Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista (ukraineraz: Українська Радянська Соціалістична Республіка; errusieraz: Украи́нская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́блика) 1918. urtean sortu zuten, eta 1922. urtetik aurrera Sobietar Batasuna osatzen zuten hamabost errepubliketako bat izan zen, 1991. urtera arte. Ukrainera eta errusiera izan ziren hizkuntza ofizialak. Sobietar errubloa zerabilten.

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista
Українська Радянська Соціалістична Республіка
Украинская Советская Социалистическая Республика
1919 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako armarria


Ereserkia
Державний гімн Української Радянської Соціалістичної Республіки

Goiburua
Пролетарі всіх країн, єднайтеся!
(Munduko langileok, elkartu!)
Ukraina Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaKharkiv (1919–1934)[1]
Kiev (1934–1991)[2]
Biztanleria51706746
Azalera603700 km²
Ekonomia
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Ukrainera
Errusiera
Historia
Aurrekoak
Poloniako Bigarren Errepublika
Krimeako oblasta
Ukrainako Herri Errepublika
Besarabia eta Iparraldeko Bukovina
Zakarpattia
Ondorengoa
Ukraina

Bigarren Mundu Gerraren amaieran Nazio Batuen Erakundeak estatu independentetzat onartu zuen, bai nazioarteko eskubideekin bai Erakundeko partaidetzat ere, baina Sobietar Batasuneko parte ere bazenez, Moskutik menperatzen zituzten Ukrainako nazioarteko harremanak. 1991. urtean Sobietar Batasuna desegin zenean gaur egungo Ukraina estatua sortu zen, independentzia aldarrikatuz, nahiz eta herrialdeko Konstituzioa 1996. urteko ekainaren 28ra arte ez zuten berretsi.

1989. urteko datuen arabera, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistak 603.700 km²-ko azalera zeukan, eta 51.706.746 biztanle zeuden.

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako mugak behin baino gehiagotan aldatu ziren: 1939. urtean gaur egun Ukrainako mendebaldeko zatia den lurraldea eskuratu zuen, eta 1954. urtean Krimea beretu zuen. Hiriburua hasieran Kharkiv izan zen, 1918-1934 bitartean, eta gero Kiev.

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Ekialdeko Europan dago, Itsaso Beltzaren iparraldera. Banaketa politiko eta administratiboari dagokionez, hogeita bost oblast edo probintzia zeuden.

Erreferentziak

aldatu
  1. [Kharkiveko Oblast. History. .
  2. Academy of Sciences of the Ukrainian SSR. (1969-1972). Soviet Encyclopedia of the History of Ukraine. .

Kanpo estekak

aldatu