Ane Garcia Lopez
Ane Garcia Lopez, literatura egile gisa Ane Zubeldia Magriña goitizenarekin ezaguna (Hondarribia, 1994) idazle, itzultzaile eta abeslari gipuzkoarra da.[1][2]
Ane Garcia Lopez | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1994 (30/31 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, abeslaria eta idazlea |
2025eko maiatzean Kontra izeneko bere lehen poesia liburua atera zuen.[3]
June Jordanen poesia-bilduma bat itzuli du Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren baitan, eta 2020an argitaratu du lana Susa argitaletxeak[4].
Bestalde, Lurra musika-taldeko abeslaria izan da, 2011 eta 2017 bitartean.[5] Iñigo Muguruzaren (Kortatu, Negu Gorriak) ikaslea zen Ane; haren ahotsak liluratu zuen, eta Carlos Zubikoa (Apurtu, Sagarroi) eta Ander Larrañagarekin batera Lurra taldea sortzea erabaki zuten.[6]
2016tik aurrera, Eider Perezekin aritu da hitz esaneko proiektuetan, 2022tik Mejillon Tigre izena hartuz eta Ane Zubeldia goitizena erabiliz.[7] [8]
Argitalpenak
aldatuLiburuak
aldatu- Kontra (Susa, 2025).[3]
Itzulpenak
aldatu- Munduko Poesia Kaierak: June Jordan (Susa, 2020).
- Raewyn Connell: Maskulinitateak (Jakin eta Elkar, 2022).
Bestelako argitalpenak
aldatu- Eunice de Souzaren bi poema: Emakumeei aholkua eta Autobiographical. Armiarma.eus-en argitaratuta daude.
- Warsan Shireren poema bat: Maitatzen zailak diren emakumeei. Armiarma.eus-en argitaratuta dago.
- Friedrich Engelsen saiakera bat: Etxebizitzaren auzia, Katakrak argitaletxearen eskutik.[9]
Sariak
aldatu- XXVII. Igartza saria irabazi zuen 2024ean 'Datorren udan ez gara hemen biziko' liburua idazteko.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Ane Zubeldiak irabazi du XXVII. Igartza saria» Berria 2024-09-11 (kontsulta data: 2024-09-12).
- ↑ «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (kontsulta data: 2020-08-07).
- ↑ a b «Susa / Kontra / Ane Zubeldia Magriñá» www.susa-literatura.eus (kontsulta data: 2025-05-21).
- ↑ Irizar, Itziar Ugarte. «Farrokhzad eta Jordan batu dira Munduko Poesia Kaieren bildumara» Berria (kontsulta data: 2020-08-07).
- ↑ «Lurra» www.badok.eus (kontsulta data: 2020-08-07).
- ↑ all_powerful_Oz. «Ane Garcia (Lurra): "Jendeak alferrikako musika asko sortzen du"» Gaztezulo (kontsulta data: 2021-09-21).
- ↑ «Mejillon Tigre kolektiboa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2024-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Satrustegi, Iñigo. (2022-11-29). «'Hitz esana' emanaldia prestatu dute Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-04-06).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. (2023-11-17). «Engelsen 'Etxebizitzaren auzia' liburua kaleratu du Katakrakek» Berria (kontsulta data: 2023-11-17).