Batasuneko garrantzizko leku
(«Batasunaren garrantzizko leku» orritik birbideratua)
Batasuneko garrantzizko lekua[1] (BGL) Europar Batasuneko leku bat da, leku hori dagoen eskualde biogeografikoaren edo biogeografikoen barruan ekarpen nabarmena egiten duena habitat natural mota baten edo espezie baten kontserbazio egoera mantentzeko edo berreskuratzeko, eta Natura 2000 sarearen koherentziari ekarpen nabarmena egin diezaiokeena, edo eskualde biogeografiko horren edo horien barruan bioaniztasuna mantentzeko ekarpen nabarmena egiten duena. Halaxe dago jasota Europar Batasunaren 92/43/EEE zuzentarauan.[2]
Hego Euskal Herrian, Batasuneko garrantzizko 94 leku daude: 52 Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 42 Nafarroa Garaian.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm
- ↑ (Ingelesez) Council Directive 92/43/EEC of 21 May 1992 on the conservation of natural habitats and of wild fauna and flora. 1992-07-22 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).