Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea

Munduko Meteorologia Erakundearen (MME) eta Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) artean 1988an sortutako erakundea, kliman adituak diren munduko ehunka zientzialari, munduko aditu nagusiak, biltzen dituena.

Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea (ingelesez: Intergovernmental Panel on Climate Change edo IPCC) Nazio Batuen Gobernu Arteko erakundea da[1]. Talde honen eginkizuna klima-aldaketaren eragin eta arrisku natural, politiko eta ekonomikoei, zein erantzun estrategia posibleei buruzko informazio objetibo eta zientifikoa zabaltzea da[2] .

Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea
Intergovernmental Panel on Climate Change Logo.svg
Datuak
Mota Batzordea
Gobernantza
Presidentea Hoesung Lee (en) Itzuli
Egoitza Geneva
Historia
Sorrera 1988
Jasotako sariak

ipcc.ch

Youtube-variation.png
COP21 Parisko hitzarmenean IPCCren txostenak krisi klimatikoaren larritasuna azpimarratzeko erabakigarriak izan ziren

IPCC 1988an sortu zen Munduko Meteorologia Erakundea (MME) eta Nazio Batuen Ingurumen Programaren eskutik, eta gero Nazio Batuen Batzar Nagusiak berretsi zuen. Bazkidetza MMEko eta NBEko kide guztiei irekita dago. IPCCk klima aldaketari buruzko nazioarteko itun nagusia den Nazio Batuen Konbentzio Esparrua Klima Aldaketaz (ingelesez UNFCCC) erakundearen funtzionamendurako garrantzitsuak diren txostenak lantzen ditu. UNFCCCren Itunaren helburua atmosferako berotegi-efektu gas kopurua orekatzea da, gas horiek sistema klimatikoarekiko interferentzia arriskutsua galaraziko duten mailara jaitsiz.

IPCCk argitaratutako txostenek "Gizakiak eragindako klima-aldaketaren arriskuak, eta bere eragin potentzialak egokitzeko eta arintzeko aukerak ulertzeko oinarri zientifikoa” eskeintzen dituzte [3]. IPCCk ez du lehen mailako ikerketarik egiten, ezta klima edo klimarekin lotutako fenomenoak monitorizatzen ere. Horren ordez, jadanik argitaratutako literatura ebaluatzen du, binaka berrikusitako iturriak[4] eta berrikusi bakoak barne. Hala ere, literatura biltzen eta sintetizatzen egindako lanagatik bada ere, IPCCk zientzia klimatikoaren ikerketa sustatzen duela esan daiteke, sarritan txostenen amaieran ezagutzaren edo ikerketaren mugak eta hutsuneak azpimarratzen baitituzte, premiazkoak diren ikerketa lerroak adieraziz. Izan ere, IPCCren Bosgarren Ebaluazio Txostenak 2015eko Parisko Hitzarmenerako ekarpen zientifiko kritikoa egin zuen[5].

Milaka zientzialarik eta beste aditu batzuek borondatez [6] parte hartzen dute txostenen garapen eta berrikuspenean. Behin txostena prestatuta, gobernu guztietako ordezkariei aurkezten zaie, zirriborroa argitaratu baino lehen berrikusteko aukera euki dezaten. Orokorrean, IPCCren txostenek zientzialari klimatiko nabarmenen adostasuna lortu ez ezik, 120 gobernu parte-hartzaile baino gehiagoren adostasuna ere izaten dute.

HelburuaAldatu

IPCCren helburu nagusia ondorengo informazio zientifiko garrantzitsua ebaluatzea da:

  • Gizakiak eragindako klima-aldaketa,
  • Gizakiak eragindako klima-aldaketaren ondorioak,
  • Klima-aldaketara egokitzeko eta bere ondorioak arintzeko aukerak.

Nobel SariaAldatu

2007ko urriaren 12an, Al Gore Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde ohiak eta Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Taldeak Bakearen Nobel Saria jaso zuten “Gizakiak eragindako klima-aldaketari buruzko ezagutza handitzeko eta zabaltzeko egindako ahaleginengatik, eta aldaketa horri aurre egiteko beharrezkoak diren neurrien oinarriak ezartzeagatik”[7].

IPCCko presidenteak, Rajendra K. Pachaurik, Nobel sariaren onarpen-hitzaldian, "IPCCko gobernu arteko taldean lanean ia bi hamarkadatan lagundu duten milaka aditu eta zientzialariei eskerrak" eman zizkien, eta IPCCren indar nagusietako bat aurreko urteetan ezarritako prozedurak eta praktikak zirela adierazi zuen.

Nobel Batzordeak “Gure planetaren beroketaren eskala ziurtasun handiagoz ezagutzeko ehun herrialde baino gehiagotako milaka zientzialari eta funtzionariek elkarlanean egindako ahalegina” azpimarratu zuen[8].

ErreferentziakAldatu

  1. «About — IPCC» web.archive.org 2020-02-02 . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  2. «International Cooperation» history.aip.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  3. «IPCC - Intergovernmental Panel on Climate Change» archive.ipcc.ch . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  4. (Gaztelaniaz) Revisión por pares. 2020-03-29 . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  5. Global Warming of 1.5 ºC —. . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  6. Structure — IPCC. . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  7. «IPCC - Intergovernmental Panel on Climate Change» archive.ipcc.ch . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.
  8. (Gaztelaniaz) «Al Gore y Panel Climático son galardonados con el Premio Nobel de la Paz - Wikinoticias» es.wikinews.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-02.

Kanpo estekakAldatu