Badalab

Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia

Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia da. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz kanpainaren barruan sortu du euskararen munduko eragileekin batera lan eginez 2021ean. Errenteriako Torrekua eraikinean ireki zuen egoitza 2022ko uztailean.

Badalab
Datuak
MotaLaborategia
Jarduera
Honen parteGipuzkoako Foru Aldundia eta euskalgintza
Historia
Sorrera2021

Bere helburua da erreferentzia gune bihurtzea euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian. Bere xede nagusia, aldiz, euskararen biziberritze prozesuan berrikuntza eta esperimentazioaren aldagaiak txertatzea da, eta, modu berean, baita euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragitea ere[1]. Baita ere, garrantzia izango du hizkuntza teknologiarekin esperimentatzeak.

Horrela, hiru emaitza nagusi lortu nahi dira proiektu honekin:

  1. Euskara indartuko duen ekosistema bat sortzea
  2. Prototipo eta gizarte proposamen ausartak gauzatzea
  3. Narratiba berriak eta euskarazko bizipen berriak sorraraztea formatu eta testuinguru anitz eta digitaletan.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Abian da BADALAB hizkuntza eta berrikuntzarako» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).
  2. «Abian da BADALAB hizkuntza eta berrikuntzarako» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu