Endaika Arraun Elkartea

Endaika Arraun Elkartea Hendaiako arraun taldea da. 1889an sortu zuten traineruz ibiltzeko.

Endaika Arraun Elkartea
Sorrera 1889
Herria Euskal Herria Hendaia, (Lapurdi)
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           zuria eta beltza
Trainerua      Bixintxo
     Suhigaraixipi
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez
Webgunea www.endaika.net

Itsasoan Ondarraitz hondartzan, ibaian Bidasoan eta Txingudiko badian dabil.

Historia aldatu

Arraunketa Euskal Herriko herri kirola izan da antzinetik, ziur asko balearen ehizarekin lotua.

Baionan, zenbait arraun elkarte sortu ziren XIX. mendeko bukaeran eta XX. mendeko hasieran. Hendaiakoa garai hartakoa ere bada baina XX. mendeko gerretan desagertu zen. Aspaldi hartan zenbait garaipen sonatu izan zituzten Hendaiarrek Lapurdiko estropada zaharretan; L'Aventure izeneko traineru hendaiarra Baionan nagusitu zen 1867an, eta 1891ean Irundarren aurka irabazi zuten Hendaian jokaturiko desafioan.

1989tik aurrera, elkartea birsortu zuten. Hala ere, klubak ez zion antzinako traineruei ekin baizik eta modernoagoak ziren kayak edo kanoa bezalako diziplinei. Surfari eta windsurfari ere ekin zioten, dena Frantziako Federakuntzaren kontrolpean.

Tostako arraunean 1995ean Hendaiako Estropadan hartu zuen parte, baina denboraldi oso bakarra egin du, 1998koa, Hondarribiako harrobiko arraunlariekin trainerua osatu ondoren. 11 estropada jokatu zituen eta emaitzarik onena Koxtaperen Banderan lortu zuen, bosgarren postua hain zuzen ere. Kontxarako sailkapen estropadan 23. postuan amaitu zuen. Urte hartan iparraldeko bi traineru izan ziren uretan, bestea Ur Joko izan zen.

Emaitzak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.