Teoria ekonomikoan, interes tasa diruaren prezioa da[1]. Zordunak kredituan jasotako kapitalaren ordainetan hartzekodunari (gehienetan, bankuak edo aurrezki-kutxak) zorraren printzipala bihurtzeaz gain, ordaindu beharko lizkiokeen kopuruak kuantifikatzeko modua da. Interes bakuna edo interes konposatua izan daiteke[2].

Alemaniak gordailutze interes-tasak %14an izan zituen 1973an, eta ia %2an 2003an.

Interes-tasak entitate finantzarioen likideziaren eta agintari monetarioen aurreikuspenen arabera fluktua dezake. Orain, Europako Batasuneko 25 estatuentzako agintaritza monetarioaren egoitza Europan dago, eta Europako Banku Zentralak erabakitzen du. Interes-tasa hori hainbat txikiagoa izango da zenbat eta handiagoa den likidezia eta zenbat eta handiagoa den produkzio-jarduera edo krisi baten ondoko errekuperazioa bultzatzeko asmoa. Une honetan, interes-tasak behetik dabiltza[2].

Operazio-moten arabera, ezberdintasun handiak izaten dituzte interes-tasek. Hala, izan daitezke edo finkoak, denboran zehar aldatzen ez direnean, edo aldakorrak, Libor edo Mibor tasaren oinarrizko erreferentziaren arabera[2].

Kontzeptuaren Historia

aldatu

Erdi Aroko Europan, doktrina katolikoaren influentzia zela eta, interes kobroa, kontzeptu onartezina bihurtu zen. Hau, denbora jabetza jainkotiarra zela uste zutelako gertatzen zen. Geroago, Tomas Akinokoaren ustez, interes kobroa, kobro bikoitza zen: gauza batengatik eta gauza hori erabiltzegatik. Hori zela eta, interes kobroa, lukurreri pekatu bezala ikusia izan zen. Pentsamolde hau, Pizkunde garaian aldatzen hasi zen.

Pizkundean, maileguak batez ere kontsumorako izateari utzi zioten eta herri eta hirien garapenean paper garrantzitsua izaten hasi ziren. Hau ikusirik, Salamankako eskolak interes ikuspegi berri bat proposatu zuen: dirua jasotzen duena, etekina lortzeko egiten badu, dirua ematen duena etekin horren zatia lortzeko eskubidea izan behar zuela adierazi zen, arriskua jasan eta diru hori erabiltzeko aukera ez baitu.

Proposamen berri hauekin, dirua salgai bat bezala hautematen hasten da. Martin Azpilikuetaren ustez, pertsona batek nahiago du ondasun bat orain jaso, etorkizunean jaso baino. Lehentasun honek, balioaren desberdintasun bat suposatzen du.

Aro modernoa

aldatu

Interes tasei buruzko lehenengo ikerketa formalak, Mirabeau, Jeremy Bentham eta Adam Smithen lanetan dute oinarria, ekonomia klasikoen teorien jaiotzaren bitartean. Hauentzako, dirua, eskaria eta eskaintzaren legera dago helduta, hala, diruaren prezioan bihurtuz.

Ikerketa horiek, lehenengo aldiz, Frantziako Banku zentralari, interes tasak kontrolatzeko baimena ematen diote diruaren eskaintzaren (zirkulazioan dagoen diru kopuruaren) bidez 1847a baino lehenago.

XX.mendearen hasieran, Irving Fisher ikerketa hauetara batzen da, interes tasei eragiten dioten beste zenbait aldagai aztertuz eta interes tasa nominalaren eta errealaren arteko ezberdintasunak sartuz. Fisher-en ustetan, interes tasak, ondasun baten etorkizuneko balioaren eta gaur egungo prezioaren arteko funtzioa neurtzen du.

Gaur egun, interes tasaren ikuskera, akademikoen eta finantza erakundeen artean, John Maynard Keynes eta Milton Friedmanek asko eragiten dute.

Interes-tasa moneta politikaren tresna gisa

aldatu

Estatuaren moneta politikaren ikuspegitik, interes tasa altu batek aurrezkia sustatzen du eta interes tasa baxu batek kontsumoa. Honela estatuek interes tasetan esku hartzen dute aurrezki edo kontsumoa sustatzeko, helburu makroekonomikoen arabera.

Aurrekoa kontutan izanik, interes tasa errealak, publikoari finkaturik gelditzen dira hurrengoengatik:

  • Herrialde bakoitzeko banku zentralak beste bankuetara egindako maileguentzako (estatuarena) edo banku arteko maileguentzat (tasa interbankarioa) finkatutako interes tasa. Tasa hau herrialde bakoitzaren politika makroekonomikoari dagokio (orokorrean ekonomia-hazkundea edo finantza egonkortasuna bultzatzeko finkatzen dira).
  • Herrialde jakin baten akzioen merkatuaren egoera.  Akzioen prezioak igotzen badira, diruaren eskaera handitzen da (akzio horiek erosteko helburuarekin), eta honekin, interes tasa.
  • Bankuak estatuarekin egingo lukeen “antzeko inbertsioa” diru hori pribatu bati mailegatu ordez. Adibidez, hipotekentzako finkaturiko interes tasak Altxorraren 30 urtetarako bonoei erreferentziatua dago.

Bankako Interes tasak

aldatu

Bankako kontestuan, bi interes tasa mota ezberdinekin lan egiten da:

  • Interes-tasa aktiboa: Banku erakundeek zerbitzu ezberdinengatik kobratzen duten portzentaje bat da, merkatuko baldintzen eta banku zentralak duen erabilgarriaren arabera. Aktiboak dira, bankuen mesederako baliabideak direlako.
  • Interes-tasa pasiboa: Erakunde bankario batek, dirua gordailu batean gordetzen duenari ordaintzen dion portzentaje bat da.

Interes-tasa nominalak eta errealak

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inflazioa zer den, zergatik gertatzen den eta zer ondorio dituen azaltzen dituen bideoa.

Interes-tasak, inflazio tasaren arabera ezartzen dira. Interes-tasa nominalak, prezioen hazkundea barne hartzen du (inflazio tasa) eta interes-tasa erreala (non mailegu-emaileak dirua irabazten duen). Interes-tasa nominala inflazio tasaren berdina denean, mailegu emaileak ez du ez irabazi ez galerarik izango eta etorkizunean itzuliko den balioa, gaur egungo diruaren balio berdina izango du. Interes-tasa nominala baino handiagoa den inflazio tasa batek, interes tipo erreal negatiboa ekarriko du eta ondorioz, inbertsorearentzat errentagarritasuna negatiboa izango da.

Interes tasa finkoa eta interesa tasa aldakorra

aldatu

Interes tasa finko eta aldakorren kontzeptua hainbat finantza, ekonomia eta hipoteken eragiketetan erabiltzen dira.

Interes tasa finkoaren erabilerak suposatzen du mailegu edo gordailua iraungo duen denboran zehar tasa bakar edo egonkor bat erabiliz kalkulatzen dela.

Interes tasa aldakorraren erabilpenean, interes tasa denboran zehar aldatzen da. Denbora jakin bakoitzari aplikatzen zaion interes aldakorrak 2 zifra izango ditu eta hurrengoen gehiketaren emaitza da: erreferentziazko indize edo intere tasa (ad. Euriborra) eta portzentaia diferentziala.

Merkatuko interes tasak

aldatu

Merkatua, non baloreak negoziatzen dira, hala nola, bonoak, akzioak, futuroak, etab., eskaera eta eskaintzaren eraginez, aktibo mota bakoitzarentzat interes tasa bat finkatzen du, hurrengo faktoreen menpe dagoena:

  • Inflazio tasaren inguruan dagoen itxaropena.
  • Aktibo motari loturiko arriskua: inbertitzaileek interes tasa handiagoa eskatzen dute ordain moduan arriskua bereganatzeagatik.
  • Likideziagatiko lehentasuna: aktiboa zenbat eta likidezia gutxiago izan, konpentsazio handiago eskatuko dute inbertitzaileek. Arrazoi hau dela eta inbertitzaileek ordainsari handiago eskatuko dute epe luzeagoko inbertsioentzat.

Interes tipoen aspektu makroekonomikoak

aldatu

Makroekonomiak, interes tipoek ekonomiaren beste aldagai batzuetan izan ditzaketen eraginetan ere du interesa, besteak beste:

  • Produkzioa eta langabezia
  • Dirua eta inflazioa

Erreferentziak

aldatu
  1. Interes-tasa. in: Euskalterm. euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-03-15).
  2. a b c Udalaitz, Daniel. Zer da: Interes tasa. argia.eus, Creative-Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) (Noiz kontsultatua: 2016-03-15).

Kanpo estekak

aldatu