Peñamellera Baja
Peñamellera Baxa Asturiesko ekialdean dagoen udalerria edo conceyua da, Orienteko eskualdean kokatutakoa. Iparraldean Llanes eta Ribadeva, mendebaldean Peñamellera Alta, ekialdean Herrerías (Kantabria) eta hegoaldean Peñarrubia (Kantabria) udalerri mugakide ditu.
Peñamellera Baja | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Asturiasko kontzejua | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Asturiasko Printzerria | ||||||||||
Probintzia | Asturiasko probintzia | ||||||||||
Alkatea | José Manuel Fernández Díaz | ||||||||||
Izen ofiziala | Peñamellera Baja | ||||||||||
Posta kodea | 33... | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 33047 | ||||||||||
Herriburua | Panes (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°18′27″N 4°35′12″W / 43.3075°N 4.5866°W | ||||||||||
Azalera | 83,85 km² | ||||||||||
Mugakideak | El Valle Altu de Peñamellera, Llanes, Ribadeva, Val de San Vicente, Herrerías, Lamasón, Peñarrubia eta Tresviso | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.221 (2023) −4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 15 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | O | ||||||||||
aytopanespbaja.com |
Bere lurraldearen zati bat Cuerako mendilerroaren babesgunean sartuta dago. Panes da herrigune nagusia.
Parrokiak
aldatuAuzoak | Biztanleak (2013)[1] | Gizonak | Emakumeak |
---|---|---|---|
Abándames | 150 | 76 | 74 |
Alevia | 70 | 33 | 37 |
Buelles | 114 | 57 | 57 |
Cuñaba | 48 | 24 | 24 |
Merodio | 90 | 46 | 44 |
Narganes | 68 | 43 | 25 |
Panes | 585 | 279 | 306 |
Siejo | 94 | 45 | 49 |
Tobes | 112 | 59 | 53 |
Artea
aldatuEuropako Mendien atarian, Peñamellera Bajak bazter natural ikusgarriak barne hartzen ditu, kontzejuaren ondare nagusia dena. Ikusgarriak dira paisaiak Cuñabatik eta San Estebandik, azken honetan begiratokia dagoelarik. Azken auzo hau 1990ean izendatu zuten "Pueblo ejemplar de Asturias".
Bestela, La Lojako kobazuloak historiaurreko aztarna garrantzitsuak gordetzen ditu, labar arteazko grabatuekin panel handi bat duena, zaldi, zezen eta beste animalia batuzk irudikatuz.
Erlijiozko arkitekturari dagokionez, ondarea ez da inguruko udalerrietan bezain aberatsa. Hondar erromanikoak besterik ez daude San Vicenteko elizan (Panes), baita San Juan de Ciliergo eta San Juan de Alievako elizetan ere. Osagai gotikoak dituzte Abándemes, Merodio eta Tobeseko tenpluek eta Nuestra Señora de Espioñako baselizak.
Eraikin zibilen artean, jauregi eta etxetzar (casona) ugari daude, besteak beste XVII. mendeko Palacio de La Cajiga eta Palacio del Palenque (Abandames), Palacio de San Román (Panes), Palacio de Cerébanes, Casona Mier (Siejo), Palacio de L´Abariega (Cimiano) eta Hoyos familiaren jauregiak Bores-en eta La Sernan.