Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatu eta bultzatu duen lankidetzazko gobernantza programa da. Programa horren helburua Gipuzkoak etorkizunera begira dituen erronkak hauteman eta horiei aurre egitea da erakundeen nahiz ekonomiako eta gizarteko eragileen elkarlanaren bitartez, ondoren emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren politika publikoetan txertatzeko[1].

Eredua aldatu

2016an abiarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua, Markel Olano diputatu nagusi zelarik, politikaren eta gizartearen artean sortutako urruntzea gainditu eta lurraldean lankidentzazko gobernantza eredu bat finkatzea helburu zuela[2][3][4].

Horretarako, Gipuzkoak dituen indarguneak eta ahalmenak baliatu nahi izan ditu, etorkizuneko erronka garrantzitsuei elkarlanean erantzuten hasteko; hala nola gizartearen zahartzea, industriaren digitalizazioa, lan inklusiboa, euskararen erabilera eta mugikortasunak bizi duen iraultza[5].

Hori dela eta, bi oinarri nagusi ezartzen ditu Etorkizuna Eraikiz-ek: esperimentazio aktiboa eta elkarlana erakundeen eta gizarteko eragileen artean.

Programa hau lau ardatz nagusitan bana daiteke: Gipuzkoa Taldean, Proiektuen Bulegoa, Gipuzkoa Lab eta erreferentzia zentroak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian bertan ere badu leku berezi bat ekimen honek: Etorkizuna Eraikiz Gunea da hau. Bertan egiten dira eredu programa baitan egiten diren jarduera asko[5].

Gipuzkoa Taldean aldatu

Honen helburua herritarren artean hausnarketa eta proposamena sustatzea da, etorkizuneko erronken aurrean.

Alor honetan eratu dira Etorkizuna Eraikiz-en Think Tank-ak. Honako gai hauen inguruan hausnartzeko lan talde hauek sortu dira: kultura politiko berria, berreskuratze berdea, etorkizuneko lana eta ongizate sistemaren etorkizuna. Talde horietan 90 pertsona inguruk hartzen dute parte, eta jada 52 proposamen sendo atera dira beraietatik[6].

Gipuzkoa Taldean-en barruan Lan Mahai Politikoa ere aipatzekoa da. Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoetako ordezkariek osatzen dute. Bertan, hurrengo hamarkadarako gizarte, ekonomia eta politika arloko funtsezko erronkak dituzte aztergai[7].

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aurrekontu Irekiak ere atal honetan kokatzen dira. Ekimen honen bitartez, herritarrek proposatu eta aukeratu ditzakete Foru Aldundiak babestu beharreko proiektuak, gizarteak politikagintzan duen parte hartzea sustatuz[8].

Proiektuen Bulegoa aldatu

Proiektuen bulegoaren helburua hausnarketa eta egitasmo esperimentalen arteko lotura (edo zubia) izatea da, proiektuko eragile guztien arteko konektagarritasuna eta logika erlazionala bermatuko duena.

Gipuzkoarrek mota askotako ekimenak proposatu dituzte, eta horietako asko Herritarren proiektuak izeneko diru-laguntza deialdiaren bidez babesten ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak[9]. Adibidez, 2020. urtean 24 proiektu berri jarri ziren martxan[10].

Etorkizuna Eraikiz-en historian egin den proiektu horietako bat EkoFish izan da. Proiektu horren helburua gazteek itsas ingurumena zaintzeko eta ahalduntzeko modu berri bat ezagutu eta erabiltzea da, horrela itsasoko arazoez hausnartu eta horiei aurre egiteko kontzientziatzeko. Horrez gain, proiektuak gazteei iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularri buruzko ezagutzak ere transmititzen dizkie[11].

Ekintza hau 2018. urtean hasi zen arren, ez zen orduan amaitu. Horrela,  2020-2021 eskola urtean zehar hirugarren edizioa egin zen[12]. Urte honetan lau ikastetxek hartu zuten parte. Bertan ikastetxe bakoitzeko ikasle taldeek hainbat proiektu garatu zituzten itsas hondakinen erronkari aurre egiteko[13].

Gipuzkoa Lab aldatu

Espazio honen bidez 30 proiektu esperimental martxan jarri ziren; hortik sortu ziren orain hainbesteko garrantzia duten erreferentzia zentroetako batzuk[14].

Horietako bat Turismoko HUB-a da. Bere helburua Gipuzkoako turismo sektoreko eragileen arteko kolaborazioa bultatzea da, sektoreak berak aurrera egin dezan[15].

Etxean Bizi izeneko ekimena da beste proiektu esperimental bat. Honen helburua adineko pertsonentzat etxez-etxeko arreta sistema iraunkor bat sortzea da; mendekotasuna edo ahulezia egoeran dauden ororentzat, bereziki. Horrela, arreta mota hau garatzeaz gain, erabiltzaileen bizi kalitatea ere asko igotzea espero da[16][17].

Azpimarratzeko beste proiektu bat enpresetako administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia sustatzean datza. Gipuzkoako Foru Aldundiak berdintasuna lortzeko egin dituen ekimenetako bat da hau. Bere helburua, beraz, emakumeen presentzia areagotzea da administrazio-kontseiluetan. Horretarako, horretarako kontseiluetan “parte-hartze maila monitorizatzea erraztuko duten ekintzak inplementatu eta plataformak eta datu-baseak prestatu” dira[18].

Erreferentzia Zentroak aldatu

Etorkizuna Eraikiz-en funtsetako bat “Gipuzkoaren berrikuntza gaitasuna ahalik eta gehien baliatzea da” lurraldearen desafioei aurre egiteko garaian[19].

Prozesu horretarako ezinbestekoak dira erreferentziazko zentroak. Hauetako bakoitzak gai ezberdinetako helburuak ditu eta, eremu bakoitzean lurraldeak dituen ezagutza, ekintzailetasuna eta elkarlanerako gaitasuna areagotzea dute xede. Zentroak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena dira, gainontzeko erakundeekin eta alor bakoitzeko eragileekin elkarlanean.

2021eko uztailaren amaieran, 8 dira Etorkizuna Eraikiz programaren barnean garatutako erreferentzia zentroak:

Horrez gain, eraikin fisikorik izan gabe ere, eredu berari lotuta garatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkar Ekin Lanean 2021-2023, Enplegu Inklusiboa eta Kalitatezkoa sustatzeko Gipuzkoako Estrategia. Estrategia honen helburua da lan merkatuan sartzeko eta finkatzeko zailtasun gehien duten pertsonei kalitatezko enplegua, enplegu duina, inklusiboa eskaintzeko sistema garatzea[28][29].

Ekimenak aldatu

Goiko lerroetan aipatutakoez gain, ezinbestekoa ekimen batzuei lerro batzuk eskaintzea. Hau da Etorkizuna Eraikiz-en kapsularen kasua. Gipuzkoako herrietan zehar ibili da kapsula 2021eko udan, eta bere helburua etorkizuneko Gipuzkoari buruzko hausnarketa zabaltzea da herritarren artean[30].

Kapsula tunel bat bezalakoa da. Hori kontuan hartuta, bere barruko zati batean Gipuzkoaren egungo ezaugarriak agertzen dira. Hauek ikusi ondoren, kapsularen beste zatiak Foru Aldundia ematen ari den urratsak gordetzen ditu. Azkenik herritarren txanda da, beraien hausnarketa idatzi eta kapsulan horretarako jarrita dagoen kutxan uzteko[31].

Erreferentziak aldatu

  1. Etorkizuna Eraikiz web orria”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  2. "Etorkizuna Eraikiz proiektuak gizarte «antolatuarekin» lan egin nahi du” (2016). Berria. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  3. Iraola, A. (2017). “Geroa zedarritu nahi dute bost lan ildorekin”. Berria. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  4. Etorkizuna Eraikiz, denon artean Gipuzkoarentzat etorkizun hobea eraikiz” (2017). Naiz. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  5. a b Etorkizuna Eraikiz – Plan de Gestión”.  Gipuzkoako foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  6. Etorkizuna Eraikiz Think Tank”. Gipuzkoako Foru Aldundia.  Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  7. Lan-taldeak gaur egin du lehen bilera Aldundian, pandemiaren ondorioen diagnostikoa egiteko”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  8. Aurrekontu Irekiak”. Gipuzkoako Foru Aldundia.  Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  9. Herritarren proiektuak”. Gipuzkoako Foru Aldundia.  Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  10. Etorkizuna Eraikiz programak, 24 proiektu berri”. Berria. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  11. Ekofish”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-30
  12. 2020-21 ikasturteko proiektu irabazleak”. Ekofish. Noiz kontsultatua: 2021-07-30
  13. "Ekofish – Itsas hondakinen erronka”. Ekofish. Noiz kontsultatua: 2021-07-30
  14. Proiektu esperimentalak”. Gipuzkoako Foru Aldundia.  Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  15. HUB, espacio dedicado a impulsar el turismo gipuzkoano”. Cadena SER. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  16. Etxean Bizi”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  17. Etxean bizi”. Matia Instituto. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  18. Enpresetako administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia sustatzea”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  19. Europarekin aliatu da Etorkizuna Eraikiz, pandemia osteko etorkizuneko aukerak ustiatzeko[Betiko hautsitako esteka]”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  20. 2deo”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29  
  21. Adinberri”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29  
  22. Arantzazulab”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  23. Etorkizuna Eraikizen baitan, euskararen biziberritzea eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bihurtzea du helburu”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-08-06
  24. Labe”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29  
  25. MUBIL”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  26. Naturklima”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29
  27. ZIUR”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29  
  28. Elkar-EKIN lanean”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29   
  29. PRADO, O (2021). “Elkar Ekin Lanean o cómo promover el empleo inclusivo”. Noticias de Gipuzkoa. Noiz kontsultatua: 2021-07-29   
  30. CARRASCO; L. (2021). “Tolosa-Etorkizuna Eraikiz Kapsula Tolosan da”.  Noticias de Gipuzkoa. Noiz kontsultatua: 2021-07-29   
  31. La Cápsula Etorkizuna Eraikiz estará hoy en Arrasate durante toda la jornada”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-07-29   

Kanpo estekak aldatu