Gregorio Arrue

euskal idazlea

Gregorio Arrue Rezola (Hernani, 1811ko maiatzaren 22a - Zarautz, 1890eko apirilaren 22a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen. Haren lehen deitura Arruabarrena zen.

Gregorio Arrue
Gregorio Arrue itzultzailea.png
Bizitza
JaiotzaHernani1811ko maiatzaren 22a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz1890eko apirilaren 22a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Literaturaren Zubitegia: 333

Frantziskotarren seminarioan 1831 arte, apaizgoa utzi behar izan zuen eri zegoelako. Zarautzen eskola-maisu, Bonaparte Printzea eta Van Eys filologoen laguntzaile izan zen (1857). Itzultzaile ugaria bezain trebea, bere Brabanteko Genobebaren bizitza itzulpenak ospe handia hartu zuen Euskal Herrian. Euskal itzultzaileen eredu, lan asko eman zituen argitara, erlijiozkoak gehienak, gaztelania nahiz beste euskalkietatik gipuzkerara bihurtuak (Juan Jose Mogelek Markina aldeko bizkaieraz idatziriko Baserritar jaquintsuaren echeco escola; Sebastian Mendiburu oiartzuarrak goi-nafarreraz idatziriko Jesusen Bihotzaren Devocioa, Tolosa, 1883). Liberalen doctrina pecatu da liburua berriz, katalanetik edo gaztelaniatik itzuli zuen (Felix Sardá i Salvany, 1887, Bartzelona).

LanakAldatu

ErlijioaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu