Ireki menu nagusia

Seleuko I.a Nikator (antzinako grezieraz: Σέλευκος Νικάτωρ, Séleukos Nikátōr, «Seleuko Garailea»; Europus, Mazedonia, K.a. 358 aldean - Lisimakia, Trazia, K.a. 281 aldean) Alexandro Handiaren jenerala eta Seleukotar Inperioaren sortzailea izan zen.

Seleuko I.a Nikator
Seleuco I Nicatore.JPG
Seleukotar agintaria

312 K. a. (juliotar egutegia) - 281 K. a. (juliotar egutegia) - Antioko I.a Soter
Bizitza
Jaiotza Europos ItzuliK.a. 358 aldean
Heriotza LisimakiaK.a. 281 aldean
Hobiratze lekua Seleuzia Pieria
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Ptolomeo Zerauno
Familia
Aita Antioko
Ama Laodize Mazedoniakoa
Ezkontidea(k) Apama Itzuli
Estratonize
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Seleukotarrak
Seleukotar Inperioa
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Greziako erlijioa

BizitzaAldatu

Antioko izeneko Filipo II.aren jeneral baten semea zen. Alexandro Handiaren gudarosteko ofiziala zelarik, Asiako kanpainian nabarmendu zen. Alexandro hil zenean (K.a. 323), Perdikas-en aurkako borrokan esku hartu zuen (K.a. 321), eta inperioaren zatiketan Babiloniaren gobernua egokitu zitzaion. Antigono Monoftalmosen aurka jardun behar zuen diadokoen –Seleuko, Ptolomeo, Kasandro, Lisimako– elkartearen eragilea izan zen. K.a. 316an Babiloniatik ihes egin behar izan zuen. 312an, ordea, Ptolomeoren gudarostearekin bat eginik, Antigonoren seme Demetrio Poliorzete garaitu zuen Gazan, eta berriro eskuratu zuen Babilonia.

K.a. 305ean errege (basileus) izendaturik, India aldera hedatu zuen bere mendeko lurraldea. Gero, Persia eta Baktriana hartu zituen, eta mendebaldera jo zuen. Berriro Ptolomeo, Kasandro eta Lisimakorekin elkarturik, K.a. 301ean Antigono garaitu zuen Ipsosko guduan (Frigia). Hiriburua Seleuziatik Oronteseko ertzetan eraikitako Antiokiara eraman zuen, Mediterraneoaren gaineko nagusigoa lortzearren. Siriako hegoaldearen jabetza zela medio, Seleuko Demetrio Poliorzeterekin elkartu zen Ptolomeoren eta Lisimakoren kontra. K.a. 285ean, alabaina, Demetrio preso hartu zuen. 281ean Lisimakori garaiturik, haren erresumaz jabetu zen. Mazedoniaren kontra jo zuen ondoren, baina Ptolomeo Zeraunok hil zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seleuko I.a Nikator  


Aurrekoa
Kargu berria
Seleukotar enperadorea
K.a. 305-K.a. 281
Ondorengoa
Antioko I.a Soter