MUBIL

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Etorkizuna Eraikiz programaren ildotik sortutako fundazio bat da. Orain, fundazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Donostiako Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak ere sustatzen dute ekimen hau. Bere egitekoa mugikortasun adimendun eta jasangarriaren estrategia hedatzea, eta erreferentzia zentroa eta enpresa gunea kudeatzea da [1].

Horrela, MUBIL, Mugikortasun Berriaren Zentroa, mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko jarduera, zientzia eta ezagutza garatzen diren espazioa da eta Tolosan kokatzen da.. Bere web orriak dion bezala, “Topaketarako, elkarrekintzarako eta integraziorako espazio-ekosistema bat da” [2]. Bere helburua Gipuzkoa “mugikortasun berri eta elektrifikazioari dagokionean erreferentea bilakatzea” [3] da. Horretarako, ezinbestekoa izango da esperimentazioa eta baita sortzen diren aukera guztiak hartzea ere, eta horretarako dago zentro hau.

Ekimen guzti honen azken helburua “ Gipuzkoa elektromugikortasunean espezializaturiko lurralde bilakatzea da, horretarako eginiko aurrerabideak ikertu eta haiek ezartzea sustatuta, eta oinarri teknologikoko eredu berriak sortuta” [4].


[1] “Fundazioa”. MUBIL. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[2] “Zer da?”. MUBIL. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[3] “MUBIL”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[4] “MUBIL”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-09-15