Ernst Ludwig Kirchner
Ernst Ludwig Kirchner (Aschaffenburg, 1880ko maiatzaren 6a - Frauenkirch, Davos, 1938ko ekainaren 15a) alemaniar pintore eta grabatzailea izan zen. Espresionismoaren jarraitzailea izan zen.
Bizitza
aldatuErnst Ludwig Kirchner Aschaffenburgen jaio zen, Alemanian, 1880ko maiatzaren 6an. Dresdennen eta Munichen egin zituen arkitektura- eta pintura-ikasketak. 1905ean, Die Brücke artista-taldearen sortzaileetakoa izan zen.
Haren lanean eragin handia izan zuten Alemaniako pintura gotikoak, Afrikako eta Ozeaniako eskulturak eta Frantziako fauvistek. Indar handiko kolorea erabiltzen zuen bere lanetan, zenbaitetan bortitza eta marrazki sendoa. 1937an, Alemaniako agintari naziek haren pintura dekadentetzat salatu eta 639 margolan atera zituzten bilduma publikoetatik. Hurrengo urteko ekainaren 15ean, bere buruaz beste egin zuen tiroz.[1]
Irudi galeria
aldatu-
Marzella (1909–1910)
-
Selbstbildnis als Soldat (1915, Autorretratua soldadu gisa)
-
Vier Holzplastiken (1912)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ernst Ludwig Kirchner. German Expressionism, moma.org (Noiz kontsultatua: 2025-1-19).