Euskal literatura Bigarren Pizkundean

Bigarren Pizkundea deitzen zaio 1960ko hamarkadaren ondoren euskal literatura izandako berritzeari. Formalki desberdindu behar da Euskal literaturaren Lehen Pizkundearekin, foruzaletasunaren ondorioz sortutakoa.

Historia

aldatu

Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, euskal literaturak une latzak bizi izan zituen. Argitaratu zituzten lehendabiziko liburuak Telesforo Monzonen Urrundi (1945 Mexiko Hirian), Jokin Zaitegiren Goldaketan (1946 Mexiko Hirian) eta Salbatore Mitxelenaren Arantzazu (1949 Guatemalan).

1950eko hamarkadaren bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, tartean Gabriel Aresti. Honek Harri eta Herri (1964) bere liburuan Europan modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Bere garaian libururiak salduena zen eta euskal herriaren isla berria erakusten zaigu: jadanik Orixeren Euskaldunak baserri-euskal herria aldendu eta "Euskal Hiria" sortuz. Arestik gaztelaniaz idatzi zuten euskal poetak zituen lagun, Blas de Otero edo Gabriel Zelaia, konpromiso sozial bere zutelako. Era berean, antzerkiari ekin zioten talde batzuekin edo Ez Dok Amairu, "Euskal Kantagintza Berria" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere harreman estuak izan zituen.

Eleberriei buruz, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) lehendabiziko euskal eleberri modernoa da, existentzialismo ereduak jarraitzen duena. Gero Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako eta Ehun metro (Nouveau Roman mugimenduaren eragina dutenak) eta Anjel Lertxundi agertu ziren.

Behin frankismoaren garaiak pasata, euskarazko argitaletxeak joritu ziren urtero 1.500 titulu argitaratzen, eta 300 idazle inguru izanda. Euskal literaturaren urrezko aro honetan, lehendabizikoz Euskal Herritik kanpo arrakasta izan duten idazleak agertu dira: Bernardo Atxaga (Obabakoak edo Behi euskaldun baten memoriak) edo Unai Elorriaga (SPrako tranbia).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu