Espezieen iraungipen

Espezieen iraungitze» orritik birbideratua)

Biologian eta ekologian, iraungipena espezie bateko kide guztiak galdu izana da. Galera hori gertatzen da espezieko azken kidea hil denean. Halaber, sexu bidez ugaltzen diren animalietan, ale bakarra edo sexu bereko aleak besterik ez geratzean, ezin saihestuzkoa da galera.

Dodoa sarritan aipatzen da aro modernoan iraungitako espezie gisa.

Eboluzioari esker espezie berriak sortzen dira espeziazioaren bidez. Hala ere, beste espezie asko iraungitzen dira baldintzen zein beste lehiakideen aurrean ezin direlako biziraun. Normalki, espezie baten iraungipena agertu eta 10 milioi urte baino lehenago gertatu ohi da,[1] baina fosil bizidunak deritzonak aldiz, aldaketarik gabe bizi ohi dira milioika urtez. Iraungipena gertakari naturaltzat hartuta dago. Estimatzen da, existitu izan diren espezien %99,9a gaur egun iraungi direla.

Iraungipen masiboak gertakari arraroak ziren gizakien hedapeneko garaian. Baina duela 100.000 urte gizakien hazkundearekin batera iraungipena ere asko areagotu da.

Definizioa aldatu

 
Espezie iraungi baten enborra, Lepidodendron (Karboniferoa)

Espezie bat iraungi egingo da espezie horretako azken kidea hiltzean. Kide gutxi gelditzean eta ugaltzea ezinezkotzat ematean ere esan daiteke espezie hori iraungia dagoela.

Ekologian, iraungipena ere esan ohi zaio eremu batean gertatutako espeziearen galerari, beste leku batean espezie horrek bizirik jarraitzen badu ere. Iraungi gabeko espeziei izatedun deitzen zaie, iraungitzeko arriskuan daudenei mehatxatuta, arriskuan edo arrisku larrian, egoeraren arabera. Gizakiek arriskuan dauden espezieak bizirik ateratzeko ahaleginak egiten dituzte hainbat zoologiko eta edo beste edozein giro artifizialean ezarriz.

Espezie baten iraungipenak bere bizilekuan parte hartzen duten beste espezien iraungipena ekar dezake, iraungipen kateatua deritzon gertakariari bide emanez.

Apurkakoak eta osokoak aldatu

Iraupenaren edo denboraldiaren arabera, bi iraungitze mota izan daitezke:

  • Apurkako iraungitzeak: biziaren sorreratik gertatu izan da zenbait espezie apurka galtzea, baita ingurunearen egoera ezin hobea denean ere. Talde bateko mota gutxi batzuetan izaten du eragina eta historian zehar sortzen joan diren leinu desberdinen berrikuntza tasatzat har daiteke. Iraupena asko aldatzen da mota batzuetatik besteetara). Iraungitze hauen atzetik era askotako eragile ekologikoak egoten dira, delako motaren galtzea ekartzen dutenak. Izaki mota baten arrakasta ingurumenera egokitzeko duen gaitasunaren araberakoa izan ohi da. Ingurumena aldekoa ez izaten hasten bada, aukera hauek daude: baldintza berrietara egokitzea, aurreko egoera dagoen tokietara lekualdatzea, edo iraungitzea. Azken kasu honetan esaten da bilakaera lerroa amaitu delako gertatu dela iraungitzea. Gerta daiteke halaber, mota berri gisa hartzeko bezainbat aldaketa metatzea ere. Kasu horretan iraungitze filetikoa deitzen zaio.
  • Osoko iraungitzeak: Iraungitze tasak bat-batean igotzen direnean eta goi mailako taxon askori (familiak, ordenak) aldi berean eragiten dienean osoko iraungitzea deitzen zaio. Horrelako iraungitze asko bat datoz geologiako aro eta aldiren mugekin, eta ez da harritzekoa, hain zuzen, fosilen artean eten handiak gertatu diren uneetan kokatu baitituzte geologoek aldi edo aroen arteko mugak.

Kausak aldatu

 
Uso migratzailea, iraungi diren ehunka hegaztietako bat, ehizaren poderioz.

Sinpleena ugaltzeko ezintasuna edo beste habitat batetara aldatu ezina litzateke. Espezien iraungipenaren beste kausa nabarmenena gizakiaren esku-hartzea da. Horien adibide dira: ehiza, kutsadura, habitaten deuseztapena etab. Gizakiaren iraungipenari buruz hitz egitean klima aldaketa eta edo teknologia hondamendi Our Final Hour (2003) Martin Reesen liburuan agertzen den moduan. Honi aurre egiteko hainbat gobernuk eta ingurugiroarekin erlazionatutako hainbat taldek kontserbazio programa ugari egin dituzte kausa hauei aurre egiteko.

Fenomeno demografiko eta genetikoak aldatu

Populazioaren genetika eta fenomeno demografikoek eboluzioari eragiten diote, ondorioz espezie baten galerari ere. Populazio txikietan eragin handiagoa dute efektu hauek. Espezien hautespen naturalak onurarik gabeko alderdi genetikoak alde batera uzten ditu eta onuragarri direnak mantendu.

Kutsadura genetikoa aldatu

Historikoki eta naturalki gune batean hazi diren espezieak kutsadura genetikoaz mehatxatuta egon daitezke kanpotik sartutako beste espezie batez aldea atera baitzezakeen lehenengoa homogeneizatu bada. Espezie arraroetan errazago eman daiteke, gutxiengo direnak gehiengoarekin nahastean bere ezaugarriak galdu baititzakete, espeziea iraungiz.

Habitaten degradazioa aldatu

 
Thylacinus cynocephalus. Desagertutako espezie bat. Tasmaniako tigrea.

Bizitzeko baldintzak aldatzera eraman dezake habitaten degradazioak, honela espezieek bizirauteko arazoak dituzte. Ondorioz, galdu ohi dira. Eremua biziezina bihurtzea edo lehengaien murrizketa dira honen eragin nabarienak.

Berotze globala aldatu

Lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da berotze globala, azken hamarkadetan eta bere aurreikusitako jarraipena.

Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen.

Ikerketa batzuek diotenez, ondorioz urtero animalia eta landareen laurdena galtzen da.

Iraungipen masiboak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Iraungipen masibo»

Bost iraungipen masibo antzematen dira historian zehar gure munduan: Ordovizikoan, Devon aroan, Permikoan, Triasikoan, eta Kretazikoan. Permikoan gertatu zen bizitzaren historiako hondamendi larriena: garai hartako itsas bizitzaren %96 galdu zen. Orduan iraungitako talde garrantzizko bat Trilobiteak dira, Paleiozoikoko animalia ezaugarrienak, hain zuzen. Mesozoikoan, Triasikoaren azkenean gertatu zen lehen iraungitze prozesu handia. Narrastietako 19 ordena eta azpiordenatatik 8 galdu ziren. Kretazikoan berriz, dinosauroak, amoniteak, belemniteak eta soinberetako beste zenbait talde galdu ziren. Ia Permikokoak bezainbateko eragina izan zuen taxonomian. Zenozoikoan gertatutako iraungialdi handi bakarra Pleistozenoan agitu zen. Lehorreko ugaztun ugari galdu zen orduan.

Dinosauroen iraungitzea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Dinosauroen iraungitzea»
 
Dinosauroak dira iraungitako espezie talderik handiena, Kretazeo-Tertziarioan.

Kretazikoaren amaierako iraungitze aldi handiak sekulako eragina izan zuen dinosauroetan, baina ez dago hura esplikatzen duen arrazoi absoluturik. Bi teoriaren oinarrian, Kretazikoaren eta Zenozoikoaren arteko mugan aurkitu den iridio ugaritasun normalaz gainetikoa dago, oso bakana baita elementu hori lurraren azalean. Lehenengo teoriaren arabera, garai hartako sumendi erupzio eskergek atera bide zuten iridioa Lurraren sabeletik azalera. Bigarrena, Luis Alvarezek eta bere ekipoak plazaratua, meteorito ikaragarri batek Lurraren aurka egindako talkan oinarritzen da (Chicxulub kraterra), eta kasu honetan kanpoko espaziotik letorke iridioa. Talkaren ondorioz, planeta osoa estali zuen hautsezko laino ikaragarri bat sortu bide zen, agian urteak iraun zituen denboraldi batez eguzkiaren izpiak estali zituena, eta ondorioz, hoztu egin bide zen Lurra. Planetako kliman sekulako eragina izango zuen horrek eta taxon ugari galdu ziren horregatik.

Gizakia eta iraungipena aldatu

Zenbait autoreren iritziz, bilakaeraren azken kate mailak eman duen harrapari bat izan da –gizakia, alegia– mota askoren iraungitzea eragin duena. Gizakiok, beste ezein animaliak ez bezala, ingurugiroa aldarazteko gaitasuna dugu. Gizakiaren jarduerak sortarazitako ingurugiro aldaketa sakonaren eraginez –kutsadura eta habitaten desegitea, bereziki–, minutuko lau izaki bizi mota galtzen direla kalkulatzen da. Hala, gaurko iraungitze indizea gizakia lurrean agertu aurretikoa baino 10.000 aldiz handiagoa izango litzateke.

Zenbaitek diotenez, planetako animalia moten erdiak galduko dira datorren mendearen erdi alderako, eta horrek guztiz desberdin bilakaraziko du mundua. Iraungitzeko zorian dauden animalia mota asko zooetan bestetan ez dago aurkitzerik. Organismo bat galtzen denean, galera kalkulaezina da zientziaren ikuspuntutik, betirako galtzen baita organismo hura –eta Lurrean hark hartzen duen tokia– aztertzetik lor daitekeen ezagutza.

Gaur egun, aintzat hartzeko beste iraungitze arrazoietako bat ondoren azaltzen den hau da: gizakiak zenbait mota arrotz sartu ditu toki jakin batzuetan, eta toki horietako organismoek ez dute defentsarik gizakiak sartutakoei aurre egiteko. Esandakoaren adibide argiak europarrek kolonizatutako herrialdeetan gertatu dira. Izan ere, eraman dituen zenbait animalia (batzuk nahita, katu, zerri, zakur, e.a., eta beste batzuk nahi gabe, arratoiak, e.a.) bertakotu eta basapiztia bihurtu baitira.

Gainera, gizakiarentzako kaltegarriak ez diren teknologia batzuk animalia askoren galera eragin dezakete, DDTa adibidez.

Planifikatutako iraungipena aldatu

Gizakiak espezie askoren iraungipenean lan egin du gogor, birus eta bakteria asko, gaixotasun asko deuseztatze arren. Olivia Judson biologoak adibidez, beste zientifiko batzuekin batera, espezie zehatz batzuen iraungipenaren alde egin du, Anopheles eltxoa adibidez, malaria eta Aedes gaixotasunak transmititzen baitituzte.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu