LABe (Digital Gastronomy Lab)

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programaren ildotik sortu duen gastronomia digitaleko negozio azeleratzaile bat da; horrez gain, 4.0 jatetxearen ideiarekin esperimentatu eta entseguak ere egiten dira bertan [1]. Modu honetara, bertan ekosistema gastronomiko aberats bat sortzen da, eragileek esperimentatu eta sektorea bultza dezaten.

Zehazki, “living lab batek, startup-en eta enpresen HUB batek eta gastronomiaren funtsezko eragileen arteko lankidetza sustatzeko ingurune batek” [2] osatzen dute espazio hau. Gainera, jatetxe bat ere sortu dute espazio berdinean.  Bertan, bere web-orriak dioen bezala, “gaur egungo gastronomia begetalen protagonismoan oinarrituta, bertako produktuak eta sasoikoak ingurune berritzaile batean” [3] biltzen dira.

Bere metodologiak bi ideia nagusi ditu: “berrikuntza irekia eta erabiltzailea gunean jartzen duen diseinua” [4].

Ematen dituen zerbitzuak bost dira, bakoitza pertsona multzo bati zuzenduta:

-         Produktuen eta zerbitzuen ikerkuntza, berrikuntza eta garapena

-         Ekintzaileei eta negozio berriei babesa

-         Ekitaldiak, irudia eta posizionamendua

-         Aholkularitza

-         Prestakuntza eta dibulgazioa [5].


[1] “LABe”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[2] “Guri buruz”. LABe. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[3] “Jatetxea”. LABe. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[4] “LABe”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-09-15

[5] “Zerbitzuak”. LABe. Noiz kontsultatua: 2021-09-15