldeetan 22 hiriburu eratu zituen, Garona eta Aturri artean.

ErreferentziakAldatu

  1. Batzuetan Beaumarchais, egungo toponimoaren grafiari jarraiki
  2. Marcellin Boudet, Dans les Montagnes d'Auvergne, de 1260 à 1325 : Eustache de Beaumarchais et sa famille
  3.   Jimeno Jurio, Jose Maria (1991) Guerra de la Navarrería Navarra: temas de cultura popular Iruñea ISBN 84-235-0436-0 .