Adinberri biztanleriaren zahartzeak dakarren erronka demografikoari ekiteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea garatzen duen fundazioa da.[1]

Helburuak aldatu

Proiektu honen helburu nagusia adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea da, zahartzaro aktibo eta osasuntsu bat sustatuz. Hori dela eta, fundazio honen sorrera Etorkizuna Eraikiz programaren barruan sailkatzen da. Zehazki, hiru lan-ildo nagusietan oinarritzen da fundazio hau: trebakuntza, berrikuntza eta zilar ekonomia.[2] Hori dela eta, Adinberritik hainbat berrikuntza proiektu bultatzen dira zahartzaroaren erronkari erantzuteko. 2021eko uztailean, 40 proiektu zituzten garatuta eta 3 proiektu europarretan hartzen dute parte.[3]

Horien helburua zaintzako esparru guztietan eragitea da. Hauek dira, hain zuzen ere, esparru hauek:[3]

  • Bizitza-luzerako etxea
  • Bizitza-luzerako ingurunea
  • Zaintza eta arreta
  • Baliozko zahartzea
  • Zahartze aktiboa
  • Zahartze osasuntsua

Horrela, arlo horietan eraginda, helburu jakin batzuk betetzea du jomuga fundazioak. Hauek dira:

  1. Prebentzioa eta osasunaren promozioa
  2. Etxeko arreta integrala
  3. Egoitza-arreta eredua
  4. Zilar ekonomia: eskaintza-eskaria. Negozio ereduak
  5. Baliozko zahartzea: bizi proiektuak
  6. Gizarte kohesionatua, inklusiboa

Erreferentziak aldatu

  1. «Hasiera - Adinberri» Adinberri (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  2. «AdinBerri - EtorkizunaEraikiz» gipuzkoaturismoa.eus 2021-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  3. a b «ADINBERRI - Adinberri» Adinberri (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).

Kanpo estekak aldatu