Ekaitz Santazilia
Ekaitz Santazilia Salvador (Iruñea, 1987ko martxoaren 13a) filologo, hizkuntzalari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle nafarra da.
Ekaitz Santazilia | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1987ko martxoaren 13a (37 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2011 - |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Euskal filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]
Ikergaiak
aldatuIkergaien artean ditu Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia, haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia.[1] Hala, bakarka zein lankidetzan, euskal testu zahar eta autore ugari aurkitu edota ezagutzera eman ditu; besteak beste:
- Ameskoako euskal dotrina bat[2]
- Zildozko Perutxeneko Urtasun-Lakidain anaien euskal testuen bilduma[3]
- Lapurtera klasikoko lehen obra den materra den Esteve Materraren dotrina[4][5]
- Otsagabiko Juan Jose Berraderen predikuak[6] eta Berrus kantuaren bertsio zaharrena[7]
- Belako zaldun mauletarraren euskaldunen eta nafarren historia bat[8][9]
- Berako 1822ko euskal testu administratibo bat[10]
- Doneztebeko[11] eta Udabeko[12][13] XIX. mendeko bertsoak
Gainera, XVI. mendeko justizia auzibide nafarretan dauden euskarazko pasarteak ikertu ditu,[14][15][16][17] baita bizigarritasunak munduko hizkuntzen morfologian duen eraginaz monografia bat argitaratu ere.[18]
Kidetzak
aldatuEHUko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea da,[19] baita NUPeko I-COMMUNITAS - Institute for Advanced Social Research institutuko[20] eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako[1] kidea ere. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartekide[21] eta Nafar Ateneoan Euskara eleduna ere izan zen.[22]
Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da,[23] eta Principe de Viana aldizkariko erredakzio batzordeko kidea.[24] Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeko argitalpen batzordeko kidea ere bada.[25]
Dibulgazioa
aldatuHainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola, Euskalerria irratia, Xaloa Telebista, Pulunpe, Kotarro, Bertsoa, Argia, Guaixe, Mendixut eta Ze Berri?.
Gainera, komisario ibili da, batetik, 2019an Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egindako Fontes Linguae Vasconum: paperezko altxorrak erakusketan,[26] Nafarroako euskal testu zaharren dokumentu originalak erakutsi zituena, eta bestetik, Euskaltzaindiak 2023an antolatutako Euskara ezkabarten: paperetik ahora erakusketan,[27] ibar horren euskarak historian zehar utzitako lekukotasunak bildu zituena.
Horretaz gain, Euskargazki izeneko bloga du,[28] euskararen historia irudien bidez ezagutzera ematen duena.
Euskaltzaina
aldatuEuskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2024ko maiatzaren 31n, Baionako Herriko Etxean egindako Osoko Bilkuran. Santaziliarekin batera, Euskaltzaindiak, beste 8 Euskaltzain urgazle eta 21 ohorezko izendatu zituen egun berean.[29]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2023-06-14). «Datu berriak Araba-Nafarroetako euskararen historiarako: Eulateko dotrina (XVIII-XIX. m.)» Euskera ikerketa aldizkaria: 205–303. doi: . ISSN 2792-2278. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2022). «Zildozko Perutxeneko euskal predikuak (XIX. m.): aurkezpena eta ikerketaren lehen emaitzak» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 56 (2): 219–243. doi: . ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Krajewska, Dorota; Zuloaga, Eneko; Santazilia, Ekaitz. (2017). Esteve materraren: do(c)trina christiana (1617 & 1823): edizioa eta azterketa. Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-5-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Bazena badena bihurtu da» Berria 2015-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2016-06-21). «Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat» Fontes Linguae Vasconum (121): 67–120. doi: . ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Santazilia, Ekaitz. (2022). «Un Verrus del año 1869 en euskera salacenco» Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra (96): 121–147. doi: . ISSN 2530-5840. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) La historia de Navarra, los vascos y su lengua en un “nuevo” manuscrito del caballero de Bela : descripción, autoría y datación | Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2022). «Senekaren izpiritua euskaraz: Larramendiren eraginaren eta itzulpengintza apologetikoaren adibide bat XVIII. mendeko Zuberoan» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 120): 95–122. doi: . ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz; Taberna Irazoki, Mikel. (2020-05-30). «Uscaldunac garen ezquero. Berako euskal testu administratibo berri bat (1822)» Euskera ikerketa aldizkaria 2 (64): 811–869. doi: . ISSN 2792-2278. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «1826an Donezteben paratutako bertsoak aurkitu dituzte - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «233 - Prentsa - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «234 - Prentsa - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Orye, lagunac. Euskara nafarraren aztarnak XVI. mendeko hiru sorginkeria auzibidetan | Riev, International Journal on Basque Studies» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2019-07-30). «"Gora, gora, jendeac!" Euskal testu berriak XVI. eta XVII: mendeetako justizia auzibide nafarretan» Euskera ikerketa aldizkaria 2 (63): 419–460. doi: . ISSN 2792-2278. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2019). «Ala ffede, bada! Euskal testu berri gehiago Nafarroako XVI. mendeko justizia-auzibideetan» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 108): 29–51. doi: . ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Santazilia, Ekaitz. (2015-06-20). «Garai arkaikoko euskara nafarraren lekukotasun berriak: gehiketak eta zuzenketak F. Maioraren liburuari» Fontes Linguae Vasconum (119): 109–146. doi: . ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Santazilia, Ekaitz. (2022-11-14). «Animacy and Inflectional Morphology across Languages» Animacy and Inflectional Morphology across Languages (Brill) ISBN 978-90-04-51306-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Kideak - Monumenta Linguae Vasconum Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Monumenta Linguae Vasconum Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Aziti Bihia Elkartea - Ekaitz Santazilia Salvador» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Saiz, Ana Oliveira Lizarribar-Mikel. (2015-01-30). «Javier Torrens es el nuevo presidente del Ateneo Navarro» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Información específica» revistas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Información específica» revistas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Aurkezpena» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aurkezpena» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. (2023-11-19). «‘Euskara Ezkabarten, paperetik ahora’: euskarak ibarrean izan duen lekua hobeki ezagutzeko erakusketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «Euskargazki - Blogak.eus» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. (2024-05-31). «Euskaltzaindiak 21 ohorezko eta 9 urgazle berri izendatu ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).