Emakumeak fisika eta kimikan

Berdintasunerako bidean emandako aurrerapauso handienetako bat izan da hezkuntzan emakumearen onarpena. Horrela, emakumeen independentzia ekonomikoa eta soziala bermatzen lagundu da. Artikulu honek, genero-berdintasunaren bilakaera historikoaren parte hori islatzen du, emakumearen goi-mailako ikasketetan sartzeko egindako bidea azalduz. Azkenik, zientzialari ospetsu batzuk aurkezten dira, fisika eta kimikaren arloan egindako ekarpenekin batera.

Emakume talde bat presio atmosferikoari buruz ikerketak egiten zientzia klase batean.

Emakumeen egoera nazioartean aldatu

Testuinguru historikoa aldatu

Historian zehar, emakumeek zientzian egindako ekarpena handia izan da. Nahiz eta egindako ikerkuntzak mundu teknologikorako garrantzitsuak izan, ez dute gizonezkoen aurkikuntzen oihartzun bera izan gizartean. Egindako aurkikuntza zientifikoak aldizkari, artikulu eta argitalpen zientifiko bezala onartuak izateko generoaren faktorea dela eta oztopo asko izan dituzte, izan ere. Arlo hau, egungo ikasketa historiko, kritiko eta soziologikoarentzat lerro garrantzitsu bihurtu da[1].

Antzinako zibilizazioetan (Antzinako Grezian), emakumeen inplikazioa medikuntzaren arloan eta filosofia ikasketetan onartua zegoen. K.o. I. eta II. mendeetan zehar, alkimiaren protozientzian esku hartu zuten gehien bat. Erdi Aroan, komentuak emakumeen heziketarako leku garrantzitsuak izan ziren emakume ikertzaileak hezitzeko aukerak eskaintzen baitzituzten. XI. mendean, lehenengo unibertsitateak sortu arren, emakumeak goi mailako hezkuntzatik baztertzera behartu zituzten. Unibertsitateko ikasketak amaitzen lehenengo emakumezkoa Laura Bassi italiarra izan zen, XVIII. mendean, Italian emakumeen hezkuntzaren eskubidea beste lekuetan baino liberalagoa zelako.

Nahiz eta genero-rolak oso zehaztuta egon, XVIII. mendean emakumeek zientziaren arloan aurrerapen handiak egin zituzten. XIX. mendean zehar, emakumeak hezkuntza formaletik baztertuak izan arren, behe-mailako hezkuntza elkarteetan sartu ziren. Horren eraginez, garai hartan unibertsitatean ikasten zuten emakumezkoen kopurua handitu zen eta lan ordainduak eskaini ziren zientzian lan egin nahi zuten emakumezkoentzat.

XX. mendeko 1970eko hamarkada funtsezkoa izan zen emakumeak unibertsitatean sartzeko eta hortik lan-merkatura salto egiteko[2]. Horrek kultura-ereduen aldaketa-prozesuaren hazkundea ekarri zuen, emakumeei ate asko irekiz.

XXI. mendea aldatu

Oraindik ere emakume gutxi daude STEM izeneko arloetan, hau da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan. Egoera argitu nahian, genero-berdintasunaren paradoxa sakonki aztertzeko ikerketa bat argitaratu dute Missouriko Unibertsitateko Gijsbert Stoet eta David C. Geary ikertzaileek[3]. Ikerketa horretatik atera duten ondorioa harritzekoa da: genero-berdintasun maila handiagoa duten herrialdeetan emakume gutxiago graduatzen dira zientziaren arloko unibertsitate-ikasketetan. Erantzulea herrialdearen egoera ekonomikoa eta ongizate-maila izan daitekeela proposatu da [4].

Emakumeen egoera estatu-mailan aldatu

XX. mendea aldatu

Espainiar estatuan, matrikulatu zen lehenengo emakumea María Elena Maseras izan zen, 1872an Bartzelonako unibertsitateko Medikuntza fakultatean [5]. Garai hartan, emakumezko gehiago sartu ziren ikasketak egitera baina gradua bukatzean ez zuten titulurik eskuratzen. Eskubide hau ukatzen zieten, esaten zutelako ez zirela behar beste profesionalak, beraz, ezin zuten lan egin. Hurrengo hamarkadan, egoera ez zen aldatu askorik aldatu; 1882an emakumeei unibertsitaterako sarbidea guztiz debekatu zieten. Hala ere, ikasketak burutzen edo amaitu zituztenek titulua eskuratzea lortu zuten baina soilik kontsulta pribatuetan aritzeko baliagarria zen.

Handik sei urtera, 1888. urtean, emakumeak ingurune intelektualean onartu zituzten baina matrikulatzeko Instrukzio Publikoen Ministerioari baimena eskatu behar zioten. Gainera, graduko irakasle guztiek matrikularen onarpena sinatu behar zuten. Horrez gain, emakumeak ezin ziren libreki fakultatean zehar mugitu, uneoro irakasleak lagundu behar zituzten eta ezin ziren gizonezkoen alboan eseri.

Benetako aldaketa 1910eko martxoak 8an gertatu zen, Emilia Pardo Bazán instrukzio publikoko kontseilari izendatu zutenean. Urte horretatik aurrera, nesken unibertsitatean matrikulatzeko eskubidea bermatu zen. Garai hartara arte, 77 emakume soilik zeuden goi-mailako ikasketak egiten eta horietatik soilik 36k lortu zuten lizentziatura. Hortik aurrera, emakumeek lan-merkatuan sartzea lortu zuten, horrek filosofia eta zientzietako karreretan matrikulatzea bultzatu zuen. Horrela, 1935. urtean, espainiar unibertsitateetan, 2000 emakume ikasle izatera pasa ziren.

Gaur egun aldatu

CSIC (Zientzia Ikerketarako Goi Kontseilua, Espainia) erakundeak "Emakume ikertzaileak 2016" izeneko txostena argitaratu du. Datuek agerian utzi dute oraindik ere egoera ez dela gehiegi aldatu, hau da, unibertsitate- eta doktore-titulua duten emakumeen ehunekoa hazi egin den arren, ibilbide zientifikoan diharduten emakumeen kopurua baxua dela oraindik gizonezkoekin konparatuz.

Fisika eta kimikaren arloko izen aipagarri batzuk aldatu

Historian zehar, fisika eta kimikaren arloan, hainbat emakumek egin dituzte lan eta aurkikuntza garrantzitsuak. Hona hemen horietako batzuk[6]:

Marie Curie (1867-1934) aldatu

Maria Salomea Sklodowska-Curie zientzialari poloniarra izan zen. Bere senarrarekin batera, Pierre Curie, erradiologiaren arloan aitzindariak ziren. Material erradioaktiboak urtetan zehar ikertu zituzten, aurkikuntza handiak eginez zientziaren arlorako. Marie Curiek bere lanagatik bi Nobel irabazi zituen (Nobel sari bat irabazi zuen lehenengo emakumea izan zen); lehenengoa fisikakoa 1903an, eta bigarrena kimikakoa 1911an. 1906an Sorboneko unibertsitatean klaseak ematen haritu zen, bertako lehenengo emakume irakaslea bihurtuz.

Henrietta Leavitt (1868-1921) aldatu

Henrietta Swan Leavittek, astronomo estatubatuarrak, unibertsoa ikusteko modua aldatzen lagundu zuen[7]. Harvardeko behatokitik izarrak neurtzen eta grabatzen, izar baten distira eta Lurraren distantziaren arteko erlazioa aurkitu zuen. Gaur egun, izar bat Lurretik zer distantziara dagoen frogatzeko erabiltzen den periodo-argitasun erlazioa demostratu zuen.

Lise Meitner (1878-1968) aldatu

Lise Meitner fisikari austriarra izan zen, erradioaktibitate eta fisika nuklearrean oinarritu zituen bere ikerketak. Bere lanek fisio nuklearraren aurkikuntza ekarri zuten, bonba atomikoa sortzeko bidea eman zuena. 1907an Berlinera joan zen, eta Otto Hahn kimikoarekin kolaboratu zuen. Hahn-ek bere aurkikuntzak argitaratu zituen (Meitner egilekide moduan aipatu gabe), kimikako Nobel saria irabaztera eraman ziotenek 1944an.

Ida Tacke (1896-1978) aldatu

Ida Eva Tacke ikertzaile fisiko eta kimiko alemaniarra zen. Bi elementu berri aurkitu zituen: Renio eta masurioa (gaur egungo teknezioa) ondoren, Dmitri Mendeleevek taula periodikora gehitu zituenak. Liburu askotan Renioaren aurkitzaile bezala agertzen da baina masurioa (gaur egun teknezio bezala ezagutzen dena) Carlo Perrier eta Emilio Segreri esleitu zaie. Duela urte batzuk, komunitate zientifikoak Tacke-ri arrazoi eman zion, esanez bera izan zela elementu horren aitzindaria. Bestalde, Tacke fusio nuklearraren ideia planteatu zuen lehenengo zientzialaria izan zen.

Dorothy Hodgkin (1910-1994) aldatu

Dorothy Crowfoot Hodgkin-ek Oxfordeko unibertsitatean kimika ikasketak burutu zituen[8]. Penizilinaren egitura mapatu zuen eta kristalografo bikaina izan zen. Bere aurkikuntzagatik 1964an kimikako Nobel saria jaso zuen.

Chien-Shiung Wu (1912-1997) aldatu

Chien-Shiung Wu zientzialari sino-estatubatuarra XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetakoa izan zen. Bonba atomikoaren garapenean parte hartu zuen Manhattan Proiektuaren barruan. Geroago, paritatearen kontserbazio-legea zalantzan jartzen zuten esperimentuak egin zituen.

Rosalind Franklin (1920-1958) aldatu

Rosalind Elsie Franklin X-izpien kristalografian ikerketak egin zituen biofisiko britaniarra izan zen. Berak garatutako DNA molekularen irudia bere egitura deskodetzeko funtsezkoa izan zen. XX. mendeko aurrerapen zientifikorik garrantzitsuenetarikoa bilakatu zen.

Esther Lederberg (1922-2006) aldatu

Esther Miriam Zimmer Lederberg genetikaren arloan ikerkuntza aitzindariak egin zituen mikrobiologo estatubatuarra izan zen. Genotipoak zelan funtzionatzen duen ulertzeko teknikak garatu zituen. Lederbergen ikerkuntzetan oinarrituz, bere senarra zen Joshua Lederbergek Nobel saria irabazi zuen 1958an.

Nobel Sariak aldatu

Kimika [9] aldatu

Fisika [10] aldatu

Webgune interesgarriak aldatu

Esan bezala, urtetan zehar emakumeek traba asko izan dituzte zientziaren munduan onarpena lortzeko. Egoera honekin bukatzeko, hurrengo zerrendan emakume zientzialarien lanak zabaltzea helburu duten webgune batzuk agertzen dira.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu