Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista

Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista (errusieraz: Белору́сская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́блика; bielorrusieraz: Беларуская Савецкая Сацыялістычная Рэспубліка) 1922. urtean Sobietar Batasuna sortu zuten lau kideetariko bat izan zen. Beste kide sortzaileak hauek ziren: Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, Transkaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa eta Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa.

Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista
Белорусская Советская Социалистическая Республика
Беларуская Савецкая Сацыялістычная Рэспубліка
1920 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistako armarria


Ereserkia

[[Fitxategi:Bielorrusiako SESen ereserkia
|280px]]
Bielorrusia Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaSmolensk
Minsk
Ekonomia
BPG603700
BPG/bizt10199709
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Bielorrusiera  • Errusiera
Poloniera  • Yiddish
Historia
Aurrekoa
Lituaniar-Bielorrusiar Sobietar Errepublika Sozialista
Ondorengoa
Bielorrusia

Sobietar Batasuneko mendebaldean zegoen Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista; Minsk zen bertako hiriburua. 1919. urteko urtarrilaren 1ean sortu zuten. 1991. urteko irailaren 19an "Bielorrusiako Errepublika" izena eman zioten, eta urte horretako abenduaren 8an independentzia aldarrikatu zuen.

1969. urteko datuen arabera, 8.897.000 biztanle zeuden Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistan, eta jatorriz %81 bielorrusiarrak ziren, %8,2 errusiarrak, %6,7 poloniarrak, %1,9 juduak, %1,7 ukrainarrak, eta besteak osterantzeko jatorrikoak. 1989ko erroldaren arabera, berriz, Bielorrusiako azalera 603.700 km²-koa zen (Sobietar Batasuneko seigarrena), eta 10.199.709 biztanle zeuden, 16,9 biztanle km²-ko dentsitatearekin (Sobietar Batasuneko bosgarrena). Errusiera eta bielorrusiera ziren hizkuntza ofizialak. Sobietar errubloa zerabilten.

Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistako Minsk hiriburuaz gain, beste hauek ere hiri garrantzitsuak ziren:

Banaketa politiko eta administratiboa

aldatu

Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistan sei oblast edo probintzia zeuden (1970eko datuak):

Izena Azalera
(km²
milakoak)
Biztanleria
(biztanle
milakoak)
Hiriburua
Bresteko oblasta 32,3 Brest
Vitsebskeko oblasta 40,1 Vitsebsk
Homelgo oblasta 40,4 Homel
Hrodnako oblasta 25,0 Hrodna
Minskeko oblasta 40,8 Minsk
Mahiliouko oblasta 29,0 Mahiliou

Kanpo estekak

aldatu