Elena Mendizabal

donostiar artista, eskultorea

Elena Mendizabal (Donostia, Gipuzkoa, 1960) artista, eskultorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da.[1]

Elena Mendizabal
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista eta eskultorea

Ibilbidea aldatu

1982an Marrazketa Irakasle titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1993an doktoradutza, Cum Laude kalifikazioarekin. Arte Ederren Fakultateko irakaslea da 1988az geroztik. Testu ugari argitaratu ditu aldizkari, katalogo eta liburuen atal batzuetan. Eskultura-saileko kide da eta eskulturako bakarkako erakusketa eta kolektibo ugari egin ditu, batez ere Euskal Herrian.

Lau ikerketa-proiekturen kolaboratzaile izan da, horietako bat Vigoko Unibertsitatekoa. Hiru seiurteko ditu ikerkuntzan, eta UPV/EHUko bildumetan du lana: Durangoko Arte eta Historia Museoan, Unión Fenosa, Gasteizko Artium Museoan eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

Eskultura Departamentuko idazkaria (2008-2010) eta Eskultura Departamentuko zuzendaria (2010-2014) eta Zentroko Batzordeko kidea izan da. Hiru doktoretza-tesi zuzendu ditu eta beste batean zuzendarikide izan da.

Elenaren ikerketa-lerroa eskultura da, subjektuaren aztarna eta metafora gisa.[2]

Artea eta elementuak aldatu

Juan Luis Moraza, María Luisa Fernández eta Txomin Badiolaren belaunaldi beretik, Elena Mendizabal arte kontzeptualean hasi zen, pixkanaka Jorge Oteizaren eremura hurbiltzen, eta horrek materialtasunera, konstruktibismora eta interes metaforiko eta narratiboetara eraman zuen. Bere lanak Pello Irazuren ondoan dagoen Euskal Eskultura Berrian eta lehen aipatutakoetan kokatzen dira. Mesfidati erabiltzen du burdina, zura, argi elektrikoa eta kolorea bezalako elementuen alboraketa, eskultura tradizionalaren beldurra galtzen duten forma objektiboak sortuz, hormetan pinturak balira bezala kokatuz, eta, aldi berean, kitch-era edo egunerokotasuna erauztera doan mundu gogortzaile eta poetikoa birsortuz.[3]

Erakusketak aldatu

Bakarkakoak aldatu

  • Las manos quietas, compréndelo, 1985ean Donostian, Udalaren Aurrezki Kutxaren Kultura Gela.
  • Basauriko Udalaren Kultur Etxean (1986).
  • Bartzelonako Berini Galerian 1990).
  • Bilboko Vanguardia Galerian (1990, 1993, 1995).
  • Bilboko Sala Rekalden Convocatoria para visiones izeneko erakusketa (1993).
  • P de perfección (imposibol) Durangoko Arte eta Historia Museoan (2003).
  • El año del dragón y otras obras Leioako UPV-EHUn Leioa (2003).
  • Hembra: escultura Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian (2007).
  • Gasteizko Artium Museoan[4](2019-2020)

Taldekakoak aldatu

  • Arteder'82, Bilbon (1982).
  • Poesía visual, Cuencan (1983).
  • Una corbata para el domingo Bilboko CAMen (1985); Bizkaiko Artea'85 eta 87, 89 eta 91.
  • Elena Mendizabal, Alberto Oyarzabal: escultures recents Bartzelonako Fundació Caixa de Pensions-en (1989).
  • Gure Artea'89 eta 94, Un placer, Donostiako Artelekun (1991).
  • Vitoria-Arte-Gasteiz, Gasteizko Cultural Montehermoson (1993-1995).
  • IV Mostra Unión Fenosa, Coruñan (1995).
  • Arco'96, Madrilen.
  • El puñalito y un puñao, ibiltaria Bizkaian (1996).
  • Ricas y famosas, Santillana del Mar-en, Palma de Mallorcakoan eta Iruñean (1996-1999).
  • Imagen en serie: carteles originales Bilboko La Bolsan (1997).
  • Colectiva, Gallartan(2000).
  • Ibilarte'02 eta Ibilarte'03, Bilbon.
  • 25 años, 25 obras, Gasteizko Artium Museoan (2005).
  • Incógnitas: cartografías del arte contemporáneo Bilboko Guggenheim Museoan (2007).
  • ZINEBI 49: EBA-Creaciones multidisciplinares en el País Vasco, Bilboko Arte Ederren Museoan (2007).
  • Oteiza: memoria y apropiaciones, Iruñeko Ziudadelan (2008).
  • Materialización, Vigoko Laxeiro Fundazioan (2011).

Argitalpenak aldatu

Hainbat argitapenen ditu Elena Mendizabalek.[5]

  • ARTE: DICCIONARIO ILUSTRADO VIGO. 2012. Argitaletxea: Vigo Unibertsitateko Argitalpen Zertitzua. Servicio de publicaciones de la Universidad de Vigo.
  • RESISTIR LA MATERIA. Resistance, matter and artwork. IMAGEN, ESTRUCTURA Y PROCESO DE CREACIÓN. 2012. Argitaletxea: ES1. Equipo de investigación Facultad de Bellas Artes de Pontevedra. Universidad de Vigo.
  • CARTOGRAFÍA DO PRESENTE. 2011. Argitaletxea Colección de Arte Contemporáneo Fundación Laxeiro.
  • RESISTENCIA Y MATERIALIZACIÓN. 2010. Argitaletxea: Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco.
  • HEMBRA. ESCULTURA. 2007. Argitaletxea: A’G Arte Gestión. Juan Manuel Lumbreras Galería de Arte, Bilbao.
  • EL AÑO DEL DRAGÓN Y OTRAS OBRAS. 2003. Argitaletxea (si libro): Servicio Editorial. Universidad del País Vasco.

Erreferentziak aldatu

  1. ARTEINFORMADO. (20140603). «Elena Mendizábal. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
  2. «Grado en Arte - Profesorado» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  3. «Mendizabal, Elena - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  4. «Elena Mendizabal. Escultura» www.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).
  5. «Elena Mendizabal - Galería de Arte Juan Manuel Lumbreras» galerialumbreras.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-21).

Kanpo estekak aldatu