Ireki menu nagusia

Aschaffenburg Alemaniako Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean kokaturik dagoen hiria da, Main ibaiaren ertzean. 2010an 68.678 biztanle zituen.

Aschaffenburg
Aschaffenburg
 Alemania
Aschaffenburger Schloss, edit.jpg
Wappen Aschaffenburg.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Beherea
Alkatea Klaus Herzog Itzuli
Jatorrizko izena Aschaffenburg
Posta kodea 63739–63743
Udal kodea 09661000
Geografia
Koordenatuak 49° 58′ 00″ N, 9° 09′ 00″ E / 49.966666666667°N,9.15°E / 49.966666666667; 9.15Koordenatuak: 49° 58′ 00″ N, 9° 09′ 00″ E / 49.966666666667°N,9.15°E / 49.966666666667; 9.15
Aschaffenburg hemen kokatua: Alemania
Aschaffenburg
Aschaffenburg
Aschaffenburg (Alemania)
Bavaria AB (town).svg
Azalera 62.45 km²
Altuera 138 m
Mugakideak Aschaffenburg eta Miltenberg
Demografia
Biztanleria 69.928 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 1.119,74 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 06021
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Saint-Germain-en-Laye, Perth eta Miskolc
Matrikula AB
www.aschaffenburg.de/

EtimologiaAldatu

Main ibaiarekin bat egiten duen Aschaff errekak ematen dio izena, beraz "Aschaff ibaiko gaztelua" bezala itzul liteke. Aldi berean Aschaff lizarra da.

Geografia eta klimaAldatu

Esan bezala Bavariaren ipar-mendebaldeko muturrean kokaturik dago eta Hessen estatuarekin muga egiten du, bertako Frankfurt hiria 43 kilometro eskasera baino ez daukalarik. Tenperatura suabeak dituenez Bavariako Niza ezizena jaso izan du.

HistoriaAldatu

Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez Harri Aroan jadanik Aschaffenburg populatua izan zen. Ondoren alamaniarrak, erromatarrak eta frankoak izan ziren hemen. Erdi Aroko dokumentuetan Ascaffaburc, Ascapha edo Ascaphaburg izena sarritan agertzen da, bere garrantziaren erakusle izanik bertan 1474ean egindako Dieta Inperiala.

 
Pompejanum jauregia

1614ean Johannisburg gaztelua eraiki zuen Maguntziako apezpikuak baina berehala iritsi zen Hogeita Hamar Urteko Gerran asko sufritu zuen hiriak. Maguntzia eta Frankfurten eskuetan egon ondoren, 1814ean Bavariak eskuratu zuen. 1849an Luis I.a Bavariakoak Pompejanum jauregia eraiki zuen Ponpeiako Castor eta Polluxen etxearen antzirudiko.

Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten, tartean Johannisburg gaztelua ere erabat suntsiturik gelditu zelarik. Azkenik estatubatuarrek konkistatu zuten hiria alemaniarrek defentsa gogorra gainditzean. Estatu Batuetako armada bertan egon da 2007 arte.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Johannisburg gaztelua (Schloss Johannisburg): 1605 eta 1614 artean Maguntziako apezpikuak eraikitako gaztelua. Pizkundeko jauregi hau hareharri gorriz egina izan zen. Barrualdea XVIII mendekoa da eta neoklasizismo estilokoa da.

KirolakAldatu

Hiriko talde garrantzitsuena Viktoria Aschaffenburg futbol taldea bada ere, amerikarren presentziaren ondorioz badaude baseball, sofbol eta futbol amerikar taldeak ere, bere cheerleader eta guzti.

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aschaffenburg