Eukene Urkaregi

margolari bizkaitarra

Eukene Urkaregi Urrutxua (Begoña, Bilbo, 1950eko apirilaren 17a) euskal artista da, zeta eta bestelako euskarrietan pintatzen espezializatua, hainbat ehunetan tindatzen (artilea, kotoia, organtza, biskosa, belusa...).

Eukene Urkaregi

Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo1950eko apirilaren 17a (74 urte)
Familia
AitaGregorio Urkaregi Madariaga
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Arte-prestakuntza

aldatu

1960ko hamarkadaren erdialdera, olio-pinturan hasi zen, Carmen Urrutxua eta Jesús Idoeta euskal margolariekin.[1] 1970reko hamarkadan eskultura abstraktuan murgiltzen da, Lorenzo Frechilla eta Teresa Eguibar eskultoreekin, egurrez eta brontzez zizelkatzen aritu zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, zeta eta beste euskarri batzuk margotzen hasi zen, hainbat ehunetan tindatuta (artilea, kotoia, organza, biskosa, belusa…), Dimo Dimitrov bulgariarrarekin eta Chris Steffan alemaniarrarekin.[2]

Eukene Urkaregiren lanak hainbat museotan aurki daiteke:Guggenheim Bilbao, Peggy Guggenheim Venezia eta Arabako Artium. Halaber, Jorge Oteiza Fundazioko Museoaren inaugurazioan Eukene Urkaregi aukeratu zuten eskultore horren horma-irudi batean inspiratutako foulard bat sortzeko, gero inbitatu ilustreei opari gisa emateko (Elena de Borbón Espainiako infantari esterako).[2]

Estilo artistikoa

aldatu

Autodidakta da. bere lan espresionistek bere barne-mundua islatzen dute, bere sentimenduen adierazpena dira, lerroa eta kolorea modu tematiko eta hunkigarrian erabiltzen dituela.[2] Valentziako Udalak argitaratutako Ruth de la Puerta Escribanoren "El abanico valenciano" liburuan, egileak artistari buruzko iruzkin hau egiten du:[2]

« Tindatzeko teknikaren zailtasuna hasiera-hasieratik agertzen da, akatsak zuzentzeko ezintasuna dela eta. Horrez gain, gero plangintza egin behar da, sortzailearen lana zirriborrotik azken marrazkiraino luzatzen da, eta bukaeran produktuaren akabera borobildu behar da: garbiketa, lehortzea, aprestua ematea eta lisatzea. Zetaren gaineko lana bi modutan zehazten da. Alde batetik kuta, erabiltzea irudien lerroak eta ingeradak mugatzeko, eta, bestetik, pintura zetaren gainean aplikatzea, behin kuta alde batera utzita.

Eukene Urkaregik kalitate oneko katagorri-iledun pintzelak erabiltzen ditu, pintura likidoa zetaren gainean hobeto zabaltzeko, horrela zetak pintura kantitate egokia jasotzen baitu. Berak egindako abanikoak, margotu ondoren, hainbat fabrikatan muntatzen dira (Aire Arte. Valentziako Lorca eta Barber-ren ondorengoak).

Urkaregik zetaren munduari egiten dion ekarpen pertsonalak argitasuna, distira eta bizitasuna ditu oinarri. Material aberats horri ematen dio kolore bero eta hotzen arteko konbinazio harmonizatuengatik, marrazki zehatzetan integratuta azalduko direnak (batzuetan marrazki abstraktuak, beste batzuetan errealistak (loreak, zirkuluak, uhinak). Bestalde, Urkaregi gai da materialaren akatsak aprobetxatzeko, akats horiek margoaren elementu birtuoso bihurtuz.

»
Ruth de la Puerta Escribano[2]

"Soinean eramateko artea" gisa kokatu daitezkeen zapi, fular eta xalez gain, Eukene Urkaregik beste osagarri batzuk ere margotzen ditu, hala nola blusak, kamisetak, gorbatak, poltsak, aterkiak, belarritakoak, krisketak, etab.

Urkaregik margotutako hainbat objektu ikus daitezke apaingarri gisa zenbait erakunde eta enpresatan, besteak beste hauetan: Eusko Jaurlaritzako Industria Saila, Tecnalia, Labein, Arcelor, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Saila, Ezker Batua, Berdeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreordetza, Gaiker...

Eskulturak ere egin ditu, baita zeta- eta olio-koadroak ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. «IDOETA GORBEÑA, Jesús - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) de la Puerta Escribano, Ruth. (2005). El abanico valenciano. AYTO. VALENCIA = AJUNTAMENT DE VALENCIA ISBN 9788484841678..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu