Ehuneko
Ehunekoa (Euskaltzaindiak ehuneko izena hobetsi duen arren, portzentaje ere deitua) proportzio bat edo zatiki bat adierazteko modua da, zatitzailetzat 100 zenbakia duena. Esate baterako, "% 60" (ehuneko 60) adierazpena 60/100 eta 0,6ren baliokidea da. Ehunekoak euskaran mugagabean emango dira, beste zenbakiak bezala. Perpaus batean:
- Euskaldunon % 50...
Honako bi hauek baliokideak dira:
- Euskaldunon 50/100ak...
- Euskaldunon 0,5...
Ehuneko ikurraAldatu
Ehuneko ikurra XV. mendean. |
Ehuneko ikurra XVII. mendean. |
Ehuneko ikurra XVIII. mendean. |
Ehunekoak adieraztean zenbakiaren aurretik jartzen da ehunekoen ikurra ( % ). Euskaraz, munduko hizkuntza gehienetan ez bezala, ikurra zenbakiaren aurretik doa; hots, % 35 da adierazpen egokia euskaraz, eta ez 35 %. Ikur honek aldaketa ugari izan du urteak pasa ahala. Lehena 1425ean sortu zen, P cento testua argi eta garbi erakusten duena; 1650ean, bertsio laburragoa sortu zuten, eta XVIII. mendean hasi ziren gaur egungo ikur berbera erabiltzen.