Ireki menu nagusia

Artikulu hau 1880-1918 bitartean argitaratutako aldizkariari euskaltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskal Herria (argipena)».

Euskal-Erria 1880an Jose Manterola gazteak sortutako aldizkari euskaltzale bat izan zen. 1918an argitaratzeari laga zion, denera 79 ale argitaratu zituelarik. Aldizkari honek garrantzi handia izan zuen XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako mundu euskaltzaleak behar zuen azpiegitura eman eta euskal idazleei hedabidea eskeinez.

Euskal-Erria
Euskal-Erria (1880).jpg
Mota Euskal kultura
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1880
Azken alea 1918
Hizkuntza gaztelania, euskara
Argitaratze lekua Donostia
Banaketa
Ekoizpen osoa 79
Banatze-eremua Euskal Herria
Historia
Ideologia Euskaltzalea
Sortzailea Jose Manterola
Zuzendaria Jose Manterola (1880-1884)
Antonio Arzak (1884-1904)
Francisco López Alén (1904-1910)
Adrian Loiarte (1910-1918)
Zutabegileak Karmelo Etxegarai, Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola, Ramon Artola, Juan Carlos Guerra, Serafin Baroja, Manuel Antonio Antia eta Gregorio Arrue
Identifikadoreak
ISSN 0213-991X

HistoriaAldatu

 
Euskal-Esnalea aldizkariaren 13. zenbakia eta Euskal-Erria aldizkariaren alea ikusgai, Donostiako San Telmo museoa.

Manterola oso gazterik eta gogo biziz euskal literatura eta kultura lantzen hasi eta bere burua Gipuzkoa nahiz gainontzeko Euskal Herriko pentsalari onenez inguratzea lortu zuen.

Euskal-Erria aldizkariak bere aurkezpenean zioenez: zazpi euskal herrialde hauetako ezaugarriak jaso eta zabaltzeko asmoa dago, herrialde hauei "Heptarkia Euskara" dei geniezaioke"; bere antzinako hizkuntza, jatorrizko abesti eta ohiturak, historia, bere lege eta usadioak ezagutzera eman, euretatik bitxiena den guztia bilduz, gure idazleen argitaratu gabeko, akitutako, ezezagunak diren edota interes handiena duten idazlanak argitaratuz eta gure aldizkaria benetako bilduma bat, herrialdearen bitxikerien eskugida bat gauzatzeko asmoz, gaur egun euskal letrei kultua eta izena ematen dieten horien babesa jaso guraz.

Euskal-Erria aldizkaria Donostiako Euskal Lore Jokoen Udal Organua izan zen, baita Gipuzkoako Monumentuen Elkartea, Euskal Batzarre, Euskara Kultur Elkargoa, Euskal-Nafar Folklore eta Arte Ederretako elkarteen batzorde lanak ere egin zituen.

ZuzendariakAldatu

Euskal-Erria aldizkariak bere ibilbidean zehar honako zuzendari hauek izan zituen:

KolaborazioakAldatu

Aipatutako izenez gain beste pertsona nabarmen hauel aldizkaria bultzatu nahiz bertan ere idatzi zuten: Karmelo Etxegarai, Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola, Ramon Artola, Juan Carlos Guerra, Serafin Baroja, Pedro Soraluze, Manuel Antonio Antia eta Gregorio Arrue.

IruditegiaAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu