ZIUR

Gipuzkoako ZIbersegurtasun Industrialeko Fundazioa da ZIUR. Bere helburua Gipuzkoako enpresa industrialen zibersegurtasun gaitasunak indartu eta hobetzea da, modu honetara haien lehiakortasuna indartuz. Donostiako Udalaren laguntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkiuzna Eraikiz programaren barruan, sortutako ekimena da [1].

Horrela, bere helburu nagusia enpresen zibersegurtaseko gaitasuna hobetzea izanik, hauek dira baita ere bete beharko jomuga espezifikoak:

-         Zibersegurtasunaren ezagutzaren hedapena

-         Sentsibilizazioa eta prestakuntza Gipuzkoako enpresen artean

-         Ikerketa eta esperimentazioa

-         Prebentzioa [2].


Horretako, ezinbestekoa izango da ZIUR zibersegurtasun zentroa, Zuatzuko enpresa parkean kokatuta dagoena. Zentro hau abiapuntu harturik, fundazioak zibersegurtasunarein lotutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Hauek dira:

-         Bideraketarako aholkularitza

-         Teknologien eta jardunbide egokien ezagutza

-         Mehatxuak identifikatzea

-         Esperimentazioa

-         Ezagutza partekatzea

-         Sentsibilizazioa eta prestakuntza

-         Elkarlana [3].


Horrez gain, ZIUR-ek ere badu zibersegurtasun industrialeko laborategia. Honen helburua esperimentatzea da. Horrela, bertan hainbat proba teknologiko egiten dira; adibidez, prozesu industrialen demostrazioak. Badu, baita ere, behatoki bat ZIUR fundazioak. Hemen, “zibersegurtasun industrialaren mehatxuak eta horiei aurre egiteko tresnak behatu eta identifikatzen dira, Gipuzkoako enpresei dauden arriskuei kudeatzen laguntzeko” [4].


[1] “ZIUR”. Gipuzkoako Foru Aldundia. Noiz kontsultatua: 2021-08-06

[2] “Zer da ZIUR?. ZIUR. Noiz kontsultatua: 2021-08-06

[3] “Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?”. ZIUR. Noiz kontsultatua: 2021-08-06

[4] “Zer da zibersegurtasunaren Behatokia”. ZIUR. Noiz kontsultatua: 2021-08-06