Juan Luis Moraza

eskultore espainiarra

Juan Luis Moraza (Gasteiz, 1960ko ekainaren 22a) euskal herritar eskultore eta arte irakaslea da.[1]

Juan Luis Moraza
Bizitza
JaiotzaGasteiz1960ko ekainaren 22a (63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta conceptual artist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Vigoko Unibertsitatea

Biografia aldatu

1994an Euskal Herriko Unibertsitatean doktore, 1990ean Banestoren eta hurrengo urtean Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministerioaren bekak lortu zituen.[2]

Txomin Badiola, Angel Bados eta Marisa Fernández eskultoreekin batera CVA elkartea (1980-1985) sortu zuen, Jorge Oteiza maisua izanik.

Egun Vigoko Unibertsitatean da irakaslea baina lehen EHUn Cuencako Arte Ederretako Fakultatean, Marseilleko École d´Arten, Tiranako Unibertsitetan, Buenos Airesko Unibertsitatean edo Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean eman ditu klaseak.

Arteari buruz ere zenbait liburu idatzi ditu:

  • "Laboratorio de papeles", 2006;
  • "MA (non É) DONNA. Imágenes de creación, procreación y anticoncepción", 1993;
  • "Seis sexos de la diferencia", 1990.

Erakustaldi asko ere egin ditu, nagusienak Sevillako Expo92an eta 1994ko Sao Paulo eta 2001eko Veneziako bienaletan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.