Naturklima

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Foru Fundazioa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortutakoa. Honen helburua Gipuzkoaren Etorkizuna guztiz erabakiko duten bi galderei erantzutea da: “Zer-nolako arazoari egin behar diogu aurre Gipuzkoan? Zeintzuk izan behar dute gure lehentasunak horrelako fenomeno bati erantzuteko?” [1]

Horrela, hiru jarduera nagusi ditu:

-         Klima Aldaketaren Gipuzkoako Behatokian, bai mundu osoan eta baita Gipuzkoan ere dauden klima aldaketaren ondorioen jarraipena egitea.

-         Ekonomia zirkularreko era trantsizio energetikoko proiektu zehatzak sustatu eta bizkortzea.

-         Informazioa zabaldu Klima Aldaketari buruzko Gela Birtualari eta Dokumentazio Zentroaren bidez [2].


[1] “Naturklima”. Naturklima. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[2] “Naturklima”. Naturklima. Noiz kontsultatua: 2021-09-15