Arantzazu, euskal-sinismenaren poema

Arantzazu, euskal-sinismenaren poema Salbatore Mitxelenaren lehenengo poesia liburua izan zen eta Hego Euskal Herrian frankismoaren garaian argitaratutako lehenengoa, 1949. urtean. Xabier Eulateren marrazkiak ditu, azalakoa barne.

Arantzazu, euskal-sinismenaren poema
Datuak
Idazlea (1949)
Argitaratze-data1949ko uztailaren 31
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak247

Gaia eta estiloa

aldatu

Poemetan zehar erlijioa da gai nagusia, eta horixe da zentsuraren baimena jasotzeko arrazoia. Oso nabaria da obra honetan gerra aurreko poesiaren eragina, eta zehazkiago, Xabier Lizardirena. Honekiko desberdintasuna tonuan dago, izan ere, hura baino ezkorragoa da Mitxelenaren olerkigintza, gerraosteko gizarte giroaren eraginez. Aldiz, Lizardiren estilo trinkoa erabiltzen du eta, hark bezala, herri poesiaren eragina oso nabarmena da berarengan. Herri poesiaren metro laburrak eta errepikapenak dira, bestalde, etsiak jota zegoen gizarteari baikortasuna eta bizi nahia emateko erabiltzen duen teknika.

Azken zatia

aldatu

Hala ere, Arantzazu, euskal-sinismenaren poema liburua ez zuen Mitxelenak osorik argitaratu 1949an. Bigarren zati bat ere bazuen idatzita, "Bizi-nai" izenburua zuena. Hau Guatemalan kaleratu zen, Euzko-gogoa aldizkarian, 1954. urtean. Zati honetan gaia politikoagoa da, eta autoreak, zentsuraren galbahea pasatuko ez zuelakoan, ez zuen lehenago argitara eman. Azken zati honek interpretazio politikoa ematen dio obra osoari. Honela, eta esaterako, Arantzazurako kristau erromesaldia denak "euskal garai berria iristeko" helburua du.

Kanpo estekak

aldatu