Arantzazulab

Arantzazulab gizarte eraldaketarako berrikuntza laborategia da. Helburutzat du bizitzako alor guztietan ikusten ari garen aldaketez eta hauen etorkizunari buruz hausnartu eta esperimentatzea. Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatuta dago eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren ildotik sortu zen. [1]

Gizarteak bizi dituen eraldaketa sakonek sortzen dituzten erronkei aurre egiteaz gain, laborategi honen jomuga ere bada gizarte justuago eta berdinago bat lortzea. Helburu estrategikoen inguruan, bost dira:

-         “Garapen komunitarioa

-         Saretzea eta elkarlana

-         Irekiera eta nazioartekotzea

-         Erronka konplexuen inguruko ikerketa

-         Formakuntza eta sozializazioa”[2].

Modu honetara, komunitatea ahaldunduko, gobernantza eredu berriak sustatuko eta etorkizuneko erronken inguruan hausnartu, ikertu eta esperimentatuko duen laborategia bihurtu nahi du. Horretarako, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik abiatzean datza zentroaren estrategiak [3].

Espazio honetan, konkretuki, jarduera nagusi hauek burutuko dira:

-         “Ikerketa

-         Formakuntza programak

-         Esperimentazioa

-         Herritarren ekimenak sustatu

-         Ezagutza sortu eta partekatzeko ko-sorkuntza guneak dinamizatu

-         Hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu

-         Sareak bultzatu eragile guztiekin”[4].


Ekimen horiek guztiak lau lan-ildo eredutzat hartuta garatuko dira. Hauek dira:

-         “Elkarbizitza

-         Lana

-         Transizio ekologikoa

-         Ongizatea” [5] .


[1] “Guri buruz – Laborategia”. Arantzazulab. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[2] “Ohiko galderak”. Arantzazulab. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[3] “Arantzazulab”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[4] “Arantzazulab”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[5] “Lan eremuak”. Arantzazulab. Noiz kontsultatua: 2021-09-15