Egundo i Durangoko (Bizkaia) kalez kale ibiltzeko musika taldea da, 2005ean sortua. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, ingelesez eta asturieraz ere abesten dute. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, lau diska kaleratu dituzte.[1]

Historia aldatu

Egundo i taldea 2005. urte inguruan sortu zen Mariaje Alfaro, Aitor Alzaga, Josi Bernas, Ramon Castillo, Javi Iraurgi, eta hainbat lagun izan ziren hasierako taldean. Gerora taldea handitu zen partaide berriekin: Roman Begoña, Edurne Alfaro, Nico Saiz besteak beste eta azken fitxagea Fabio gitarra jolea izan da. Taldeari jarritako izena Javi Iraurgiri otu zitzaion taldeko kanta bat da (hitzak Bernardo Atxagarena) "Lo nunca visto" moduan itzulita.

Lehenengo diska "Egundo i" Brighton-en grabatu zuten eurekin batera Julen Lauzirika eta Andoni Arzanegi joan ziren. Teknikoa Manu Villasante izan zen.

Aurretik beste diska bat grabatu zuten Manuk, Andonik eta Ramonek "Lekzio berri bat ostrukari buruz" testua Bernardo Atxagarena da, musika Egundo i. Beste behin grabatu zen diska honen kanta batzuk eta beste berri batzuk ere orduan Egundo i taldeko partaide batzuk hartu zuten parte. (Mariaje Alfaro, Sotero Altuna, Elda Amantegi, Aitor Alzaga, Andoni Arzanegi, Jon Balanzategi, Josi Bernas, Bernardino Berriozabalgoitia, Ramon Castillo, Javi Iraurgi, Elia Sintes, Joseba Rementeria, Jon Ugarriza).

Durangoko Rock Izar Eskola Ibon Latxaga teknikoa izanda beste diska bat grabatu zen "Zuentzat"

Diskografia aldatu

  1. Sarrera
  2. Ez dut egundo ikusi
  3. Soomaliya
  4. Noe Zaharra
  5. Paris'ko txolarrea
  6. Peter Punk
  7. Ostruka ehizarako Kanta
  1. Ez dut egundo ikusi
  2. Noe Zaharra
  3. Horren veste berba
  4. Camino
  5. Ni zu gabe
  6. Zapiak
  7. Gaur goizean
  8. Elektriko
  9. Hutsik nator
  10. Egundo rock
  1. Whisky in the jar
  2. Udaberria
  3. Larregi eskatzea bada
  4. Itzuli
  5. Adineko dama
  6. Hartu trena
  7. Gaur esango dizut
  8. Eredu laua

Bidaiak aldatu

Argazkiak aldatu

Bideoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «"EGUNDO I" taldea» egundoitaldea.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).