Zientzian, tipologia ikergai den elementu-multzo batean (pertsonak, animaliak, herrialdeak) tipo edo sail bereziak ezartzeko prozedura da, elementuak tipo horietan sailkatzeko helburua duena, elementu batetik bestera dauden ezberdintasunen kausak hobeto bereizi eta aztertu asmoz. Adiera zabalean, prozedura horren ondorioz sortzen den sail edo tipo multzoari ere tipologia deritzo.

Tipologiak behin behineko egoerak eta aldaerak aztertzeko erabiltzen dira. Sailkapenetan, berriz, izadiaren taldeak aztertzen dira, taldearen barruan nahi adina ezaugarri biltzen dituztela ere. Horregatik sailkapenak aldaeren ikerketetarako aurreko pausoa dira, ez baitituzte behin-behineko egoerak kontuan hartzen. Tipologiak horrenbestez, ez dira sailkapenak bezain iraunkorrak eta egiten dituzten deskribapenak arazoei irtenbidea ematen dieten neurrian dira onargarri. Giza zientzietan erabili dira tipologiak, antropologian eta arkeologian batez ere; gizakien tresnak, marrazkiak, eraikuntzak, hilobiak, gizarte antolamenduak eta ideologiak era horretara aztertu dituzte antropologoek eta arkeologoek.

HizkuntzalaritzaAldatu

Hizkuntzalaritzaren testuingurua munduko hizkuntzak sailkatzeko erabili ohi den sistema bati buruz hitz egiterakoan erabiltzen den terminoa da tipologia. Munduko hizkuntzak, barneko gramatika-egiturari erreparatuz gero, askotan badituzte hainbat elementu berdinetik, eta badituzte aukera bakar batzuk onartzen dituzten elementuak. Horrela nominatibo-akusatibo hizkuntzak, absolutibo-ergatibo hizkuntzak bereizi ohi direnean, sailkapen tipologikoa egiten da, eta sailkapen hau ohiko familien sailkapen filogenetikotik independentea da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.